![]() |
Jon Lavin “DDB” publizitate agentziako sormen zuzendariak hitzaldia eman zuen bere kanpaina ezagunenei buruz Leioako EHU-ren Campusean, Areto Nagusian, “Emedia Comunicación” taldeak antolatutako “La alfombra roja de la Publicidad” ekitaldiaren jardunaldietako batean.
Jardunaldi hauek antolatu ziren ikasleak informatu nahian. Sortzaile gasteiztarrak “Digital +” plataformaren “Pues va a ser que no” kanpaina ospetsua bideratu zuen “Contrapunto” agentzian lan egiten zuenean.
Hitzaldiaren aurkezpenean Lavinek bere ikasketei eta lan ibilbideari buruz hitz egin zuen. Hau esan ondoren bost puntutan banatu zuen hitzaldia. Lehenik eta behin “Pues va a ser que no” kanpainaren inguruko xehetasun guztiak eman zituen eta “uste baino gehiago luzatu zen” kanpaina adierazi zuen Lavinek.Ondoren bere profilari buruz hitz egin zuen eta honi atxikita “Contrapunto” taldekoei aurkeztutako curriculum vitae berezia proiektatu zuen. Jarraian ikasleei aholku batzuk eman zizkien, etorkizunean kontuan hartzekoak. Hau eta gero Toyota-k kontratatutako agentziak Smart-ek kontratatutakoari (Jon Lavinek momentu hortan lan egiten zuen agentzia) egindako plagioaz hitz egin zuen.
Amaitzeko datorren ikasturteari begira Bilbon publizitate eskola bat irekiko duela aipatu zuen. Horren izena “La Elite Agencia” izango da eta benetako agentzia baten funtzionamendua emulatuko duela jakinarazi du publizitategile gasteiztarrak. Euskal Herriko lehendabiziko publizitate eskola
Egilea: Iosu Ganuza Garcia
Tags: ehu
Tokia: Leioa
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu






