![]() |
Ezinbesteko emaitza izan da Santutxuko kadeteak zazpigarren lekuan liga amaitzeko
Ainhoa Urkijo / Laudio
Euskal kadete ligako Santutxu F.C taldeak 5 eta 1 irabazi zuen larunbateko eguzkitxu egunean, Eibar S.D taldearen kontra Mallonan jokatutako partiduan. Eibar sailkapeneko hirugarren postuan dijoa eta talde sendoa da. Hala ere, Santutxuko jokalariak oso ondo aritu ziren eta aprobetxatu zituzten golak sartzeko aukera ezberdinak.
EUSKAL KADETE LIGA
Emaitzak:
-P. Athletic..... ..1 - 3...Barakaldo
Arenas..............1 - 4...Athletic
-Santutxu...........5 - 1...Eibar
-Aretxabaleta...2 - 1...Sestao
Antiguoko.........1 - 3...R. Sociedad Sestao
-Cultural.............3 - 4...Danok bat
-Zaramaga........1 - 3...Romo
-Gernika............3 - 1...Alavés
Larunbatean lortutako emaitza primeran etorri zaio Santutxu taldeari zapigarren postuan geratzeko, jadanik liga amaituta ( 45 puntu), Deportivo Alavés SAD-ren atzetik finkatzeko ( 46 puntu). Nahiz eta Jon Urkijo, Álvaro Del Valle eta Miguel lesionatutak egon eta jokalari bikainak izan, Santutxuk bere indar guztia jarri zuen zelaian, partiduari eusteko eta egoera kontrolatzeko, inolako eragospenekin.
Bizkaitar taldeak erasotzen eta errotatzen hasi zuen lehen unetik, gipuzkoarrek bere zelaiaren zatia babesten zuten bitartean. Lehen txistu-hotsatik bizkaitarrek egoera hobeto maneiatu zuten eta aurkariak partiduaren hari hartu aurretik hiru gol sartu zituzten. Lehendabizikoa, penalti zorragarri bati esker, zeinak errepikatu behar izan zen oso garbi geratu ez baitzen, Elederrek sartu zuen.
Bigarren saiakera lehenengoa baino askoz ere kaskarra izan zen, baina onartu izan zen. Bigarrenak, Borja aurrelariak sartu zuen eta hirugarrena berriz ere, Elederrek. Ondoren, defentsazko errakuntsa dela eta, Santutxuk eibartarrei gol bakarra sartzea baimendu zien, Santutxuko Txaber eta Jon Ericek gol-andana osatu zuten, behin-behineko 5 eta 1 osatu zutenak.
Ikuslegoaren emozioa antzematen zen Mallonako futbol zelaian, bai Santutxu zaleen poztasunarekin, zantzoz eta txalokadaz lagunduta, baita eibartarren deszepzioarekin ere. Dena den, eibartarren poztasuna nabaritzen zen hirugarren postuan geratu dira eta.
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





