Honetaz hitz egiten da:
2008/05/07

3-1 irabazi dio Terrassari, amaiera ona emanez aurtengo liga kaskarrari Eguerdiko hamabi eta erdiak Donostiako Bera-berako hockey zelaian. Euria zegoen iragarria, baina egun eguzkitsuarekin aurkitu ginen atzokoan. Eguraldi on horrek jende asko gerturatu zuen zelaira. Eta seinale ona zen hori, izan ere, Atletiko San Sebastian ohorezko dibisioko gizonezkoen hockey taldeak animo guztiak behar zituen ligako azken jardunaldi honetarako.

 

[Gehiago:]

 

Ez da urterik onena izan Donostiako taldearentzat, 5. postuan iritsi zelako azken partidora, “play off”-etarako inolako aukerarik gabe gelditu zirelarik. Beren aurkari Club Deportivo Terrassa-ko taldea 2 puntutara zegoen, seigarrena sailkapenean. Partidu hau, beraz, erabakigarria izango zen, irabazleak 5. postuan amaituko baitzuen txapelketa. Partidua gogotsu hasi zuten bi taldeek, baina donostiar taldea nagusitzen ari zen norgehiagokan. Ondo ari ziren jolasten, bandetatik jokaldiak eginez eta aukera onak sortuz arean.

Partiduaren 17. minutuan J. Garcia epaileak txartel berdea atera zion Terrassako O. Bach jokalariari, honek egindako sarrera gogor baten ostean. Kontuz ibili beharko zen katalana handik aurrera. 24. minutuan iritsi zen partiduko lehen penalti kornerra Terrassako taldearen aurka, Fernando Oscarizek burututako jokaldi bikain baten ondoren. Penalti korner zuzena eta Peiok, momentu horretan kapitaina zena, pilota kolpatu, atearen barruan bukatu zuena. Bat eta huts.

2 minutu beranduago heldu zen Atletikoren bigarren gola, beste penalti korner baten ostean. Oraingo honetan, vallinari pasea eta Emiliok sartu zuen gola. 31. minutuan Paleti txartel berdea erakutsi zioten, partiduko bigarrena talde katalanarentzat. Atsedenaldira hiru eta hutseko emaitzarekin joateko aukera paregabea izan zuen Diegok azken minutuan atezainaren aurrean bakarrik geratu zenean.

Bigarren zatiko aldaketa nagusia kapitain aldaketa izan zen. Berandu iritsi zen Unaik jantzi zuen ikurrinaren besokoa. Bigarren zatia hasi eta berehala, Emilio Atletikoko kirolariari, txartel horia atera zioten, gogor sartu ostean aurkari bati. Kolegiatuek 4 minutuz kanporatu zuten Emilio. 47 garrenean Atletikoren aurkako penalti kornerra: arrastre elebatua eskuin eskuadrara, atezainak gelditu egin zuena. 4 minutu beranduago penaltia Atletikoren aldekoa izan zen, area barneko oin batengatik.

Oraingo honetan ere Peiok ez zuen hutsik egin eta hiru eta hutsekoa ezarri zuen markagailuan. Gol honek partidua ia erabakitzat ematen zuen. Baina talde katalanak amore emango ez zuela erakutsi zuen laster eta 57. minutuan estreinatu ziren markagailuan. Hiru eta batekoa.

Terrassakoek presionatzen jarraitu zuten eta bi minutu eskasetan bi aukera paregabe izan zituzten “Gorriek”, Berti atezainak maisuki gelditu zituenak. Partidua bukatzeko 5 minutu falta zirenean hiru eta bikoa ezarri zuen Terrassako Palet jokalariak. Ez zegoen ezer erabakia oraindik beraz, eta katalanek partidua amaitu arte borrokatzen jarraituko zutela erakusten ari ziren. 68. minutuan Fernando Oscariz Atletikoko jokalaria arearaino sartu zen hiru aurkari mareatu eta gero. Jokaldi ikusgarria benetan, baina pilotak zoritxarrez ez zuen sare barruan bukatu.

Amaierarako minutu batera norgehiagokako unerik tentsoenak bizi izan ziren. Terrassakoei sarrera gogor bat egin ostean, arbitroak ez zuen faltarik seinalatu. Jokalariek protestekin erantzun zioten erabaki horri eta presioak eraginda epailea denbora eskatzera behartua izan zen. Beste epailearekin hitz egin eta gero falta pitatu zen Terrassakoen alde. Bi minututara partiduaren amaiera islatuko zuen txilibitua entzun zen. Azken emaitza hiru eta bikoa, donostiarrak garaile, merezitako garipena.

Izan ere, hobeak izan ziren arlo guztietan. “Lehenengo zatian eroso aritu gara, baina bigarrenean aurkarien presioa nabariagoa izan da, eta ez da erraza izan”, adierazi zuen Oscariz argentinarrak partiduaren ostean, “Bainaoso pozik gaude emaitzarekin”. Partidu honekin amaiera eman zitzaion 2007/08ko ligari eta honela gelditu da sailkapena honenbestez:

Taldea eta Puntuak:. 1º CLUB EGARA 33 2º CLUB DE CAMPO 30 3º PRINCESS R.C. POLO 29 4º ONO ATLETIC TERRASSA 26 5º KRAFFT ATLETICO SAN SEBASTIAN 15 6º C.D.TERRASSA 11 7º C.D. COMPLUTENSE 11 8º R.S. TENIS 10 9º F.C. BARCELONA 8 10º CALDARIA 7

FITXA TEKNIKOA: ATLETIKO S.S. CLUB DEPORTIVO TERRASSA Titularrak 1 Albert (port.) 1 Berti (port.) 2 Nacho 9 Ivan Llorente 3 Rago 10 Alfredo 5 M. Tejedor (kap.) 19 Bela 6 Jordi 20 Ferndndo Oscariz 7 Ulles 21 Angel 8 O. Bach 22 Ander Goñi 9 Palet 23 Emilio 14 Keller 25 Diego 19 Aleix 27 Peio Azkoaga (kap. 1. zatian) 22 Barrionuevo 30 Iker Kamio Ordezkoak 10 Puyol 14 Willy 11 Xabi 17 Jon Kamio 15 Sergi 31 Unai (kap. 2. zatian) 16 Paul

Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Lekittoko Saihesbidia - Naroa - 2008-01-23 09:34:14
Sukabi gazte lokal berria Bilboko Otxarkoaga auzunean - Sukabi Gazte Lokala - 2007-11-27 14:55:15
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu