![]() |
| Erabiltzaileek proposatutako bideoak kategoria (21) | 1/10 |
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Nafarroan, Arizaletan, Lizarratik 10 kilometrora dago Zuhaizpe, atseden hartzeko egoitza. Eguneroko bizimoduak eragiten dizkigun nekeak, estresa eta hainbat gaixotasun sendatzeko prestatuta dago. Medikuak eta psikologoak daude han, eta terapien artean aipagarriena, baraua da.
Osasuna berreskuratzeko gorputza garbitzea oso egokia dela esan du Karmelo Bizkarra medikuak: "barauan ez da pasatzen gosea", baraua egiterakoan gosea pasatzen dugula pentsatzea aurreiritzia da. Gorputzak barruko sustantziak eta elikagaiak erabiltzen ditu eta desintoxikazioa hasten du sustantzia toxikoak botatzen. Bigarren edo hirugarren egunean ez dago goserik.
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: zuhaizpe baraua sendatze
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Txinako antzinako tradizioa da taichia,duela urte batzuk oso modan jarri zen eta gure artean ere arrakasta izan du. Taldean egiten da goizeko lehen orduan edo arratsean, kanpoan eta hondar gainean oreka lortzea zailagoa bada ere, itsasoaren soinuak lagunduta, plazerra da.
Auzo desberdinetako hiritarrek kultur etxeetan izena eman dute, udan hondartzan ariketa fisikoak egiteko. Donostia Kulturak antolatu dituen kurtsoak dira. Astean behin Kontxako hondartzara jaisten dira taichi egitera.
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: kontxa taichi
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Idiazabaleko gurasoek eta irakasleek beste herrientzat eredu bilakatu behar den ekimena abian jarri dute. Ikastolarako bidea ekologikoa, dibertigarria eta hezigarria izan daitekeela erakusten dute egunero.
Alegiazko trena bertoko umeek osatzen dute eta trafiko seinaleei kasu eginda, jakina, ikastetxe bideko arriskuak saihesteko bi irakasle eta bi guraso joan ohi dira, begirale lanetan.
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: idiazabal umeak trena oinez
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Hazia ereiteko garaia da, baina aurtengo maiatza nahi baino euritsuago eta hotzago joan da eta Gernikaldeko baserritarrak orain hasi dira datorren urteko uzta landatzen. Eusko Labela duen Gernikako indaba ekoizten du Felix Urrutiak. Kalitate handiko babarruna eta oso preziatua izan arren, bi bakarrik dira Labelean sartuta ekoizten ari diren baserritarrak.
Felix Urrutia Gernikako indaba ospetsua ekoizten dutenetarikoa da, baina sektorea krisian dago "eta gero gure indaben antzekoa ereiten dute beste batzuk ere, baina asoziazioan sartzeko esatera joaten zarenean, bai baina ez esaten dute... ez dute arazorik nahi. Segurtasunik ez dago, ez daukagu segurtasunik".
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: indaba gernika label baserritarra
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Aldi baterako erakusketen izaera horrelakoa da, amaiera iristen denean artelanak kendu egin behar dira. Pixkanaka egin behar den lana da, asteak ematen dituzte koadro bakoitza paretatik kendu eta beste erakusketa batera eramateko prestatzen. Munduan bidaia luzea egin behar dute, ondo gordeta, kalterik hartu ez dezaten.
Irune Otxoa Guggenheimeko erregistro saileko langileak enbalatze prozesuaren urratsak azaldu ditu. "Obrak heltzen direnean, oharrak hartzen ditugu: zelan etorri den enbalatuta, nolako burdineriak dituen, nola tratatu eta abar. Egiten duten lehenengo gauza koadroa jaistea eta txekeatzea da". Heldu zenean bezalako baldintzetan dagoen baieztatu, "minik jaso duen... eta ondo badago enbalatzen hasten gara. Zaharberritzaileek egiten dute txekeo hori".
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: bilbo guggenheim enbalatze koadroak
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Etxeko berogailua lantokitik irteterakoan martxan jarri, ur jarioa denean sakelakoan mezua jasotzea eta energia aurrezpena, eraikuntzan gero eta gehiago ezartzen ari den sistemaren ezaugarriak dira, domotikarenak, alegia.
Iker Larre Sukiako ingeniariaren esanetan, "aplikazio garrantzitsuenetako bat segurtasunaz aparte erosotasuna da. Aukeretako bat" telefonoaren bidez "tenperatura mugitu ahal izatea da. Horrek konforta ematen du, etxera iristen ari zarenean bero aurkitu nahi baldin baduzu, dei bat egiten duzulako eta tenperatura markatzen duzulako".
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: domotika onati sukia etxe bizitza
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Hipoterapia ezohiko terapia da, Greziaren garaitik ezagutzen dena, alegia; eta gaixotasun desberdinak dituzten umeei eta helduei laguntzen die. Zaldiak indarra transmititzen du eta ez fisikoa bakarrik.
Horrelakoa da Jonen kasua, zazpi urte ditu eta garuneko paralisia du. Ebakuntza egin zioten eta errehabilitazio saio luzeak egin ditu. Hiru urterekin oinez hasi zen, baina benetako garapena hipoterapiari esker lortu du.
Eunate Guarrotxenaren jakintzaren eta esperientziaren arabera (hipoterapeuta da Lezaman dagoen klub hipikoan), "zaldiak daukan tenperaturak, 38,5 ºC, muskulatura eta artikulazioak erlaxatzen ditu".
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: hipoterapia lezama zaldiak tratamendua
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Alfak, Eibarren josteko makinak egiten zituen enpresa mitikoak, salmenten krisiari irtenbidea eman zion produkzioa beste arlo batzuetara bideratuta. Alfako galdetegian egindako piezak nolanahikoak dira, besteak beste, Swatch erlojuentzakoak, Audi edo Volkswagen autoentzakoak eta Euskal Herriko artista entzutetsuen lanak irten dira bertatik.
Altxorra du Alfak bihotzean gordeta: Alfa Arte. Bertan, ikusgai dira, esaterako, Oteizaren 23 artelan eta Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Jose Ramon Anda, Salazar, Pello Irazu, Jose Ramon Amondarain aritsten artelanak.
Baina, nondik datorkio Alfari artearen grina? Jon Ander Buenetxea Alfako zuzendari nagusiaren esanetan, "1993an Alfa oso epoka zaila bizitzen zegoen eta, orduan, zuzendariak eta bere taldeak ikerketa egin behar izan zuten, apustua zein arlotan edo zein negoziotan egin behar genuen pentsatzeko".
"Zalantza horien artean agertu zen aukera bat: Betiko Alfaren eta Eibarren izan diren tradizioak, armak eta damaskinatuak, Alfa Artera pasatzea, gaur denera, alegia. Galdetegiko eskulturak eta arkitektoak behar dituzten produktuak" egitera, alegia, zehaztu du Buenetxeak.
Kontua da, eraikin berean ibilbidea eginda Swatch erlojuentzako piezak, Audirentzat edo Volkswagenentzat egindakoak, burdina etengabe urtzen, zarata, beroa, isiltasuna eta bazter guztietan artearen izpiritua aurkitzen ditugula. Etorkizuneko erronkei begira, indarrez begiratzen zaie, Alfa ez baita alferrik Gipuzkoako bosgarren industria handiena.
Istorio asko gordetzen ditu Alfak bere baitan: 1921 urtetik hemen lan egin duten gizonen eta emakumeena, hemen egin den lanarena eta hemendik aurrera historia egiteko jartzen ari diren zutabeena. Baina horiek, beste istorio batzuk dira.
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: alfa artea eibar
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Martxoaren 6an gertatu zen Maro ontziaren istripua. Motorretan matxura izan zuen eta Jaizkibelgo arroketan ez aurrera ez atzera geratu zen. Hilabete eta erdi geroago langileak ontzia zatitzen ari dira, amildegitik ateratzeko. Baina izan liteke 54 tona erregai egun gutxi batzuetan lurruntzea?
Jose Mikel Garmendia AZTIko teknikariaren esanetan, "aditu batzuek esaten dute oso zaila dela sinesteko. Hor gerta izan zitekeena da egun horietan ekaitz bat izan genuela hemen" eta ekaitz horren eraginez "izandako isuri edo orban handi hori desagertzen joan zela uraren indarraren eraginez, olatuekin eta abar". Hori ingurugiroaren "mesedetan izan da, kostaldera ez delako gauza oso kontzentratu bat etorri. Gero eta kontzentratuagoa, kaltea handiagoa izango litzateke. Aditu horiek esaten dutenez, itsaso barrura joan baldin bada, desagertzen joan dela esan nahi du", Garmendiak azaldu duenez.
AZTIko teknikariak azpimarratutakoaren arabera, "kaltea izan da, hor isuri bat egon delako eta oso sustantzia kutsakorra edo toxikoa delako. Zenbaterainokoa izan den, hori ez dakigu. Guk badakigu lehenengo aste horretan irten ginela itsasora eta ikusi genituela orban batzuk".
Begi-bistako kalterik ez da izan, ez da hildako arrainik agertu, beraz batetik lasaitasuna, baina nolabaiteko kezka ere badago. Horren harira, Garmendiak jakinarazi du "horrelako istripuek ere" eragiten dutela "beste motako kaltea, epe ertainera edo laburrera", eta bere buruari galdegin dio "zeinek" dakien "hemendik urte batera edo bi urtera zerbait ikusiko dugun!".
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: maro jaizkibel isuria erregaia
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoiztu dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Anek, Reyesek eta Amaiak elkarrekin jokatu zuten eskubaloiko Ohorezko Mailan eta orduan ikasi zuten jokoari etekina ateratzeko arlo taktikoa, fisikoa eta psikologikoa lantzea ezinbestekoa zela.
Amaia Ramirez, eta Ane eta Reyes Karrere ahizpak Akaba Bera Berako eskubaloi taldeko entrenatzaileak dira, hirurek egiten dute entrenatzaile lana.
Filosofia horri jarraituta Kopan eta Superkopan txapeldunak dira, ligan ondo sailkatuta daude eta Europako Errekopan finalerdietarako sailkatu dira Danimarkan azken segundoan sartutako golari esker.
Akaba Bera Beraren lorpenek eta emaitzek ez zuten izan gizartean merezitako isla, Reyesen esanetan hori da "gizartearen errealitatea, gu emakumeak gara eta edozein emakumek komunikabideetan agertzeko ez dakit zer egin behar duen, ilargira iritsi! Guk gure lana betetzen dugu, gure lana hemen lan egitea da, gure klubak aipatzen dituen helburuak markatzea, zeintzuk dira horiek? Kopa titulua, Superkopa titulua lortzea edo orain bezala finalaurrekoetan egotea".
Ane Karrere: "Beti konparazioak egiten dira emakumeak, gizonak… guk konparazio horietan ez dugu sartu nahi ez dugulako sartu behar. Gure lana da eskaintzen dioguna gizarteari eta horretan bakarrik baloratzea nahi dugu".
Finalera iristea ondo egongo litzateke baina "nork pentsa zezakeen finalaurrekoetan egongo ginela? Eta hemen gaude, lehenengo hori jokatu behar da".
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: akaba bera neskak eskubaloia
Iruzkinak irakurri (0) edota iruzkin berria egin

Inprimatu






