Honetaz hitz egiten da:
2008/04/07

Manex Agirrerekin buruz burukoan lehiatu ondoren, Asier Otamendi gailendu zaie 593,5 punturekin Manex Agirre (582 puntu), Iñaki Viñaspre , Oihane Perea , Zigor Enbeita eta Andere Arriolabengoari Txalo, txistu, oihu eta animo artean txapeldun berriarekin bukatu da hiru hilabetez Araba sentitu, gozatu eta astintzen ibili den zurrunbiloa.

Berria bezain zaharra baina eskarmentu handikoa, bederatzigarrenez jantzi baitzuen txapela Asier Otamendi Urretxuarrak. Zita jarria zegoen eta 600 bertsozaletik gora bildu zituen atzokoan Gasteizko Printzipal Antzokiak.

Arratsaldeko bostetarako jendez lepo zegoen Gasteizko Dato kalea. Aretoa kalea bezain bero: pankarta ugari eta animo faltarik ez. Final gozagarri bat egiteko sei finalistak prest, nor baino nor lehian. Eta hala izan zen, bi ordu eta erdiz Oihane Perea, Zigor Enbeita, Asier Otamendi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre eta Andere Arriolabengoaren bertsoek entzule guztien eskuak astindu baizituzten.

Azken honek aurrenekoz kantatu zuen finalean eta baita ongi estrenatu ere, aramaioarrak ale politak utzi baitzituen saio osoan zehar. Guztiak dotore aritu ziren, baina epaileen iritziz Manex Agirre eta Asier Otamendi izan ziren gehien luzitu zirenak eta ondorioz, bigarren fasera pasatutakoak.

Pablo Pagegi gai jartzailearen esanetara honakoak izan ziren bete beharreko lanak. Batetik binakako lana: hiruna bertso ofizioka zortziko handi eta zortziko txikian lehenik, bi punturi erantzun ondoren eta hamarreko txikian beste hiruna bertso ofiziotan. Ondoren bakarka jarri zituen neurri eta doinu librean bi bertso kantatzeko.

 

[Gehiago:]

 

Zortziko handian Oihane Perea eta Andere Arriolabengoa mendiko errefugio batean zain zeuden bi lagun izan ziren. Andere mendian galdutako alabaren zain zegoen eta Oihane aldiz, alabaren bila ateratako bikotekidea noiz iritsiko. Baina esperantza badut gordea, ta sinisten dut horrela/atea ireki eta biak pozik sartuko direla bota zion Arriolabengoak lehenengo bertsoan. Pereak aldiz, ausardiaz erantzun zion egoerari: Zu lasai egon agertuko da, zure alaba berehala/Bihar denok oroituko dugu abentura bat bezala.

Iñaki Viñaspre eta Manex Agirreri ordea, kanposatuan topo egitea egokitu zitzaien. Lehenak 10 zeramatzan hilerria bisitatzen eta bigarrena, bertako arduraduna zen. Hurrengo aldian gutxienez gosaria ekar zezala eskatu zion Manexek Iñakiri, eta honek borobil eta dotore erantzun zion: Soilik loreak ekartzen ditut ta ez zuretzako Jana/ Pozgarria da hauxe neretzat inola ere ez da drama/ Senarra beti etorri ohi zen bukatu ostean lana/Jadanik bera ezin etorri Ta ni nator beregana!.

Beranduago txapeldunorde izendatuko zutenak ere, ederki eutsi zion saio osoan zehar mailari. Ideia aldetik fresko eta erregular aritu zen hasieratik aramaioarra. Honen adibide da zortziko handiko bere bigarren bertsoaren amaiera: Gutxienean kaixo esaidazu, jarri zaidazu arreta!/Hildako harek baino gehiago eskertuko dizut eta! Zortziko txikian Andere Arriolabengoa eta Zigor Enbeita beldurrezko pelikula bat ikusi eta lo egin ezinda zeuden bi neba-arreba izan ziren.Saio polita osatu zuten bien artean, umoretsu eta osoa.

Ondoren Oihane Perea eta Iñaki Viñaspren txanda iritsi zen.Iazko txapeldun eta txapeldunordeak ez zuten zorte handirik izan atzokoan,saio txukuna egin arren egindako hutsuneak garesti ordaindu baitzituzten. Hala ere ederki moldatu ziren Pagegiren gaiari entzutean“Zuek biok futbol talde bateko partaide zarete, futbolistak. Beti bezala bankillotik zaudete partidua jarraitzen”. Barreak eta txaloak. Iñaki Beti bezala gaude Bankilloan lotan Soilik irtetzen gara Besteen porrotan Ta ondo ari dira Denak gaurko hontan Nago beste taldea Animatzekotan! Oihane Ba ez beste taldea Ez dabil seguru, Ta guk bankillo hontan Minutu, segundu… Pasatu ditugu bai Hainbeste apuru Animadorarena Egingo al dugu? Bi punturi erantzun eta gero, hamarreko txikian kantari jarri zituen gai jartzaileak. Jaiotzean bataioa hartutako Perea, Enbeita apaizarengana joana zen elizako erregistrotik ken zezan eskatzera. Motorrak beroturik jada, saioak gora egin zuen Anderek kale bazterrean Manex janari bila zebilelaz jabetu eta etxera afaltzera gonbidatzea pentsatu zuenaren paperean jarri zuenean Pagegik.

Finaleko gazteena izanik, gozatuz ikusi genuen Andere “..pentsatu ezazu behingoz, mesedez bestela/eta sentitu zaitez etxean bezela!”. Asier Otamendi aldiz, Iñaki Viñaspreren etxean alokairuan bizi zen gaztea zen baina hilabetea ordaintzeko diruz estu samar omen zebilen. Abetxukoarrak jabearen azaletik tinko eutsi zion bereari “kajerora biali behar zaitut aizu/ edo kajero baten lo egingo duzu” izan zen bere aurreneko alea eta urretxuarrak gaurtik aurrera okupa bihurtuko zela ohartarazita saio osoan zehar bezala sendo ekin zion: gure kuadrillan gara 20bat inguru/ ta orain hau gaztetxe bihurtuko dugu! amaituaz. Lehen fasearekin amaitzeko, bakarkako lanean bina bertso kantatu behar izan zituzten seirek.

Guztiek utzi zituzten ale politak, ondo josiak eta hunkigarriak. Otamendik binaka ez ezik banaka ere defendatzen badakiela demostratu zuen ganbarara igo eta aiton-amonek gerra garaian elkarri idatzitako eskutitzen lekuko zelarik. Eskutitz hoiek irakurtzeko Nere gogo, nere begi Aiton amonen maitasun hitzak Irakurtzea zilegi Aitona joan zen frentera eta Bizi hainbeste miseri Amonarentzat hura ikustea Suertatu ohi zen zailegi Amona daukat bizirik baino Sentimenduetan eri Zatoz amona, nere ondoan Eta zu bertan eseri, Emangabeko musu hariek Eman zaizkidazu neri.

Atsedenaldiaren ondotik, epai mahiaren erabakiz Rakel Anitua aurkezleak alfabetikoki Manex Agirre eta Asier Otamendi deitu zituen bigarren fasean txapelagatik borrokatzeko. Aukera zabala eta lehia estua. Buruz burukoan txapelarekin dantzan Emozioa ziurtatua zegoen. Seiko motzean hiruna bertso kantatzeko betidanik gaizki eraman diren bi bizilagun zirela azaldu zien Pablok.

Gaur, beraien semealabak ezkondu direla eta, dantzaldian bikote aldaketan elkarrekin dantzatzea egokitu zitzaien. Txapela jokoan dagoenean txantxa gutxi izaten den arren, atzokoan ez zen hala izan, oso saio umoretsuarekin goia jo baizuten bertsolariek. Manex Agirre kartzelara bidalita Asier Otamendik kartzelako gaiean jantzi zuen txapela

Beraz, txalo zaparrada artean puntuak ederki irabazita Otamendik bederatzigarrenez jantzi zuen txapela atzon Gasteizko gaztetxe eta HalaBedi irratiaren eskutik 593.5 punturekin.Bigarrena Manex Agirre izan zen 582 punturekin eta euren atzetik hurrenez hurren Iñaki Viñaspre (397,5puntu), Oihane Perea (382,5puntu), Zigor Enbeita (377,5puntu) eta Andere Arriolabengoa (374,5puntu). Zurrunbiloa tartean badago inork ez du barkatzen. Ezerk ez du barkatzen. Esker, poz eta pena pixkatekin honenbestez amaitu egin da aurtengo Arabako Bertsolari Txapelketa.

Baina lasai bertsozale, datorren urtean berriro itzuliko gara. Bitartean sentitu, gozatu eta astindu!

Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu