![]() |
Zuen aurrean duzuen tresna, datorren asteburuan herri kazetaritzari buruz ospatuko den Biltzarrean eredu izango da.
Fenomeno bilakatu den hori hobeto ulertzeko asmoz, Sociedad Española de Periodisticak (SEP) datozen ostiralerako, hilak 18, eta larunbaterako, 19, X. Biltzarra antolatu du Salamancako Unibertsitatean.
EiTBko ordezkaritzak herri kazetaritzari buruz duen esperientzia azalduko du eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatearekin batera garatzen ari den pedagogi berrikuntza ekimena azpimarratuko du, hain zuzen, Herritarrak orain, kazetariak bihar deituriko hitzaldiaren bidez.
Bertan, komunikabide zein unibertsitate ezberdinetako adituak egongo dira, Estatukoak nahiz Estatutik kanpokoak. Adituen artean, EiTBko ordezkaritzaz gain, EHUko hamar bat ordezkari izango dira.
Biltzarraren helburua, “hedabideen eragin sozialaren eta politikoaren esparruan herritarrek duten parte-hartzea aztertzea da. Halaber, fenomeno horren ondorioak kazetariek gizartean duten eginkizunaren inguruan” ere arituko dira bildutakoak.
Azaldutakoek, han egongo diren adituen eta profesionalen esperientziaz ikasi ahal egingo dute.
Egilea: eitb24 eitb24
Tags: salamanca herri kazetaritza biltzarra
Tokia: Beste batzuk (salamanca)
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu






