Honetaz hitz egiten da:
2008/05/06

Idoia Iglesias | HERNANI

Hernaniko IV. Txistulari Topaketak ospatu ziren igandean eta amaiera bikaina izan zuen eguraldiak lagunduta.Giro ezin hobean ospatu zen igandean Hernanin izandako Txistulari Jaialdia. Eguraldia lagun izan zuten Plaza Berrin elkartu zirenek. Jende asko bildu zen bertan, batzuk dantzan, beste asko begira.

Beste behin ere ez zuen hutsik egin txistulariek jarritako festa giroak eta jendeak esker onez hartu zuen. Hernaniko bi txistulari taldekoek, Musika Eskolakoek eta Udalekoek, eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatuta, herriko kale eta auzoak girotzen ibili ziren hainbat txokotatik etorritako txirulariak. Dianak eman zion hasiera goizeko 10:00etan Hernaniko IV.Txistulari Jaialdiaren azken egunari. “Asteburu bete-betea izan da txistularientzat eta baita gure inguruan mugitu direnentzako ere, eta gaur amaiera polita eman nahi diogu”, esan zuen Iñaki Egurenek, Hernaniko Musika Eskolako Txistulari Taldeko zuzendariak.

Musikariz bete zen Hernani igandean. Guztiak, txukun jantziak, Gudarien Enparantzatik irten ziren kalean behera. Durangaldeko, Pasaiako, Azkoitiko eta Hernaniko musikariek hartu zuten parte. Guztira, adin desberdinetako 40 txistu jole bildu ziren herria alaitzeko asmotan, eta egun osoa pasa zuten instrumentoa eskuetan zutela. Goiz-goizetik ekin zioten, beraz, txistu joleek beren lanari.

Hernaniar bat baino gehiago txistu doinuz esnatu zen. Goizeko hamarretarako herriko kaleetan barrena zebiltzan musikariak beren doinuekin. Argazki rallyko parte hartzaileek aukera paregabea izan zuten euren argazkiak ateratzeko, izan ere, Txistulari Jaialdia eta Argazki Rallya izan ziren protagonista pasa den asteburuan Hernanin.

Dantzaldia Plaza Berrin Musikariak nonahi zebiltzan: herriko plazan, alde zaharrean, eta baita herriko zenbait auzotan ere. 12:30 aldera, Plaza Berrin elkartu ziren eta festa giro ederra jarri zuten txistulariek. Jende asko bildu zen beren doinuekin dantzatzera. Patxi Apezetxea, Hernaniko Udal Txistulari Taldeko kidea, oso pozik agertu zen eta jendea dantzarako animatzen ere aritu zen: “Garai batean Hernaniko kioskoan igandero musika bandak jotzen zuen eta tarteka txistulariek, eta nolabait hori berreskuratu nahiko genuke gaur”.

Tenperatura onak ere asko lagundu zuen jendeak parte hartu zezan, izan ere asko eta asko izan ziren dantzara animatu zirenak. Andre batek honela zioen: “Sasoian banengo hortxe ibiliko nintzen ni ere dantzan, lehengo garaietan bezala”. Pasaiako Txistulari taldeko kide batek ez zuela horrelako harrerarik espero aitortu zuen, eta oso gustura zebilela ere esan zuen: “Hurrengo urtean errepikatuko dugulakoan nago”.

Dantzaldia amaituta, Santa Barbara Elkartera hurbildu ziren txistu joleak indarrak hartzera, arratsaldean ere festak jarraitzen baitzuen. Goizean eguraldia lagun izan bazuten ere, arratsaldean euri zaparradek ez zuten txistularien lana zapuztu. Herrian jai giroa jartzeko arazorik ez zien ekarri euriak eta berriro ekin zioten lanari tripak bapo bete ondoren. Kale Nagusian eta Kardaberaz Kalean ibili ziren gora eta behera kalejiran, ume, gazte eta helduak atzean zituztela.

Guztien aurpegietan ikusten zen oso ondo pasatzen ari zirela. Beste urte batez harrera bikaina izan zuen Txistulari Jaialdiak eta antolatzaileak oso pozik agertu ziren, eta bertaratu zirenek irrikaz itxarongo dute datorren urtekoa.

Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu