![]() |
Aparteko giroa somatzen zen Sarrikoko ekonomia eta zientzien fakultatean. Poliki-poliki areto nagusia jendez betetzen zoan zen eta aurreikusita zuten moduan 7:30ean eman zioten Katamalo taldekoek hasiera kontzertuari.
Argiak itzali bezain pronto lehen akordeak entzun ahal izan ziren, isiltasuna nabarmen zen aretoan, kitarra hotsa zen entzuten zen bakarra. Honi pianoa, akordeoia, bibolina eta baxua gehitu zitzaizkion. Benetan erogarria izan zen musika tresna horien konposizioa entzutea. Unkigarria benetan.
Olerkiek hasiera ematen zieten abestiei eta honek jendea gehiago emozionatzea ekarri zuen. Giroa berotzen zihoan heinean, ikuslego gehiago sartzen hasi zen aretoan. Jadanik ez zen ipurdi gehiago sartzen bertan, hala ere jendeak edozein txoko aurkitu zuen kontzertuaz gozatzeko.
Ikuslegoaren txaloek erritmo gehiago ematen zieten abestiei eta ikaragarriak izan ziren abestien bukaeran jaso zituzten txalo zaparrada eta txistuak. Kontzertua aurrera zihoan heinean jendea geroz eta motibatuagoa zegoen.
Katalamoren lanetan mota guztietako kantak aurki daitezke eta horren isla somatu zen eszenatokian; aretoa sutan jarri zen erritmo biziko soinuekin eta albokoaren sorbalda xamurtasunez heldu eta kulunkan abesteko aukera ere izan zuten bertakoek.
Abesti sorta osoa jo ondoren Katamalokoek agur beroa eskaini zuten eta besterik gabe tablatutik desagertu ziren. Ohikoa den lez, jendea “beste bat, beste bat” ohiukatzen hasi zen, hasiera batean erantzunik gabe baina hala ere ez zen denbora asko pasa behar izan ikuslegoak taldearen azken kantaz goza zezan.
Oraingoan bai kontzertua amaitu zen. Irteeran, jarraitzaile sutsuenak zein taldea ezagutu berri zutenek beraien azken lana erosteko aukera izan zuten. Orokorrean, bertakoen ahoetan balorazio aski positiboak izan ziren. Izan ere, kalitatezko musikak badu bere ordaina.
Egilea: maialen aizpurua zuloaga
Tags: kontzertuak
Tokia: Eibar
Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Inprimatu





