Honetaz hitz egiten da:
2008/04/22

Lourdes Fernándezek, Arco Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren zuzendariak, emakumeen nazioarteko egunari buruzko hitzaldi bat eman zuen martxoaren zortzian Donostiako Londres Hotelean. Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatutako konferentzian, gonbidatuak emakume profesionalaren erronka eta zailtasunen inguruan hitz egin zuen.

Emakumeen egoerak bilakaera handia izan duen arren, oraindik bide luzea geratzen dela aitortu zuen. “Ez naiz hain feminista”, adierazi zuen Lourdesek. Hala ere, jarrera bat azaldu edota proiektu bat defendatzerako orduan, emakumea izateagatik zailtasun gehiago izan dituela salatu zuen.

 

[Gehiago:]

 

Horrez gain, gehiengoa gizonak diren egoera batean lan egitea eragozpen gehigarria dela azaldu zuen, nahiz eta egun lan egiten duen Arco azokan langile guztiak emakumeak direla aitortu. Emakume profesionalek soldata baxuagoak pairatzen dituzten arren, egoera hori bere esperientzia ez dela agertu zuen.

 Emazte, ama eta etxekoandre on bat izan eta, aldi berean, aisialdirako denbora edukitzeko zailtasunez hitz egiterakoan, Arcoko zuzendariak honakoa adierazi zuen: “Gizonezkoak ez dira amilburuan hain erraz aurkitzen emakumeak bezala”. Horren arrazoia emakumeak “zaurgarriagoak” direla eta “erru sentimendu handiagoa” dutela adierazi zuen Lourdes Fernándezek.

Familia eta lana bateratu “Gogoeta eta aldez aurreko planteamendu falta dago - argitu zuen- gehienetan ez gara hausnartzen lan egiteak suposa dezakeen faktura pertsonalaz”. Izan ere, familia eta lana batera eramatea zaila egiten zitzaion galdetu ziotenean, intentsitatearekin ahalbidezkoa dela azaldu zuen. Aldiz, agian seme-alabei galdetu beharko litzaiekeela onartu zuen, zeren eta 14 urte dituen bere seme Martinek leporatu ohi dio ez dituela biak bateratzen.

Era berean, Donostiakoa izanik zergatik Madrilera lan egitera joan den galdetu ziotenean, bera Madrilera joan ez dela azaldu zuen; baina egia da astelehenetik ostiralera bertan dagoela. Emakumeak, batez ere, arte eta kulturaren barruan daudenaren pentsaera oso zabaldua dagoela jakinarazi zuen. Hori pentsatzen dutenei, ordea, aparteko emakumeak politika, zientzia, abokatutza eta beste arlo askotan aurki daitezkeela gogoratu zien.

Bestalde, unibertsitateetan ingeniaritza teknikoak ikasten dituzten nesken kopurua oso urria dela onartu zuen. “Hala ere, kopuru hori hazterakoan teknologia-iraultza bat egongo da”- agertu zuen Lourdesek barrezka. Lourdes Fernándezek emandako hitzaldiaz gainera, Donostian emakumeen nazioarteko egunaren inguruan ekintza ugari ospatu ziren. Esate baterako, erakusketak, zine-foroak, mobilizazioak, kirol jarduerak eta abar.

Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu