![]() |
| Tag abesbatza (1) | 1/1 |
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoiztu dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Leioako musika eskolan lantzen dituzte euren ahotsak, koroetan ezarritako egituretatik at. Kantikako haurrak, hamar eta 17 urteko neska-mutilak, irudi koloretsua eta ikuskizun txundigarria eskaintzen dute.
Gogor lan egin eta ondo pasatzeko aukera dute koro honetan, ohiko seriotasuna ahaztuta, ariketa dibertigarriekin berotzen dute ahotsa. Horrela, ia jolasten lantzen dute musika. Basilio Astulez zuzendariaren esanetan, "goi mailako abesbatza lortzeko eta, era berean, eszenatokiaren gainean ikuskizun polit bat erakutsi eta haurrak zentzu dibertigarri batean murgildu daitezen" egiten dute lan.
Koloretako jantziek, koreografiek, errepertorio zabalak eta batez ere haurren ahots zoragarriek harrituta eta txundituta uzten dituzte ikusleak. Kantika lehenengo aldiz ikusten duen pertsona batek mundu berri bat deskubritzen du eta harrituta geratzen da; horren harira, Basiliok uste du zoragarria dela eta horrek adierazten duela "era handi batean zer nolako unibertsala den musikaren hizkuntza".
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: kantika leioa abesbatza koroa
Iruzkinak: 0

Inprimatu





