errepideak kategoria (5)1/5
Honetaz hitz egiten da:



2007/07/10
Uztailak 10ean, atsaldeko 21:25ean, auto ilara ikaragarriak egon ziren atzo Zarauzko autopistan eta oraingoan ez da autopistaren errua izan. Oraingoan Guardia Zibilaren errua da, kontrola zeukan ipinita eta.



2007/04/19

Gaur goiz osoan A8 autobian egon diren autoilarak direla eta, Bilboko Termibus-ean jende asko zegoen autobusaren zain. Gehienek ez zuten informaziorik autobusa noiz iritsiko zen jakiteko. Autobus gidariek ezin zuten ulertu nola gerta daitekeen horrelakorik.

Autobusak ez ziren iristen, iristen zirenak oso berandu iristen ziren eta oraindik beranduago irteten ziren. Jendeak ez zekien zer egin, norengana jo azalpenak eskatzera. Termibuseko langileek ez zuten argibiderik ematen arazoen inguruan.

Denek bazekiten autoilara larriak zeudela A8an, baina ez zekiten zenbat luzatuko zen autobusaren zain egon beharreko denbora. Gidariek normalean baino ordu bete gehiago egin dute betiko ibilbidea egiteko. Erabiltzaileak berandu iritsi dira joan beharreko tokietara eta itzulera noiz egingo zuten ere ez zekiten.

Benetan txarra izan da eguna Bilboko errepidean eta ingurukoetan, autoilarak hainbat kilometroko luzeerakoak izan baitira.




2007/03/21

Goizeko 8:00 etan lanerako bidian edarra txingorrada




2007/02/17

Irudi ikusgarri hau gaur goizean atera dut Bilbon, Gran Vian. Haizearen eraginez, zuhaitz bat jausi da eta zuhaitz horrek iragarkiak jartzeko panel bat apurtu du, kartel hori farola baten gainera jausi da eta apurtu egin du. Puskatutako farolaren zatia autobus markesina baten gainera jausi da eta hura ere txikituta gelditu da. Ez dakit inor harrapatu duen, ni handik pasatu naizenean ingurua hesituta zegoen, eta dena garbitzen ari ziren.







Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Lekittoko Saihesbidia - Naroa - 2008-01-23 09:34:14
Sukabi gazte lokal berria Bilboko Otxarkoaga auzunean - Sukabi Gazte Lokala - 2007-11-27 14:55:15
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu