![]() |
EMedia enpresak, EHU-ren laguntzarekin batera, sormenezko lan mundura sartzeko aholkuei buruzko hitzaldia eskaini zuen atzo Leioan. Ekitaldi hau, "La alfombra roja de la publicidad" jardunaldien barne sartzen da.
Arratsaldeko 15:30etan hasi zen emanaldia, Leioa unibertsitateko areto nagusian, Jesus Revueltaren eskutik. Esviral enpresako publizitate sortzaileak, Jesus Revueltak, sormen lanari buruzko esperientzia azaldu zuen, honekin batera, bere unibertsitateko bizipena nolako izan zen adierazi zuen.
Hitzaldiaren bigarren zatian, digitalizaziorantz abian doan publizitateari buruz aritu zen. Jesus Revueltak, behin eta berriz azpimarratu zuen publizitatean zerbait erreala sortu behar dela eta lan mundu honetara sartzeko kontaktuak; bakoitzak bere kabuz eskuratu behar dituela ere aipatu zuen beste hainbat pautekin batera.
Ekitaldiaren amaiera jendeak galdera egiteko izan zen. Hainbat ikaslek, beren sormen lanak azaleratzeko aukera izan zuten, beren book-ak adituari erakusteko. Hainbat spotekin eman zion amaiera Revueltak hitzaldiari, bai bideo edo grafiko moduan.
Egilea: maialen aizpurua zuloaga
Tags: hitzaldiak
Tokia: Eibar
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





