Honetaz hitz egiten da:
2008/05/17

Eguraldi ederrak makina bat unibertsitateko ikasle zuzendu zituen Bilboko Sarriko auzoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatera eguzkiak burua ezkutatzen zuen garaian.

Aretoko ateak zabaldu orduko bete zen iluntasuna bihotza ilusioz beteta zuten katamalotarrez. Nahiko giro algaratsua zegoen Alex Arregi, Aintzina Lekue, Gorka Mugarza, Gorka Urbizu, Itsaso Etxebeste, Nerea Urbizu eta Gotzon Barandiaran azaldu ziren artean; hauek azaltzean isiltasuna zen nagusi. Hor zeuden katamaloak ikusleen aurrean biluzik beren instrumentuak babesle bakar zituztelarik.

 

[Gehiago:]

 

 Fokuak piztearekin metronomoa hasi zen guztion bihotz taupadak erritmo berberean jarriz. Poesia eta musika uztartzen zituen erritmo geldo eta lasai haiek ordu bete pasa paregabea pasarazi zuten; horrenbestekoa izan zen deialdiaren arrakasta, jendea lurrean eserita egon baitzen lekurik ez zela eta. Ikusleak erabat sartu ziren ikuskizunean eta giro atsegina nagusitu zen.

Kantuen letra sakonak gai ezberdinei buruz pentsarazi zuen istant batzuetan bakarrik izan bazen ere. Gai horiek orotarikoak izan ziren, emakumeen kontrako indarkeriaren ingurukoak, katamaloen ingurukoak, zorionaren ingurukoak eta abar. Areto ilunak berriz ere bere betiko argitasuna hartu zuenean, ikusle guztiek aurpegian zuten irribarreak argitu zuela iruditu zitzaidan momentu batean.

Irteeran katamalo zale bat baina gehiago izan zen bihotz bakartien klubeko diskoa erosi zutenak eta orain, momentu honetan agian, beraiekin gozatzen ari direnak. Berriz ere, beste askotan, aurkezle mutuak emanaldia hasiko dela iragarri dezala eta mikrofonoak ez dezala inoiz gehiago agindu gehiago geure bizitza malapartatu honetan.

Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu