Honetaz hitz egiten da:
2008/06/17

Get the Flash Player to see this player.

Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.

Txinako antzinako tradizioa da taichia,duela urte batzuk oso modan jarri zen eta gure artean ere arrakasta izan du. Taldean egiten da goizeko lehen orduan edo arratsean, kanpoan eta hondar gainean oreka lortzea zailagoa bada ere, itsasoaren soinuak lagunduta, plazerra da.

Auzo desberdinetako hiritarrek kultur etxeetan izena eman dute, udan hondartzan ariketa fisikoak egiteko. Donostia Kulturak antolatu dituen kurtsoak dira. Astean behin Kontxako hondartzara jaisten dira taichi egitera.

 

[Gehiago:]

 

Maria Fernandezek, Donostia Kulturakoak, dioenez, "arrakasta handiarekin beteta ditugu plaza guztiak eta beti bi astetan betetzen dira ia gehienak. Normalean emakumeak dira eta 75-77 urteko jendea da. Itsasoaren doinuak lasaitasuna ematen du eta horrekin askoz hobe egiten duzu".

Gaur emakumeak bakarrik etorri dira, gehiago animatzen omen dira horrelako ekimenetara, baina gizonezkoek ere eman dute izena.

Olatuen joan etorriak erritmoa markatzen die eta taichia egiten inguruko energia bereganatzen saiatzen dira irakaslearen gidaritzapean. Hemendik kanpo dituzten arazo guztiak ahazteko ordua da. Konzentrazioa eta mugimendu motelak, horiek dira taichiaren oinarriak.

Itziar ikaslea da eta bere ustez "ezin da gehiago eskatu, ikusten dituzu gihar guztiak eta dena erabiltzen duzula. Goitik hasten zara eta beheraino, eta hori, nire ustez, oso inportantea da". Ariketak egiten eta, "oso ondo sentitzen naiz".

Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.

Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Egilea: eitb24 eitb24
Tags: kontxa taichi
Tokia: Donostia

SARTU BIDEO HAU ZURE BLOG-AN:
Kopiatu kodigo oso hauzure blog-an, bideo hau sartu ahal izateko.
URL:
Iruzkinak (0):

Ez dago argazki honen iruzkinik ...

Iruzkin bat egin:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URLa azalduko da


authimage Zenbaki hauek idatzi, gizaki bat eta ez zerbitzua erabili nahi duen programa informatiko bat zarela egiaztatzeko.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu