![]() |
| Tag algorta (2) | 1/2 |
Oñatiko taldea ez zen damutu Algortan bildutako zale amorratuei emandako kontzertu jendetsuaz Karla Crego Algorta Latzen taldekoek ez zioten hutsik egin Algortako herriari, apirilaren 5ean bertako Portu Zaharrean eskainitako kontzertuan.
Euren ibilbide luzearen unerik oroigarrienean ez badaude ere, gomutan gordetzeko moduko emanaldia eskaini zuten, Lor taldeak emandako kontzertuari jarraiki. Inoiz baino arrakastatsuago dagoela erakutsi zuen Heavy metaleko Euskadiko bandarik adierazgarrienetarikoa den Latzenek.
Hamar urteko etena izan duen musika taldeak Infernuko ateetan diskoa aurkeztu zuen eta hasiera-hasieratik zaleek haien irrika eta urduritasuna erakutsi zuten, 20 minutu inguru itxaron behar izan baitzuten noiz hasiko zain. Haatik, jendeak behin eta berriro garrazi egin zuen ‘Latzen’, saltoka eta beraien botilak besoarekin alde batera eta bestera mugituz.
Kontzertuari “Hiesa ihes” abestiarekin eman zioten sarrera. Disko bereko kantu ugari ere izan ziren, baina Aitor Uriartek “Ze ingo xu” abestia kantatzen hasi zenean, lehenengo ilarak bere emozioa azalarazi zuen bultzaka etengabe. Honako abestia izan zen gaueko giroa berotu eta animatu zuena, ikusleen artean kidetasun handia sortaraziz.
Amaitzeko, Kortaturen “Zu atrapatu arte” abestu zuten eta gaur egun klasikotzat hartzen den eta fama duen “Laztana” balada interpretatu zuten. Ikusleriaren artean 15-25 urte bitarteko gazteak izan baziren ere, Latzenen betiko zale amorratuak ere han izan ziren, tinko, beti bezain leial. Hauetariko batzuk ere bezperatik egon ziren karpan, lehenengo lerroetan leku bat ziurtatzearren.
Iragana ahaztu gabe
Duela hamabost urte taldea sortu zuten Latzeneko partaide berberek, etenaldi bat egingo dute arnasa hartzeko eta berriro zuzeneko kontzertu gehiago emateko. Publikoak beraien ikuspegi ona edukitzen jarraitzeko, hilabete honetan haien zuzeneko emanaldi guztiak biltzen dituen DVD eta CD-a aurkeztuko dute.
Honekin Latzenen ibilbideari errepaso bat emateaz gain, zaleek gustuko izango duten materialak dedikatu nahi izan dute. Ondoren euren proiektuetara bueltatuko dira, udan kontzertu gehiago eskaintzeko xedea nagusi izanik.
Egilea: Karla Crego
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: latzen kontzertu algorta portu zaharra
Iruzkinak: 0
Oñatiko taldea ez zen damutu Algortan bildutako zale amorratuei emandako kontzertu jendetsuaz
Karla Crego, Algorta
Latzen taldekoek ez zioten hutsik egin Algortako herriari, apirilaren 5ean bertako Portu Zaharrean eskainitako kontzertuan. Euren ibilbide luzearen unerik oroigarrienean ez badaude ere, gomutan gordetzeko moduko emanaldia eskaini zuten, Lor taldeak emandako kontzertuari jarraiki. Inoiz baino arrakastatsuago dagoela erakutsi zuen Heavy metaleko Euskadiko bandarik adierazgarrienetarikoa den Latzenek.
Hamar urteko etena izan duen musika taldeak Infernuko ateetan diskoa aurkeztu zuen eta hasiera-hasieratik zaleek haien irrika eta urduritasuna erakutsi zuten, 20 minutu inguru itxaron behar izan baitzuten noiz hasiko zain. Haatik, jendeak behin eta berriro garrazi egin zuen ‘Latzen’, saltoka eta beraien botilak besoarekin alde batera eta bestera mugituz. Kontzertuari “Hiesa ihes” abestiarekin eman zioten sarrera.
Disko bereko kantu ugari ere izan ziren, baina Aitor Uriartek “Ze ingo xu” abestia kantatzen hasi zenean, lehenengo ilarak bere emozioa azalarazi zuen bultzaka etengabe. Honako abestia izan zen gaueko giroa berotu eta animatu zuena, ikusleen artean kidetasun handia sortaraziz. Amaitzeko, Kortaturen “Zu atrapatu arte” abestu zuten eta gaur egun klasikotzat hartzen den eta fama duen “Laztana” balada interpretatu zuten. Ikusleriaren artean 15-25 urte bitarteko gazteak izan baziren ere, Latzenen betiko zale amorratuak ere han izan ziren, tinko, beti bezain leial. Hauetariko batzuk ere bezperatik egon ziren karpan.
Lehenengo lerroetan leku bat ziurtatzearren. Iragana ahaztu gabe Duela hamabost urte taldea sortu zuten Latzeneko partaide berberek, etenaldi bat egingo dute arnasa hartzeko eta berriro zuzeneko kontzertu gehiago emateko. Publikoak beraien ikuspegi ona edukitzen jarraitzeko, hilabete honetan haien zuzeneko emanaldi guztiak biltzen dituen DVD eta CD-a aurkeztuko dute. Honekin Latzenen ibilbideari errepaso bat emateaz gain, zaleek gustuko izango duten materialak dedikatu nahi izan dute. Ondoren euren proiektuetara bueltatuko dira, udan kontzertu gehiago eskaintzeko xedea nagusi izanik.
Egilea: Karla Crego
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: algorta latzen portu zaharra kontzertua
Iruzkinak: 0

Inprimatu





