![]() |
Ekimenak 170 abere elkartuko ditu Zumalakarregi kalearen tramu batean Ainhoa Urkijo/ Laudio Dolumin Barikiko feriak beren 116. utebetetzea ospatuko du aurten Laudio herriaren kale nagusian; bertan, abeltzantza eta nekazaritza ez ezik, hegazti exotikoak izango dira.
Gainera, Herriko Plazan nekazaritzako eta eskuz egindako produktuak salgai egongo dira. Laudioko ganadu azoka honen antolatzailea Abereduna taldea da, eta honek abereen hautaketa prozesuaren arduraduna izan da, zeinak 55 behi buru, 10 ardi lote, 8 ahuntz talde eta 55 zaldi baino gehiago aukeratu izan ditu.Aberedunak egindako buruen hautaketa Orozko, Urduña eta Aiara eskualdeko baserrietan burutu da.
Guzti hau gutxi izango balitz, Laudioko Udalak jasokizun hau dela eta, ekimen desberdinak antolatuko ditu, Dolumin Barikuko feria urteak pasa ahala, piztuta jarrai dezan. Alde batetik, Laudioar abesbatzak Santa Luziaren abesbatzaren kontzertua eskainiko du Kepa Deunaren parrokian 19:30etako mezaren ostean.
Beste aldetik, Erroke Deunaren bolatokian 11:30etatik 12:30etara eta 16:30etatik 19:30etara emakumeak eta gizonak arituko dira ( A bolatokian). 11:30etatik 12:30etara eta 16:30etatik 18:00etara eskola umeak arituko dira ( B bolatokian). Bukatzeko, gipuzkoar eta bizkaitar bikote ezberdinak Udal probalekuan ohizko idi probra izango dute. Lehen proba ostiralean arratsaldeko 19:00etan izango da. Larunbatean berriz, bi proba izango dira.
Lehena, arratsaldeko 17:30etan eta bigarrena 20:00etan. Igandean, aldiz, hiru bikote borrokatu dute txapela lortu ahal izateko arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Gainera, Lan Heziketako Udal Ikastetxeak informazio gunea zabalduko du, udaletxearen atzeko partean. Ostiraleko Dolumin Barikuko feriak hain garrantsitzua da, zeinak orain direla urte batzuk haragia jateko baimena lortu zuen; garizumako ostirala izan arren.
Egilea: ainhoa urkijo laburu
Tags: feriak
Tokia: Laudio
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu






