![]() |
Urduñan jokatutako partiduan, etxekoek 5 gol sartu dizkiote Ugaotarrei Arratsaldeko bostetan eman zion marrazainak partiduari hasiera.
Minutuak pasatu ahala Urduñako Arbieto zelaia jendez betetzen joan zen, giro alai eta atsegina sortuz. Kanpotarren alde zeuden ikusleak, gutxiago izan ziren eta agian horregatik, taldeak gol bakarra sartu zuen bertakoek sartu zituzten 5 golen aurrean.
Azken hauentzako, partidua lasaia izan zen Iker Ramirezek, 8.minutuan, gola sartu zuenetik amaierararte; ez ordea, aurkarientzako. Hauek, 19.minutuan, gola sartu zutenerako, urduñatarrek 2 gol zeramatzatelako jada markagailuan.
Ugaotarren gola Aitor Pelaezek sartu zuen eta etxekoen bigarren gola, Aitor Garcíak. Lehengo denboraldian gertatutakoari, ezer gutxi gehitu ahal diogu, bi taldeek egindako faltaren bat soilik. Bigarren denboraldia Bigarren denboraldian, aldiz, partidua falta gehiago egin zituzten jokalariek; bigarren partea hasi bezain orduko, Ugaoko defentsa ostiko bat eman zion Urduñako aurrelari bati eta horrek, azken hauen hirugarren gola suposatu zuen. Diego Díaz izan zen gol honen erantzulea eta baita hurrengoarena ere bai; laugarren gol hau, aurrekoarekin soilik 10minutuko diferentziaz sartu zuen aurrelariak eta esan beharra dago, jokaldi paregabea egin zuela, kontrako taldeako 3 jokalarietatik ihes eginez.
Dagoeneko partidua irabazita zuten C.D Urduñako jokalariek, 4-1 ko diferentziaz, baina badirudi ez zirela asetuta gelditzen emaitza honekin eta azken gol baten bila joan zen Beñat Aginako, eta lortu ere bai.
Azkenengo jokaldia Partidua bukatzeko 5minutu geratzen zirela, Beñatek, normalean defentsa moduan jokatzen duela, baloia eskuratu eta aurrera abiatu zen ziztu bizian; kanpo erdian zegoela, albokoari pasa zion baloia eta honek metro batzuk aurrerago, berriz bueltatu zion, Aginakok gol bat markatuz. Marrazainak bukatutzat eman zuen partidua elta urduñatarrak poz-pozik abiatu ziren aldageletara, ikusleek indarrez txaloak ematen zituzten bitartean; ezin daiteke berdina esan ugaotarrei buruz, hauek penaz alde egin baitzuten zelaitik; hurrengoan, hobeto egingo dutelaren esperoan.
_Fitxa teknikoa______________________________
-C.D Orduña Ligako goleatzaile nagusia: •Diego Díaz Jáuregui •Ligan: 12 gol •Aurretik egondako tadeak: C.D Urduña infantil -Ugao F.C Ligado goleatzaile nagusia: •Asier Iturrate Arregui •Ligan: 10 gol •Aurretik egondako taldeak: Ugao infantil
Egilea: Maialen Ginea Aginako
Tags:
Tokia: Urduña
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





