![]() |
Get the Flash Player to see this player.
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Aldi baterako erakusketen izaera horrelakoa da, amaiera iristen denean artelanak kendu egin behar dira. Pixkanaka egin behar den lana da, asteak ematen dituzte koadro bakoitza paretatik kendu eta beste erakusketa batera eramateko prestatzen. Munduan bidaia luzea egin behar dute, ondo gordeta, kalterik hartu ez dezaten.
Irune Otxoa Guggenheimeko erregistro saileko langileak enbalatze prozesuaren urratsak azaldu ditu. "Obrak heltzen direnean, oharrak hartzen ditugu: zelan etorri den enbalatuta, nolako burdineriak dituen, nola tratatu eta abar. Egiten duten lehenengo gauza koadroa jaistea eta txekeatzea da". Heldu zenean bezalako baldintzetan dagoen baieztatu, "minik jaso duen... eta ondo badago enbalatzen hasten gara. Zaharberritzaileek egiten dute txekeo hori".
Gero, koadro batzuen etxera bidean, "paper berezia jartzen da koadroa inguratuta, gero plastikoa eta gero kutxara sartzen dugu. Kutxak bereziak dira tenperatura mantentzen dutelako ordu batzuetan, klimatizazioa lortzen da hauekin", azaldu du Otxoak.
Koadro bat museokoa bada, biltegian egoten da beste erakusketa batean agertzeko zain. Baina horretarako, "beti mantentzen ditugu estandar berdinak, oso baliotsua nahiz balio gutxikoa bada ere", tenperatura eta hezetasun estandarrak, alegia.
Artelanak badoaz, beste batzuk etorriko dira, hutsik geratzen diren paretak betetzeko.
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Egilea: eitb24 eitb24
Tags: bilbo guggenheim enbalatze koadroak
Tokia: Bilbao
| SARTU BIDEO HAU ZURE BLOG-AN: | |
| Kopiatu kodigo oso hauzure blog-an, bideo hau sartu ahal izateko. | |
| URL: |
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





