Honetaz hitz egiten da:
2008/05/13

Martxoaren 21tik 24ra biratean ospatuko da 2008ko Gazte Topagunea. Lezon izango da eta hainbat gunez ostuta egongo da. Eskola gunea deitutakoan, ikasleak irakasle izateko aukera izango dute eta tailerrak eta hitzaldiak egongo dira; Gaztetxe gunean eztabaidak, tailerrak, erakusketak, etab izango dira sexualitateari, drogari edota etxebizitza eskubideari buruz.

Antolatzaileek adierazi dutenez, kultur gunean laburmetraiak, txalapartarien II.topaketak, sorkuntzarako eremua...egongo dira eta 4.gunean, herri gunean, alegia, kale animazioa, txarangak, bertso-poteoak, batukada, rock maratoia eta beste hainbat eskaintzetaz gozatzeko aukera egongo da.

 

[Gehiago:]

 

5.gunea, “Gazteei gehien erakartzen dien gunea” dela adierazi dute antolatzaileek eta honetan, Latzen, Etsaiak, Ken7, Koma edota Hesian bezalako taldeen kontzertuetaz gozatzeko aukera izango dela ere komentatu dute. Auditorio izenaz ezaguna izango den 6.gunean antiglobalizazioa, gazteon borrokak nazioartean edota sozialismo identitarioa bezalako gaiak jorratuko dira.

Lezora hurbiltzen diren gazteontzat, jantoki bat egongo da non gosari herrikoiak 9.00etatik aurrera eta menu eskaintza larunbat eta igandean egongo den. Bukatzeko geratzen zaigun gunea, 8000 pertsonentzako akanpatzeko tokia da; bertan, zerbitzu minimoak egongo dira.

4 egunak igarotzeko bonoa 40€ balio du baina egun bakar bat pasatzeko sarrera 12€ ren truke eskuratu daiteke aurretik edo 18€ ren truke han bertan.

Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu