![]() |
Talde txuri-urdinak asko sufritu zuen nahiko motela izan zen partidan Jardunaldia nahiko ona izan zen Donostiako taldearentzat, bana berdindu zuten Vigoko Celtaren aurka, luzera garrantzitsua izan daitekeen puntua lortuz.
Begi guztiak talde donostiarraren aulkian zeuden, Juan Manuel Lillo entrenatzaile berriarekin. Victor Casadesus eta Nacho bezalako gizon garrantzitsuak utzi zituen aulkian entrenatzaile tolosarrak, ordurarte inork atera zuen hamaikakoa zelairatuz. Balaidoseko futbol zelaiaren harmaiak nahiko hutsik zeuden atzoko partidan. Celta taldeko jarraitzaleek euren jokalariak ez zituzten asko animatu.
Errealeko zale dexente joan ziren Vigora bere taldearekin egoteko eta jokalariak animatzeko. Orokorrean jokoaren aldetik oso partida motela izan zen. Talde txuri-urdinentzako izan zen baloiaren jabetza ia partida osoan. Lehen zatia hasi eta berehala etorri zen donostiarren lehen gol aukera. Iñigo Diaz De Cerio aurrelariak huts egin zuen aurkako taldeko Esteban atezainaren aurrean.
Partidako lehen 20 minutuetan Reala izan zen nagusi baloia ondo mugituz . 12. minutuan zalantzazko jokaldi bat izan zen, Pep Martík Realaren aldeko falta bat jaurti eta Celta taldeko atzelari baten eskuan eman zuenean. Epaileak ez zuen ezer arrarorik ikusi eta jokoa jarraitzen utzi zuen. Balaidoseko harmailetan txistuak entzun ziren etxeko taldearentzat. Vigoko Celtaren lehen aukera garbia 18.minutuan etorri zen, Jorge erdilariak falta jaurtiketa bat bota eta gutxigatik ez zen sartu.
Asier Riesgo atezain debatarrak defendatzen zuen atera. 20. minutuan baloiaren jabetza parekatu zen eta Celtak aukera garbiagoak izaten hasi zituen. Partidako txartel hori bakarra 22. minutuan etorri zen eta Celta taldeko Diego Costa aurrelariarentzat izan zen. Talde txuri-urdina esnatu eta handik minutu batera bigarren gol aukera eduki zuen, Iñigo Diaz De Cerio aurrelariak Xabi Castilloren pase ezinhobea errematatu zuenean.
Zoritxarrez, 27. minutuan Celtaren gola etorri zen Jorgek ateratako eta Matias Lequi-k buruz erremataturiko estrategia jokaldi batean. Ondoren, txuri-urdinen beste aukera bat etorri zen, Fran Meridak baloia Esteban atezainaren atearen gainetik jaurti zuenean. Gola jasotzeak gaizki egin zion talde donostiarrari eta 40. minuturarte sufritzen egon ziren. Hala ere, lehenengo zatiaren azken bost minutuetan berdinketaren bila
Joan ziren indar guztiz. Horrela, 41. minutuan hauen gola etorri zen Iñigo Diaz De Cerioren eskutik, honek Xabi Castilloren erdiraketa ezinhobeaz baliatu zen berdinketaren gola sartzeko. Atsedenaldira joan aurretik, Diaz De Cerio aurrelari donostiarrak aukera paregabea galdu zuen bere taldea aurretik jartzeko. Bigarren zatiko lehen 20 minutuetan Reala izan zen baloiaren jabe, lehen zatian bezala.
Xabi Castillok ere, donostiarrak aurretik jartzeko aukera izan zuen, honek urrutitik bota eta Esteban atezainak izugarrizko geldiketa egin zuenean. Partidaren lehen aldaketak bigarren zatiko 57. minutuan egin ziren: Celta taldeko Vitolo Rosadoren ordez zelairatu zen. Talde txuri-urdinean berriz, Nacho Fran Meridaren ordez zelairatu zen. Handik hamar minutura, Celta taldeko Lequi atzelariak min hartu zuen eta Guayre aurrelariaren ordez aldatu zuten.
Celtaren bigarren zatiko aukerarik garbienetarikoa 71. Minutuan etorri zen, Pereraren burukada langaren gainetik atera zenean. Azkeneko 15 minutuetan Vigoko Celtak hiru aurrelari jarri zituen norgehiagokaren bila joateko asmoz. Aukerarik garbienak hauen eskuetatik etorri ziren Jorgek ateratako falta baten ondorioz. Txuri-urdinen azkeneko aldaketa 81. minutuan izan zen: Victor Casadesus Diaz De Cerioren ordez zelairatu zen.
Jokalariek dagoeneko nekatuak zeuden eta bi taldeek berdinketa ontzat eman zuten. Harmailetako zale donostiarrak puntuarekin konformatu ziren ere, berdinketa merezi zuten eta. Ander Egaña Jodar
Egilea: Ander Egaña Jodar
Tags:
Tokia: Beste batzuk (Vigo)
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





