EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak kategoria (103)1/10
Honetaz hitz egiten da:
2008/06/03

Hotzak ez zuen beldurtu goizaldeko ordu batean plazan elkartu zen jende andana. Ikusleen artean ez zen inor falta, adin guztietako jendea zegoen, baita herriko apaiza bera ere. Guztiak lasterketa hasteko itxaroten. Zeresana egunak beste gauza askoren artean urtero antolatzen duen egunean ezin falta daiteke goizaldeko kulero eta kantzontzilo lasterketa.

Txikiteoa aspaldi hasita zutenak izan ziren plazara jaisten lehenengoak eta hauen atzetik beste 30 lagun animatu ziren prakak jaitsita korrika egitera. Guztira 25 bikote izan ziren parte hartu zutenak, baina bakarra izan zen muga lehenengo zeharkatu eta afari zoragarria irabazi zuena. Ordu batetatik 20 minutu igarota zeudela eman zioten hasera lasterketari.

 

=> osorik irakurri




2008/06/03

Talatik-Portaleraino ekimenaren barruan antolatu dute hitzaldi kalaka Hilero moduan, martxoaren 14an ospatu zen emakumearen egoeraren inguruan Lekittoko gazte asanbladak antolatutako eguna. Hasiera, Naroa Aramaiok zuzendutako hiltzaldiak eman zion hasiera egunari eta gaur egun emakume zein gizonezkoek gizartean bete behar dituzten rolak izan zituzten eztabaidagai.

Talatik-Portaleraino, Lekittoko gazte asanbladak hilero gai ezberdinen inguruan antolatzen duen eguna da. Hitzaldien gain, gai ezberdinen inguruko tailerrak, kontzertu eta poteo girotuak… antolatzen dituzte Lekeitioko herriari neguan bizia emateko asmoz.

 

=> osorik irakurri




2008/06/03

Giltzak, normalean, ateak zabaltzeko erabiltzen dira baina Jose Bilbaok, "Gazteluk", ateak zabaltzeaz gain beste erabilpen bat ematen die giltzei. Gazteluk lur azpititik igarotzen diren ur korronteei irekitzen dizkie ateak bere giltzen bitartez. Irekitako ate guztien artean, eta ez dira gutxi, bada bat guztiontzako ezaguna, San Mames futbol estadioaren ur instalazioez ari natzaizue.

Gazteluk berak antzeman zituen futbol zelai azpitik doazen ur korronteak. Ura non dagoen igartzeaz gain, sendagai eta jakiekin kaltegarriekin ere abilezia berezia dauka Berriaturrak Zenbat ibai igaroko ote dira gure oinen azpitik?baina antzematen al dugu guk leku batetik bestera igitzen den ur guzti hori?

 

=> osorik irakurri




2008/06/03

Bizkaiko Eskolarteko Bertsolari Txapelketak 25 urte beteko ditu aurten. Mende laurdena igaro da Bizkaiko Ikastolen Elkarteak lehen “Eskolarteko Bertsolari Txapelketa” antolatu zuenetik, eta zerbait gehiago Jon lopategi ikastolaz ikastola bertsolaritza klaseak ematen hasi zenetik.

Indautxuko El Carmen aretoa bertsolari gaztetxoenen topagunea izango da, azken urteotan egin bezala, datorren ekainaren 5ean. Hala ere, ez da bat-bateko final arrunta izango. Aurtengo bertsolariei garrantzia kendu gabe, iraganean bertatik pasatutako ume eta antolatzaileak ere hartuko ditu kontuan BIE-k.

 

=> osorik irakurri




2008/06/02

Igaro den ostiralean izan zen Emakumeen Liburu Azokaren lehenengo eguna, aurtengoa hirugarrengo aldia izan da eta sekula baino jende gehiago egon zen Azkoitiko plazan.

Arratsaldeko 14:30ean hasi zen eta ordurako plazako eskailerak gazteez beteta zeuden, azoka noiz irekiko zain. 'Aurtengo erakustaldi hau?...geure gelatik?' izenarekin batailatu dute, Azkoitiko emakume eta gizonezkoen berdintasunerako kontseiluak eta Azkoitiko Udalak antolatutako ekimen berezia. Lehenengo eguna oso arrakastatsua izan zen, giro ezin hobea, jende pila bat eta liburu mordo bat saldu ziren. Eguna iluntzen joan zen neurrian, jendea desagertzen joan zen eta azokaren ateak itxi egin zituzten.

 

=> osorik irakurri




2008/06/02

"Población, desigualdades y Golbalización" izan zen Leioako Gizarte Zientzien fakultatean atzo eskainitako ekitaldia. Tomás Jiménez Araya izan zen mintzagai eta demografia izan zen bere gairik aipatuena berbaldiak iraun zuen ordu eta erdi horretan.

Zikloa sei emanalditan dago banatuta eta atzokoa bosgarrena izan zen. Hitzaldi honetan, demografiak protagonismo izugarria izan zuen. Zenbait datu aipatu zituen, besteak beste, hemendik berrogei bat urtera 2.500 bizilagun gehiago izango garela bizi garen mundu honetan, aldi berean, haur kopurua jaitsi egingo dela baina emakume kopurua handitu.

 

=> osorik irakurri




2008/06/02

Musika festibalak ez dira bakarrik musika; kanpaldiak, ekintzak, erosketak etab dira, esperientzia oso bat Udako oporrak pasatzeko proposamen ugari daude beti: herrialde berri bat ezagutu, hondartzan eguzkia hartu orduak eta orduak…

Baina ondo pasatzea gogoko duten pertsonak eta musika maite dutenak festibaletan batzen dira. Hemen etxetik gertu gauzatzen diren festibalen laburpena egin dugu: Electric Weekend (Getafe, Madrid) Uda gogor hasteko Getafeko festibal berria dugu.

 

=> osorik irakurri




2008/06/02

Aparteko giroa somatzen zen Sarrikoko ekonomia eta zientzien fakultatean. Poliki-poliki areto nagusia jendez betetzen zoan zen eta aurreikusita zuten moduan 7:30ean eman zioten Katamalo taldekoek hasiera kontzertuari.

Argiak itzali bezain pronto lehen akordeak entzun ahal izan ziren, isiltasuna nabarmen zen aretoan, kitarra hotsa zen entzuten zen bakarra. Honi pianoa, akordeoia, bibolina eta baxua gehitu zitzaizkion. Benetan erogarria izan zen musika tresna horien konposizioa entzutea. Unkigarria benetan.

 

=> osorik irakurri




2008/06/02

EMedia enpresak, EHU-ren laguntzarekin batera, sormenezko lan mundura sartzeko aholkuei buruzko hitzaldia eskaini zuen atzo Leioan. Ekitaldi hau, "La alfombra roja de la publicidad" jardunaldien barne sartzen da.

Arratsaldeko 15:30etan hasi zen emanaldia, Leioa unibertsitateko areto nagusian, Jesus Revueltaren eskutik. Esviral enpresako publizitate sortzaileak, Jesus Revueltak, sormen lanari buruzko esperientzia azaldu zuen, honekin batera, bere unibertsitateko bizipena nolako izan zen adierazi zuen.

 

=> osorik irakurri




2008/06/02

Lehia bizia izan da Asergroup eta Indaux-ek jokatu duten futboleko finalean.

IRENE OLANO

Azken zazpi hilabete hauetan zehar talde desberdinek hainbat partidu jokatu ondoren, Zarauzko Hondartzako 64. Futbol Txapelketaren finala izan zen atzo. Gipuzkoako kostaldeko herri honen tradizioetako bat da hondartzan futbol partidak jokatzea eta urtetik urtera gero eta arrakastatsuagoa bilakatzen ari da hondarretako lehiaketa hau.

Poza eta tristura nagusitu ziren sufrimenduzko partidu honetan, txanponaren bi aldeak ikusi baitzituzten taldeek: garaipena eta porrota. Baina hala ere, egun polita eta berezia izan zen. Asergroup talde zarauztarrak eraman zuen kopa etxera senior mutilen arteko finalean.

 

=> osorik irakurri








Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu