Honetaz hitz egiten da:
2008/10/06

Juan Lameirnhasek Elizondon hartuta eta Eguraldiblogera bidalitako argazkia da honakoa. Argazkiaren ezaugarriak kontuan hartuta, Zu Kazetarin argitaratzea erabaki dugu.

Ameriketan gaztaroa igaro zuten artzainei egindako omenaldia da honakoa, Lameirnhasek kontatu digunez.




2008/10/01

Gure erabiltzaileetako batzuek Ernio Egunaren harira (irailaren 28a) bidalitako argazki mordoaren bat da hauxe. Segidan duzuena Lorentxo Portularrumerena da.




2008/09/14

Liam eta Noel Gallagher anaiek “Dig Out Your Soul” izeneko diska berria kaleratuko dute urriaren 6an. Diska talde honen bildumagileentzat zuzendua egongo da. Izan ere, albumaren grabazioa jorratzen duen 40 minutuko dokumentala eta single berriaren bideoklipa eskeiniko dute DVD batean.

Horretaz gain, binilo diskak, 24 orrialdeko liburuxka eta bilduma berriaren mp3 bertsioa argitaratuko dute. Box set-aren edukiera guztia erosi nahi ez duenak diska eta DVD-a, binilo diskak edota CD-a solik erosteko aukera izango du. Kutxa honen argitalpen mugatuaren hogei kopia Oasis taldeak sinatuko ditu eta taldearen web orriaren bidez lortu ahal izango dira.

Bitartean, talde britaniarra Kanadan ari da kontzertuak eskaintzen, baina aste honetako kontzertu batzuk bertan behera utzi behar izan dituzte, fan batek Noel Gallagher eszenariotik bultzatu eta zauritu ondoren. Abeslaria erabat errekuperatzean, Erresuma Batura itzuliko da Manchestergo taldea, kontzertu gehiago ematera.




2008/09/11

Gaur, Irailak 11, Berrizko herriak frankismoaren biktimei gorazarre egingo die. Udalak, Berriz 1936 Gogoratzen eta Gerediaga Elkarteak elkarlanean antolatutako ekitaldiak izango dira. Azpimarratzekoa da, "Oroimenaren Bidea" izendatu dutela udaletxe alboko oinezkoen pasealekua.

Iñaki Etxezarraga "Etxe" musikariak eta Amurizak bertsolariak, bestetik, egun honetarako abestia sortu dute. Eta hilabetez Kultur Etxean izango den erakusketa. Frankismo sasoiko errepresioa zelangoa izan zen Berrizen ezagutzeko aukera dago.

 

=> osorik irakurri




2008/08/26
Duela aste bat nire behietako bat gaixorik jarri zen. Behia tratatu zuen bigarren albaitariak Lengua Azul zuela esan zigun. Nik ez nekien ezer horri buruz, ez Bizkaiko Foru Aldundiak ezta Eusko Jaurlaritzak ez zidan inolako informaziorik bidali.

Albaitariak esan zigunaren arabera, Bizkaiko Foru Aldundiak behiei bakunarik ez ematea erabaki zuen. Horren ondorioz, behi asko hiltzen ari da, nire inguruan momentuz hiru hil dira.

Orain, korrika eta presaka, behiak txertatzen ari dira baina nire etxera ez dira oraindik iritsi. Nire behiarentzat berandu iritsiko dira, hiltzorian dago kortan eta ez du gau hau pasatuko.

Nor da honen erantzulea? Nor ordainduko dit niri nire behia eta barruan zeukan 4 hilabete txahala? Eta emandako botika guztiak? Inork ez.



2008/08/11
2008ko Expoan ura da gai garrantzitsuena. Ur tantak egiten duen marrazkia.



2008/08/08

Bilboko Udalak Bilbobus kudeatzeko lehiaketa zabaldu zuen. 4 enpresen arteko konkurtsoa Veolia enpresa frantsesak irabazi zuen. Udalagaz hitzarmena sinatu ondoren, kudeaketa lanetan abuztuaren 1ean hasi zen Veolia.

Autobusaren ugazaba berriek lau egun hauetako balantzea egin dute eta zerbitzua normaltasunez dabilela adierazi dute. Bilboko Udala pozik dago Veoliarekin daukan hartuemonarekin. Aste Nagusian Bilbobus zerbitzuan greba egon litekela zabaldu da.

 

=> osorik irakurri




2008/08/08

Beste urte batez, Bilboko Udaltzaingoak Ertzaintzarekin batera egingo dau lan Aste Nagusian. Egunero 400 agentek baino gehiagok egingo dabe lan eta jaiko puntu ezberdinak zainduko dabez.

Udalekoek aurreko urtea izango dabe eredu eta pasadan edizioan izandako akatsak saihestu nahi dabez, hala nola, drogen kontsumoa eta salmenta ilegala.

Aurtengoan, Bilboko udaltzainek txakurren unidadearen erakusketa bat egingo dabe egun bitan. Aste Nagusiaren lehenengo asteko ostegunean eta ostiralean izango da.




2008/08/08

EHUko gizarte zientzien fakultateko gradu aretoan bildu den jendetza Kazetaritza berezituari buruzko bigarren hitzaldiaren lekuko izan da. Nahiz eta inkestek gazteek kirola eta kultura atseginago dutela baieztatu, politikari eta ekonomiari buruzko solasaldiak arrakasta handiagoa izan zuen aurrekoan.

Arantza Iturbe eta Asier Aranguren kazetariak zitatu ditu Txema Ramirez de la Piscina irakasleak bere ikasleek kultura eta kirol kazetaritza barneratu dezaten. Koadernoak eta lapitzak eskuan, EHUko ikasleek etxetik prestaturik zekartzaten galderak errepasatu dituzte, harik eta 9:00etan fakultateko gradu aretoko ateak ireki eta bertako aulkietan jesarri diren arte.

 

=> osorik irakurri




2008/07/31
Arratsaldean, junkalen, deskargak eta egin ondoren, alarde tradizionala berriz desfilatzeko txanda itxaroten.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu