![]() |
| gizartea kategoria (74) | 1/10 |
Igaro den ostiralean izan zen Emakumeen Liburu Azokaren lehenengo eguna, aurtengoa hirugarrengo aldia izan da eta sekula baino jende gehiago egon zen Azkoitiko plazan.
Arratsaldeko 14:30ean hasi zen eta ordurako plazako eskailerak gazteez beteta zeuden, azoka noiz irekiko zain. 'Aurtengo erakustaldi hau?...geure gelatik?' izenarekin batailatu dute, Azkoitiko emakume eta gizonezkoen berdintasunerako kontseiluak eta Azkoitiko Udalak antolatutako ekimen berezia. Lehenengo eguna oso arrakastatsua izan zen, giro ezin hobea, jende pila bat eta liburu mordo bat saldu ziren. Eguna iluntzen joan zen neurrian, jendea desagertzen joan zen eta azokaren ateak itxi egin zituzten.
Kategoriak: gizartea EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
"Población, desigualdades y Golbalización" izan zen Leioako Gizarte Zientzien fakultatean atzo eskainitako ekitaldia. Tomás Jiménez Araya izan zen mintzagai eta demografia izan zen bere gairik aipatuena berbaldiak iraun zuen ordu eta erdi horretan.
Zikloa sei emanalditan dago banatuta eta atzokoa bosgarrena izan zen. Hitzaldi honetan, demografiak protagonismo izugarria izan zuen. Zenbait datu aipatu zituen, besteak beste, hemendik berrogei bat urtera 2.500 bizilagun gehiago izango garela bizi garen mundu honetan, aldi berean, haur kopurua jaitsi egingo dela baina emakume kopurua handitu.
Kategoriak: gizartea EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags:
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Basauriko Urbi auzunean grabatu dira irudiak, Ibaizabal eta Nerbioi ibaiek bat egiten duten lekutik gertu, hain zuzen ere. Garajeak, dendak, kotxeak, ... dena urpean.
Jon Urrutxurtuk bidali du bideo hau.
Kategoriak: errepideak Kalez kale gizartea
Tags: basauri uholdeak
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Igaro den ostiralean izan zen Emakumeen Liburu Azokaren lehenengo eguna, aurtengoa hirugarrengo aldia izan da eta sekula baino jende gehiago egon zen Azkoitiko plazan.
Arratsaldeko 14:30ean hasi zen eta ordurako plazako eskailerak gazteez beteta zeuden, azoka noiz irekiko zain. Aurtengo erakustaldi hau “...geure gelatik” izenarekin batailatu dute, Azkoitiko emakume eta gizonezkoen berdintasunerako kontseiluak eta Azkoitiko Udalak antolatutako ekimen berezia.
Kategoriak: gizartea EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: azkoitia eta emakume feministak
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
“Población, desigualdades y Golbalización” izan zen Leioako Gizarte Zientzien Fakultatean atzo eskainitako ekitaldia. Tomás Jiménez Araya izan zen mintzagai eta demografia izan zen bere gairik aipatuena berbaldiak iraun zuen ordu eta erdi horretan.
Zikloa sei emanaldi ezberdinetan dago banatuta eta atzokoa bosgarrena izan zen. Hitzaldi honetan, demografiak protagonismo izugarria izan zuen.
Kategoriak: gizartea EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: demografia
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Sarrikoko Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultatean guztia zegoen prest. Katamalo taldea eszenatokira irten bezain pronto hasi ziren txaloak. Arratsaldeko zazpi eta erdiak besterik ez ziren arren giroa paregabea zen jada. Kontzertua izango zenaren aurrekaria.
Argiak itzali ziren eta gora arte betetako areto hartan lehen abestiaren lehen notak entzun ziren. Zortzi instrumentu eta ahots ikaragarria harmonia perfektuan.
Kategoriak: gizartea EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: katamalo bihotz bakartien kluba poesia joseba sarrionandia maialen lujanbio sarriko ekonomi eta enpresa zientzen fakulta
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Lourdes Fernándezek, Arco Arte Garaikidearen Nazioarteko Azokaren zuzendariak, emakumeen nazioarteko egunari buruzko hitzaldi bat eman zuen martxoaren zortzian Donostiako Londres Hotelean. Ekonomisten Euskal Elkargoak antolatutako konferentzian, gonbidatuak emakume profesionalaren erronka eta zailtasunen inguruan hitz egin zuen.
Emakumeen egoerak bilakaera handia izan duen arren, oraindik bide luzea geratzen dela aitortu zuen. “Ez naiz hain feminista”, adierazi zuen Lourdesek. Hala ere, jarrera bat azaldu edota proiektu bat defendatzerako orduan, emakumea izateagatik zailtasun gehiago izan dituela salatu zuen.
Kategoriak: gizartea EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: gizartea
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Publizitate kanpainak ikusi eta komunikazio estrategiak ezagutu dituzte Leioako Campusera gerturatutakoek “La fabrica de la felicidad” gabonetako iragarkiaren inguruan hitz egin zuen Sylvia Lezama hizlariak. McCann-erikson Worldgroup-ekoek egindako spotaren inguruko xehetasunak eman zituen; gehienbat, marketing estrategiak azalduz.
Publizitatearen inguruan jakin-mina zuten hainbat ikasle bertaratu ziren Leioako Campuseko Aula Magnan arratsaldeko 17:15etan hasi zen hitzaldira. Martxoaren 10ean hasi zen Emedia Comunicación taldeak antolatutako XVI.Publizitate Jardunaldia, Publizitatearen Alfonbra gorria izenekoa.
Kategoriak: gizartea EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: ehuko xvi publizitate jardunaldiak
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Asteburu honetan Salamancako Unibertsitatean Herri Kazetaritzari buruz egiten ari den kongresuak erabiltzaileen parte hartzea eta albisteak promozionatzeko aupatu bezalako webguneak izan ditu eztabaidagai nagusitzat.
Jose Ignacio Armentia EHUko Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakaslea izan da parte hartzaileetako bat eta kazetaritza parte-hartzaileak Interneten izan duen bilakaerari buruz hitz egin du.
Armentiak erabiltzaileek hedabideetan parte hartzeko dituzten moduei buruzko gainbegiratua egin du. Irratiari, prentsa idatziari, telebistari eta Interneti buruz jardun du Armentiak, baina Sareko hedabideak azpimarratu ditu batez ere.
EHUko irakasleak egindako analisian iritziak, balorazioak eta albisteak kontuan hartu ditu, baita edukiak promozionatzeko aupatu.com bezalako webguneak ere. Herri kazetaritzari dagokion tartean, Armentiak esan du kazetaritzaren arlo horrek zalantza ugari sortzen dituela, gehienetan ez baitira hedabide tradizionalek eduki beharko lituzketen zorroztasun eta egiaztatze irizpideak errespetatzen.
Halere, onartu egin du aipatu hedabide tradizionalek irizpide egoki horiek jarraitzen dituztela beren edukiak garatzeko orduan.
Aupaturen gisako webguneak, berriz, hausnarketarako elementuak direla uste du, lehendabiziko aldiz erabiltzaileek ez dutelako hedabide handietara jotzen informazio bila, nahiz eta gune hauetako eduki asko erabiltzaileek berek hedabide handi horietatik nabarmentzen duten informazioa izan ohi den.
Kategoriak: gizartea
Tags: armentia salamanca herri kazetaritza
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Zirkuluan jarri eta gero, etxebitzari buruz ikasleek euren iritziak trukatu zituten aurreko ostegunean
Etxebizitza, AHT eta Bolognako gaiak gaur egungo protagonistak dira euskal gizartean. Ikasleak informatzeko eta euren iritziekin eztabaida bat sortzeko, talde batek mintzaldi moduko bat antolatu zuen. Hitzaldia Gizarte eta Komunikazio Zientzen fakultatearen aurrean egin zen, goizeko 11-ak inguru.
Hitzaldiaren hasieran Amaia Salzedok eta Iker Duhaldek egoera aurkezten zuten eta bukatzeko galdera batzuk pausatuz eztabaida baten sortzeko nahia piztu zen.
Berbaldia etxebizitzaren gaiari lotua zen. Aurkeztutako arazorik larriena gazteek bizi leku bat erosteko duten ahalmen eskasa izan zen. Gaur egungo pisuen prezioak harrigarriak direnez, gazteek bereziki ezin dute etxe bat erosi bizi osorako zorpetuak izan gabe. “Gazteek etxe bat erosten badute 30 urterako kredituak eskatu behar dizkiote bankuei”, adierazi zuten bi ikasleek.
Halaber, prezio horien zergatia zalantzan eman zuten. “Errua ez da bakarrik jabeena, eraikitzen duten enpresena baizik”, egotzi zuen parte hartzaile batek. Hau da, enpresa horiek prezio oso altuak finkatzen dituzte irabaziak lortzeko. Bikote gazte batek horrelako pisu bat ezin du erosi prezioak oso altuak direlako eta kredituekin, etxeko gastuekin… ezin dira hilabete bukaerara iritsi zorrak ukan gabe.
Bestalde, zuzenbideko ikasle batek gaizetsi zuen etxeko jabeen alokatzeko nahi eskasa. Hau da, ikasleak, jabeek konfiantzarik ez zutela gazteengan adierazi zuen.
Eztabaida bukatzeko, beste oinarrizko arazo bat aurkeztu zuten.
Ziburuko gazte batek herriko bizitegi gehienak hutsik daudela salatu zuen. “Pertsona dirudunak bertako etxeak erosten dituzte udaren bi hilabeteak bakarrik erabiltzeko”, kritikatu zuen Lapurdiko ikastunak. Modu honetan herri horretako pertsonak bizitetxe barik geratzen dira.
Kategoriak: gizartea
Tags: gaurkotasunazko gaiak eztabaida
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu







