![]() |
“Rock Star Live” aretoa sentimenduz beteta egon zen. Joan den ostiralean, apirilak 18, Sergio Contreras abeslari andaluziarrak bere diska berria aurkeztu zuen Barakaldoko “Rock Star Live” diskoteka ospetsuan. “La transparencia de un alma” izeneko diskaren abesti guztiak berak idatzi ditu.
Sentimendua, amodioa eta bakardadea dira Contresarek transmititu nahi dituen gaietako batzuk. Mutil gazte baten pentsamenduak primeran adierazi zituen Huelvako abeslariak. BBK izan zen kontzertuaren antolatzailea. Ateak 20:00etan ireki behar zituzten, baina ezbehar batzuk gertatu ondoren, ordu bat beranduago ireki zituzten. Jendearen urduritasuna nabaria zen.
Gazte askok entzun zituzten Sergio Contrerasen letra zoragarriak. Hamarrak bost gutxi. Argiak itzali ostean, Contreras agertu zen bapatean “Tus ojitos negros” abesten. Gazteen oihuak diskoteka osoan zehar entzuten ziren. Flamenkoa, reggaetona eta pop-a nahasten dituen abeslari gazte honek arrazismoaren kontrako abestiarekin hasi zuen bere kontzertua.
Eszenatokian bi dantzari politak agertu ziren. Abestien letrak gazteen burmuinetan sartzea nahi zuen andaluziarrak, haiek kontzientziatzeko. “Ez arrazismoari!”-entzuten zen. Jendeak negar eginez entzun zuen “Rosas negras” minbiziari buruzko abestia. “Mujer, usted puede ganarle al cáncer”, oihukatu zuen Contrerasek.
Arrosak beltzak dituzte emakume hauek beraien bihotz goibeletan. Istorio oso tristeak kontatzen ditu Sergio Contrerasek. Hori da bere arrakastaren arrazoia. Bere entzuleen bihotzetan sartzen da, istorio pertsonalak zein gizarte arazoak kontatuz. Musika estiloz aldatu zuen. Jende orok dantza egin zuen “Andaluces disparando cante” reggaeton udako abestiarekin.
Bi “breakdancer” agertu ziren artazika eszenatokian. Bere diska berriaren abesti guztiak entzun genituen, esate baterako, “Que vuelo”, “Te está matando”edo “Alosno”. Ondoren, bere diskografia berrikusi zuen, “En qué pensabas”edo “Llena de luz y de sal” abestuz. Bi ordu iraundu zuen kontzertua amaitu zenean, jendetza goraka hasi zitzaion. Txaloak ugariak izan ziren.
Sergio Contresaren kontzertua hitz batean: sentimendua. Berriro noiz bueltatuko den irrikitan geratu zen jendea.
Egilea: Mario Díez Monteserin
Tags: rock star live sergio contreras kontzertuak
Tokia: Beste batzuk (Rock Star Live Aretoa)
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu






