Honetaz hitz egiten da:
2008/06/03

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 25 urte beteko ditu aurten. Mende laurdena igaro da Bizkaiko Ikastolen Elkarteak lehen “Eskolarteko Bertsolari Txapelketa” antolatu zuenetik, eta zerbait gehiago Jon lopategi ikastolaz ikastola bertsolaritza klaseak ematen hasi zenetik.

Indautxuko El Carmen aretoa bertsolari gaztetxoenen topagunea izango da, azken urteotan egin bezala, datorren ekainaren 5ean. Hala ere, ez da bat-bateko final arrunta izango. Aurtengo bertsolariei garrantzia kendu gabe, iraganean bertatik pasatutako ume eta antolatzaileak ere hartuko ditu kontuan BIE-k.

 

[Gehiago:]

 

Aste honetan jokatuko diren kanporaketetan, eskolarteko txapelketa honen 25. finalean kantatuko duten gaztetxoen izenak erabakiko dituzte epaileek. Lehena maiatzaren 21ean izango da Bermeon, eta Markinan eta Ondarroan jokatuko dira besteak, maiatzaren 22an eta 23an, hurrenez hurren. Ondoen egiten dutenek finalean kantatuko dute, txapela eta Euskal Herriko finalerako txartela eskuratzeko lehian.

Juanjo Respaldizak, BIE-ko bertsolaritza arduradunak, adierazi duenez, txapelketaren ibilbidea gogoratzeko ekitaldi berezia ospatuko da, eta ondoren gonbidapen zabala izango duen bazkaria egingo da Bilbon. Gainera, saridunek oroigarri berezia izango dute aurten. “Egin beharreko lana” Juanjo Respaldizaren esanetan, bertsolaritzaren balio kulturala eta hizkuntza lantzeko erabilgarritasuna ikustean erabaki zuen Bizkaiko Ikastolen Elkarteak bertsolaritza era sistematizatuan lantzea.

Horren ardura Jon Lopategi bertsolariari eman zion, eta ikastolaz ikastola ibili zen 16 urtez. Ondoren, Juanjo Respaldizari eman zion lekukoa 1999an. Hala ere, aipatzekoa da Lopategik gaur egun ere jarraitzen duela Bizkaiko hainbat ikastolatan ume eta gaztetxo batzuekin lanean, borondate hutsean. Barnetegiak antolatzen hasi zirenean aurrerapauso handia eman zuen elkarteak, gaztetxoek elkar ezagutu eta beren giroan gustora ibiltzen baitziren.

 “Lehen fruituak” emaitzarik gabeko lana ez da inoiz lan ona izaten. Zorionez, bertsolaritzaren bultzada honek azkar izan zituen lehen fruituak. Aritz Lopategi, Aitor Elexpuru, Juanjo Elordi eta Iñigo Ibarra (Ander Lipus aktorea) izan ziren eximen honi Ester plazan bat-batean lehenengoz egin zuten bertsolariak, Getxoko Ibilaldiaren harira, oraindik gaztetxoak zirela.

Klaseak ematen hasi eta gutxira, txapelketak antolatzeari ekin zion BIE-k. Formatua aldatu den arren, 25 urtez ospatu da txapelketa, inolako etenik gabe. Azken urteotan bat-batekoen finala Indautxun ospatu bada ere, mende laurden honetan zehar Bizkaiko hainbat tokitan egin da, Gernikan eta Bermeon, besteak beste. “Tabladu gainean bertsotan” Ezin da ahaztu umeak eta gaztetxoak direla eszenatoki honetan protagonista nagusiak. Eurak dira 14-18 urteko adin tartearekin denen aurrean eta bat-batean bertsoak bota behar dituztenak.

Jone Uria algortarrak hainbat urtetan hartu du parte finalean, eta baita irabazi ere. Honen esanetan, urteak joan ahala lasaiago egoten da txapelketetan, baina “beharrezkoa da tentsio eta presio apur bat izatea kontzentratuta egoteko, lasaiegi egon gabe”. Gurasoak ere, umeak baino urduriago egoten dira askotan. Miren Albizuri, Uriaren ama, disfrutatzen saiatzen da alaba bertsotan entzuten duenean.

Hala ere, hasieran oso urduri egoten zen, “ziurrenik bera baino urduriago”. “Bertsolarien kabia” Hasierako berritasunak oraingo normaltasunari utzi dio lekua. Izan ere, eskolarteko txapelketa bertsolari berrien sorleku bihurtu da. Respaldizak uste duenez, “gaurko bide naturala hori da”. Hain zuzen ere, Bizkaiko azken Txapelketa Nagusiko bertsolari guztiak eskolartekotik pasatu ziren, ez dago txapelketa honetan parte hartu ez duen bertsolari gazterik probintzia osoan.

Azkenik, aipagarria da, Respaldizak azaldu duenez, eskola adineko bertsolarien maila asko hobetu dela Bizkaian. Antolatzaileek diotenez, azken urteotan bizkortasuna irabazi dute partehartzaileek, bertsoak arinago botatzen dituzte. Beraz, ekainaren 5an, goizeko 11:00tan, aurtengo txapeldunak ezagutu eta mende laurdena ospatzeko aukera izango du Indautxura hurbiltzen den orok.

Emakumeak bertsolari 80ko hamarkadaren erdialdeko urteetan sartu ziren neskak lehia honetan. Besteak beste, Ainhoa Munitza, Mirari Azula eta Xiomara Gezuraga ibili ziren garai horretan. Alta, sarritan entzuna da neska gaztetxoek ez dutela bertsotan jarraitzen urtetan nagusitu ahala. Juanjo Respaldizak “nik uste dot orain sendo dabilenak ez dauala uzten 15-16 urtegaz” dio, ordea.

Honetaz gain, ezin da ahaztu txapelketa honetako azken urteetan neskak eta mutilak berdintasunez (kopuruaren aldetik) aritzen direla eta mutilen nagusitasuna iraganean geratu dela. Bide erdia egina egon arren, lanean jarraitu behar da emakumeek bertsotan segi dezaten.

Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu