![]() |
| denetarik kategoria (47) | 1/10 |
Datorren ekainaren 28an, Legorretako Harripila kiroldegian, zuzenean Errumaniatik, Moldaviatik, hain zuzen ere, etorritako fanfarea ikusteko aukera izango dugu. Tronpeta-jole eta taldeko liderra Ghitsa Iorgarengana jo dugu kontu gehiago jakite aldera.
Zu zaitugu Fanfare Vagabontu taldearen buru. Zer esan nahi du horrek? Zein da zure betebeharra?
Jendea nire taldearekin pozik eta gustura egon dadin da nire egiteko nagusia. Horretarako, egiten dudana jakin behar dut eta baita publikoari gustatzen zaiona ere.
Kategoriak: denetarik
Tags: fanfare vagabontu sustraiez blai jaialdia legorreta
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Egun gutxi barru izango da Sustraiez Blai Jaialdia Legorretan, ekainaren 28an gaueko 22:00etatik aurrera, hain zuzen ere. Aitzakia hori hartuta, bertan parte hartuko duen Fun Da Mental taldearen liderra den Aki Nawaz ezaguna elkarrizketatu dugu.
Taldeak beti erakutsi du arrazakeriaren eta gerraren aurkako jarrera irmoa. Londresetik erantzun dizkigu galderak, bertan bizi baita. Sustraiez Blai Jaialdira egiten duzuen bigarren bisita da. Nolakoa izan zen lehenengoa, 2004an?
Oso ondo gogoratzen dut eta esan dezaket bisitatzeko oso leku interesgarria iruditu zitzaidala. Arrazoi batzuk zirela medio, ez genuen talde osoa ekarri eta horrek eragina izan zuen emanaldian, presio handia jasan behar izan baikenuen ikuskizunean energia egon zedin. Oraingoan, talde osoa izango da eta ikuskizuna are indartsuago eta intentsuagoa izango da.
Kategoriak: denetarik
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Talatik-Portaleraino ekimenaren barruan antolatu dute hitzaldi kalaka Hilero moduan, martxoaren 14an ospatu zen emakumearen egoeraren inguruan Lekittoko gazte asanbladak antolatutako eguna. Hasiera, Naroa Aramaiok zuzendutako hiltzaldiak eman zion hasiera egunari eta gaur egun emakume zein gizonezkoek gizartean bete behar dituzten rolak izan zituzten eztabaidagai.
Talatik-Portaleraino, Lekittoko gazte asanbladak hilero gai ezberdinen inguruan antolatzen duen eguna da. Hitzaldien gain, gai ezberdinen inguruko tailerrak, kontzertu eta poteo girotuak… antolatzen dituzte Lekeitioko herriari neguan bizia emateko asmoz.
Kategoriak: denetarik EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Giltzak, normalean, ateak zabaltzeko erabiltzen dira baina Jose Bilbaok, "Gazteluk", ateak zabaltzeaz gain beste erabilpen bat ematen die giltzei. Gazteluk lur azpititik igarotzen diren ur korronteei irekitzen dizkie ateak bere giltzen bitartez. Irekitako ate guztien artean, eta ez dira gutxi, bada bat guztiontzako ezaguna, San Mames futbol estadioaren ur instalazioez ari natzaizue.
Gazteluk berak antzeman zituen futbol zelai azpitik doazen ur korronteak. Ura non dagoen igartzeaz gain, sendagai eta jakiekin kaltegarriekin ere abilezia berezia dauka Berriaturrak Zenbat ibai igaroko ote dira gure oinen azpitik?baina antzematen al dugu guk leku batetik bestera igitzen den ur guzti hori?
Kategoriak: denetarik EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Aurten, lehenengo aldiz, ekainean izango da sustraiez Blai Jaialdia. Zortzi urte daramatza Beasaingo Sustraiez Blai Kultur Elkarteak munduko musiken jaialdia antolatzen eta jadanik, lortu du bere tokitxoa Euskal Herriko jaialdien artean, Goierrin bertan nahiz kanpoan eman baita ezagutzera.
Edizioetako bakoitza ezberdina izan da orain artean eta zonaldeko herri ezberdinetan antolatu izan da. Aurtengoak, berrikuntza ugari dakartza; besteak beste, jaialdiaren data bera. Izan ere, lehenengo aldiz ekainean ospatuko da musika-jaialdi nagusia, hain zuzen ere, ekainaren 28an, larunbatarekin, Legorretako Harripila kiroldegian, gaueko 22:00etan hasita.
Kategoriak: denetarik
Tags: jaialdia fun-da-mental sustraiez blai max pashm saioa gose
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Badira urte batzuk Legorretako abeslari hau konposatzen eta musikaren munduan bere burua ezagutzera ematen saiatu zela, baina iaz erabaki zuen bazela garaia bere konposizioak erakusteko eta bere izena bezain saiatua izateko.
Horrela iritsi ziren Gipuzkoako Moonpalace Records zigiluraino bere lehen lana osatuko zuten abestiak, “particular land” izeneko 6 abestiko diskoan bilduak. Maiatzean, berriz, bigarren lana etorri zen, eta oraingoan hamaika abestik osatu dute diskoa. Hil honetan bere herrian, Legorretan, ospatuko den Sustraiez Blai Jaialdiari emango dio hasiera.
Kategoriak: denetarik
Tags: jaialdia sustraiez blai saioa
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Ezinbesteko emaitza izan da Santutxuko kadeteak zazpigarren lekuan liga amaitzeko
Ainhoa Urkijo / Laudio
Euskal kadete ligako Santutxu F.C taldeak 5 eta 1 irabazi zuen larunbateko eguzkitxu egunean, Eibar S.D taldearen kontra Mallonan jokatutako partiduan. Eibar sailkapeneko hirugarren postuan dijoa eta talde sendoa da. Hala ere, Santutxuko jokalariak oso ondo aritu ziren eta aprobetxatu zituzten golak sartzeko aukera ezberdinak.
Kategoriak: denetarik
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
“Población, desigualdades y Golbalización” izan zen Leioako Gizarte Zientzien fakultatean atzo eskainitako ekitaldia. Tomás Jiménez Araya izan zen mintzagai eta demografia izan zen bere gairik aipatuena berbaldiak iraun zuen ordu eta erdi horretan.
Kategoriak: denetarik EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: globalizazioa eta demografia
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bertso mundua gazte jendeari hurbiltzeko asmoz “ Barrenak astinduz” saio berritzailea antolatu zuen aurreko larunbatean Ttakun Kultur Elkarteak Lasarte-Oriako Kultur-Exean. Saioa arratsaldeko 19:00etan hasi eta 21:30ak aldera amaitu zen.
Manuel-Lekuona Kultur Etxeko gune ezberdinetan musika, poesia, antzerkia, batukada eta dantza izan ziren ikusgai. Amaia Dorronsoro pianojoleak, Maider Oiartzabal dantzariak, Kontxu Yarza eta Estitxu Garmendia antzerki irakasleak eta Xabi Beldarrain batuka irakasleak bertsolari bikainak izan zituzten lagun.
Betan izan ziren Andoni Egaña, Zigor Iriondo, Xabi Paya, Ane Labaka, Maddalen Arzallus eta Patxi Etxeberria. Kultur-Etxeko gune bakoitzean izan zen zerekin disfrutatzeko aukera, “LasAIRte” aire konpainiak proposatutako bidai magikoan. Herri-konpainia honetako komandanteak eta azafatak oso ondo aritu ziren euren paperean, oso gidari onak eta esperientzia handikoak zirela erakutsiz.
Kategoriak: denetarik EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: bertsoak barrenak astinduz lasarte-oria kultur-exea
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Juan Bautista Amezua jaio zela 250 urte bete dira apirilaren 4ean. Berrizen eta Durangaldeko beste herri batzuetan danbolin-jole izan ziren Amezuatarren lehen oinordekoa izan zen bera. Guztira, bost belaunalditan iraun du Amezuatarren txistu-doinuak.
Maiatzaren 10ean, arratsaldeko 20:00etan, Kultur Etxean egingo da herri ekitaldia Amezuatarrak gogoratuz. Berrizko Udalak eta Gerediaga Elkarteak antolatzen dute ekitaldia eta Durangaldeko Txistulari Elkartea, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo Dantza Taldeak eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin egingo da.
Kategoriak: denetarik
Tags: amezua txistulari omanaldi
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu







