Honetaz hitz egiten da:
2008/05/17

Leioako ikasle mugimenduak antolaturik, Topa-txiki ekimenaren barruan hainbat ekintzaren artean, AHTri buruzko hitzaldi bat eman zen atzo Arte Ederren Fakultatearen kanpoan. Hitzaldian gehien bat proiektua alde biologiko eta geologikotik aztertu zuten.

 

[Gehiago:]

 

Hiru punturen baitan hitz egin zen gehien bat, AHTk ekosistemetan izango zituen eraginei buruz, ingurumenean eragingo zituen inpaktuei buruz eta azkenik AHTa eraikitzeko sortuko ziren porlanterei buruz. Azterketa egin zuten ikasleek adierazten zutenez lur eremuak bitan zatitzen ditu proiektu honek eta honek hainbat eragin sortuko ditu bai ekosistemetan, beraiek puskatuz; baita animalietan, adibidez nafar estepako hegazti bat desagertuz; eta baita landareetan ere, izan ere Gipuzkoan zortzi nekazaritza gune desagerraraziko baitira.

Ingurumen inpaktuak ere handiak izango direla esan zuten, izan ere, euskal orografia gorabeheratsua kontutan hartuz trena zatirik handienean tuneletan joan beharko da. Baina, ez dakite lurpeko urek nola erreakzionatuko duten. Bukatzeko adierazten zuten trenak berak baina eragin kaltegarriagoak sortuko dituztela bera aurrera eramateko egin beharko diren baliabideak, hala nola, sortuko diren porlanterak eta harrobiak.

Hitzaldi hau, lehen esan bezala, Leioako ikasle mugimenduak antolatu zuen Lezon egingo den Gazte Topagunea aurkezteko egindako Topa-txiki ekimenaren barruan.

Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu