Honetaz hitz egiten da:
2008/05/30

Arraunlarien bizitza uste dena baino gogorragoa da. Kirolaz aparte, arrauna bizitzeko era bat da. Indarra, adore, lagunartekotasuna eta ahalegin ikaragarriak dira arraunaren osagai nagusiak.

MARIO DIEZ NORTZA GOIRIGOLZARRI

Askorentzat, arrauna kirol ezezaguna da. Gehienek pentsatzen dute arrauna traineruan oinarritzen dela, baina ez da horrela. Kirol honek bi mendeko tradizioa du, arrantzaleek sortua. Hasiera batean, arrantzaleek harrapatutako arrainak tona erdiko txalupa batean utzi ondoren, beste txalupa baten kontra estropada bat egiten zuten nor iritsiko zen portura lehenago frogatzeko nahian.

 

[Gehiago:]

 

Gaur egun, kirol ofiziala bihurtu da, baina oraindik ezagutzera eman behar da gizartean. Arraunlarien entrenamendua asteko egun guztiak hartzen dituenez, haientzat arrauna kirola baino, bizimodu bilakatu da. Gizonentzat sortutako kirol honetan neskek bere tokia lortu dute denboraren poderioz. Dena den, nesken egoera arraunean, kirol gehienetan gertatzen den bezala, gizonena baino latzagoa da.

Arraunak indar handia du Euskal Herrian. Bizkaian hamabi Arraun Elkarte inguru daude, esate baterako, Santurtziko "Itsasoko Ama", Portugaleteko "San Nikolas", Sestaoko "Kaiku" edo Plentziako "Arkote". Arraun Elkarte guztiek ez dute arraunak dituen bi modalitateak praktikatzen, hau da, banku mugikorra eta banku finkoa.

Hauen barnean txalupa motaren araberako beste modalitateak daude, arraunlari eta arraun kopuruen araberakoak. Traineruen estropadak garrantzitsuenak eta ospetsuenak dira, diru gehien mugitzen duten txapelketak direlako. Trainerua banku finkoko modalitatekoa da, hamahiru arraunlariz (sei istribor eta zazpi ababor) eta patroi batez osatua. Arraunlariak kirolariak baino gehiago dira, lagunak.

Entrenatzeari asteko zazpi egunak dedikatzen diotenez, egunero bi ordu, arraunlarien arteko harremana estu-estua da. Kirolarien arteko batasuna ezinbestekoa da, aurrera jarraitzeko gogoa mantenduz. "Klubean lagunak egiten dituzunez, primeran pasatzen duzu eta eramangarriagoa egiten zaizu", esan du Izaskun Egiak, "Itsasoko Ama" Arraun Elkarteko arraunlariak.

Elkarrekin ordu asko konpartitzen dituzte, bai entrenatzen bai entrenamendutik kanpo ere. Horrez gain, txapelketetara joaten direnean, egun osoak elkarrekin egoten dira; lo egiten, autobuseko bidaietan, jatorduetan, estropadan zehar, aldageletan... Egia arraunlariak aitortzen du orokorrean arraunak lagun asko, oso lagun onak eta momentu oso dibertigarriak eman dizkiola.

TRADIZIOA ALA MATXISMOA

Arrauna bakarrik gizonentzako kirola dela pentsatzen dutenak guztiz oker daude. Neskek bere tokia lortu dute kirol honetan, baina etorkizunera begira erronkak ugariak dira. Gizonek indar gehiago dutela antzinako kontua da.

Gaur egun, neskek gizonek egiten dituzten ekintza berak praktikatzeko ahalmena dutela frogaturik geratu da, baina askotan aukerarik ez ematea da arazoa. "Trataera aldetik ezberdintasun handiak daude neska eta mutilen artean", adierazi du June Ortiz de Zarate arraunlariak, "mutilak dirua lortzen dute klubarentzat, neskak aldiz, soilik gastuak ematen dituzte".

Gizonentzako traineruak dira dirua mugitzen dutenak. Beraz, Arraun Elkarteek gizonek beraien traineruetan parte hartzeko interesa handiago dute . "Itsasoko Ama" klubaren arraunlari biek bat datoz garrantzitsuena tradizioa, herrien ohitura eta zaletasuna zela esanez. Beraien ustez arazoa zera da, orain garrantzitsuena dirua dela.

"Kaiku edo Urdaibai, esaterako, arraunlari onenei diru asko eskaintzen diete beraien klubean arraun egiteko", azaldu du June Ortiz de Zaratek. Argi geratu den moduan, klubei mutilen lana interesatzen zaie, neska arraunlariak alde batera utziz. Askok esaten dute Arraun Elkarteen jarrera matxismoaren seinalea dela. "Askotan min egiten du ikusteak nola mutilei aukera gehiago ematen dieten euren sexua dela eta.

Neskek, ordea, ez dugu ia aukerarik", azaldu du saminduta Marlene Cayon Santurtziko klubeko kideak. Nahiz eta XXI mendean egon, matxismoaren aztarna mantentzen da. Norberaren baitan geratzen da arrauneko tradizioan matxismoa desagertzea burutu gabeko kontua edo betiereko egoera den.  

TXAPELKETA OSPETSUENA

Irailaren hasiera, Kontxako etorbidea, Kantauriar Itsasoko olatuak eta klub guztietako zaleak batzen dira Traineruen Ligako estropada ospetsuena ospatzeko, Kontxako Bandera. Urtero egiten den Ligako azken estropada irabaztea garrantzitsuena bilakatu da Kantauriar aldeko Arraun Elkarte famatuenentzat. Arraunlari guztien nahia Kontxako Bandera txapelketan parte hartzea da.

"Gustatuko litzaidake noizbait Kontxako estropadan parte hartzea, niretzako ospetsuena delako eta Traineruen Liga amaitzen delako lehiaketa honekin. Pena handia ematen dit gizonek soilik parte hartzeko aukera izateak.

Badakit oso zaila dela nire ametsa betetzea", esan du Marlene Cayonek etsiturik. Ospe hain handia ez duen estropada Zaragozan urtero lehiatzen den Emakumeen Traineru txapelketa da, uztaila erdian. "Estropada hori ezagutzen duten pertsona guztiak ikustera joaten dira, emakumeen agerpenagatik ezohizko estropada delako", jakinarazi du June Ortiz de Zaratek.  

Arraunak zaleak galdu ditu etekin ekonomikoak handitu dituen aldi berean. Tradizioa ez da bazterturik utzi, garai berriei egokitu baita. Dena dela, antzinako balore batzuk mantendu dira, esaterako, matxismoa. Neskek beren tokia eskuratu duten arren, gizonen protagonismoaren itzalak bero jarraitzen du.

Arrauna bizimodu bilakatu den era berean, emakumeek merezi duten garrantzia lortu behar dute tradiziozko eta berdintasunezko kirola izan dadin.

Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu