Honetaz hitz egiten da:
2008/05/27

Manga eta animearen mundua gero eta gehiago nabarmentzen ari da gizartean eta Gasteiz ez da salbuespen bat. Urte gutxi batzuetan mangaren inguruko hiru elkarte sortu egin dira eta rolaren esparruko beste gutxi batzuk ere. Talde sozial berri bat sortu da, friki edo komiki-zaleena.

Japonian sortutako manga komikia iraultza kultural bat ekarri du aldean eta gure hiriko kaleak jadanik busti ditu Naruto, One Piece edo Dragon Ball bezalakoekin. Gazte asko mugimendu honen jarraitzaile bihurtu dira eta beraien burua friki edo otaku-tzat hartu dute gogo handiz. Ez da arraroa beraz ikustea hiri honetan fenomeno honek izan duen garrantzia, izan ere, komiki tradizio handiko gunea dugu Gasteiz.

 

[Gehiago:]

 


Besteak beste, Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburua Espainiar Estatuan hiritar bakoitzeko marrazkilari gehien dituen hiria dugu, esan genezake, potentzialki “komikiaren hiria” dela. Hori gutxi balitz, Angulema herri frantsesarekin senidetuta dago, Europako komiki areto handiena ospatzen den lekua hain zuzen ere.

Artista bat Gasteizen

Iñaki Larrinbe hiriko komiki munduan oso sartuta dagoen auzotarra dugu. Diziplina anitzeko artista ogibidez eta Atiza komiki elkarteko kidea da. Bertatik, marrazketaren mundu hau bultzatzearren lan asko egin du.
«Telebista eta bideojokoen gune gorenean gaudelarik, komikiak jarraitzen du irakurleen arreta erakartzen. Publiko leial bat du eta oso osasuntsu dago. Hori garbi geratu zen El Jueves aldizkarian gertatutakoarekin; XXI. mendean, arkatz zorroztu bat arma boteretsu bat jarraitzen duela frogatu zelako. Beraz, aisi momentu bat kulturaz betetzeko komiki bat irakurtzea aukera egoki bat da, zinea edo literatura bezala.

Partaide naizen Atiza elkarteak bost urtetan zehar antolatu dugu Gasteizen Crash Comic jaialdia komikia sustatzeko asmoz, baina 2006koa azkena izan zen ez genuelako antolatzeko laguntza nahikorik jasotzen. Kultura politikari eta funtzionarioen eskuetan dago eta hori aldatu beharra dago.»

Materialaren bila

Gaur egun orain dela urte batzuk baino askoz errazagoa da manga eskuratzea. Alde batetik, Artium museoko eta Floridako kultur-etxeko liburutegietan komiki bilduma sorta polit bat daukate hiritarrek eskura; bestetik, hainbat denda espezializatu daude.

Liburu frankizia denda handiak alde batera utzita, hiru denda bereizgarri aurkitzen ditugu Gasteizen: Ronin, Zuloa eta Caracola.

Gorka Zuloako dendaria dugu; dendak 20 urte bete ditu irekita eta bera orain dela zazpi urte hasi zen bertan lan egiten. Garai horretatik hona, komiki eskaintza asko aldatu dela adierazten du: «Urteak pasatzen dira, ohiturak aldatzen dira, jendea aldatu egiten da, eta horren arabera, liburuekin gertatzen den bezala komikiak ere aldatzen dira. Hona iritsi nintzenean manga mundu horrek ez zuen orain daukan indar berdina. Garai hartan, komiki europarra zen nagusi. Modak aldatu dira eta orain manga eta super-heroiak dira arrakasta gehien dutenak.»

Caracola, film, marrazki bizidun eta komikietako merchandsing-a saltzen duen denda dugu. Duela urte bete gutxi gora behera jarri zuten komiki atal berria bezeroen eskakizunei erantzunez. Oso pozik daude jendearen erantzunarekin. Komiki moten artean europarra, amerikarra eta japoniarra saltzen dute. Caracolako jabeak azaltzen duenez, manga erosleak «batez ere 25 urte beherakoak dira, gazteak. Ez dute diru askorik ez dutelako lan egiten, baina ondo zaindu behar dira etorkizuna direlako.»

Frikismoa sustatuz

Gasteizko manga kontsumitzaileak talde txikitan bildu dira eta hiru elkarte sortu dituzte: Brainstorm, Chikara eta Tenkai. Hauek manga eta kultura japoniarra jendeari ezagutaraztea dute helburu eta horretarako hainbat jardunaldi eta ekintza prestatzen dituzte urtean zehar.

Astero elkartzen dira dagokien gizarte etxean eta lagunartean igarotzen dute arratsaldea manga, bideojoko, musika, zine beste hainbat gauzen inguruko gora-beherez hitz egiten. Horrezkero, kide bakoitzak ezizen bat hartzen du, orokorrean bere pertsonai gogokoenari dagokiona.

Gaur egun Tenkai taldea uztailean Floridako kultur etxean jardunaldi handi batzuk antolatuko ditu eta bestalde, Chikarak Manga Gauak antolatzen ditu udaletxearen Gauekoak programa barruan.

HollyHock BrainStorm elkarteko kide ohia eta Valinor Rol elkarteko kidea da. Betidanik egoan da mundu honi lotuta eta oso ondo ezagutzen ditu honen nondik norakoak: «Rol eta manga elkarteak azken finean lagun talde legalizatuak dira. Beraien helburua elkartzea eta ekintzak egitea da, baina ofizialak izanik, beraien jarduerak betetzeko laguntza ekonomikoak jasotzeko aukera dute.

Sozietate hauek oso itxiak dira, ia-ia sektarioak. Gutxitan dute beraien artean harremanik eta edukitzekotan, kideen arteko maila pertsonalean izan ohi da. Ez dago ia taldeen elkarrekintzarik.

Frikiak dudarik gabe oso gartsuak gara eta askotan pertsonen edo elkarteen arteko lehiak agertzen dira. Kontuan hartzekoa da elkarte gehienak beste baten zatiketatik sortutakoak direla edota askotan barne arazoen ondorioz desegiten direla.»

Galdetu diogunean elkarte hauek izango duten etorkizunaren inguruan, oso errealista izan da HollyHock: «Gaur egun dauden elkarte gehienak denborarekin desagertuko direla gauza jakina da. Zatiketarik ez badago, odol berriaren faltagatik hilko dira. Kideak nagusitzen dira eta aisialdirako denborarik gabe geratzen dira. Ez bada jende gaztea elkartera hurbiltzen eta aktiboki lan egitera bultzatzen, ez dago zer egiterik. Hala ere, zalantzarik gabe esan dezaket zikloa momentu batean berriro hasiko dela eta elkarte berriak sortuz.»
Hinata Chikarako kide ohia da eta berak mangaren munduko arazoa komunikazioan dagoela uste du. Kasualitatez ezagutu zuen inguru hau eta elkartean benetako frikiak ezagutzeko aukera izan du. Hauek mundua ezagutarazteko gogo asko dituztela aitortzen du, baina zabalkundearen momentuan erratzen direla uste du: «ekintzaren bat egiten denean oso jende gutxi ohartzen da honetaz. Bakarrik etortzen dira elkarte barruan lagunak dituztenak. Uste dut publizitate gehiago egin beharko zela.»

Kanpotik begiratuz

Gasteizen gain, Donostia eta Bilbon ere badaude mangaren inguruan sortutako elkarteak. Esate baterako, Barakaldon Motsukora elkartea dago, Euskal Herri mailan jardunaldi garrantzitsuenak ospatzen dituena. Baina, nolakoa da Barakaldo eta Gasteiz arteko aldea?

Chrono Motsukora elkarteko kidea da eta gauzak argi ditu Gasteizko egoerari buruz: «Gasteizen seguruenik falta dena oihartzuna da, jendeak gehiago ezagutzea. Ez da erraza, baina beharrezkoa da instituzioen laguntzak jaso nahi badira. Jende asko erakarri behar da eta askotan elkarteei ez, baina udaletxeari bai interesatzen zaizkion gauzak egin behar dira.

Bilbo eta Gasteiz konparatzea ez da erraza, baina egia da Bilbo hiri kosmopolitagoa izatean hainbat gauza errazago aurkitzen dituzula. Merchandising eta komiki denda gehiago daude, baina orain internet dela bide hori ez da hain arazoa handia.»

Dirudienez, manga munduaren proiekzioan komunikazio falta somatu daiteke hein batean Gasteizi dagokionez. Hala ere, ikusi ahal izan dugunez, dagokiguna ez da kontu makala; Gazteek Japoniatik etorritako mundu honi jarraituz egituratu dute beraien bizitza eta ikuspuntu hau zabaltzeko helburua dute. Beraz, hau horrela jarraituz gero, Gasteiz dudarik gabe “komikiaren hiria” izango da.
Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu