Tag araba (3)1/3
2008/05/31

Segismundo, Betagarri, eta Sioux bezalako taldeek bertsolari tradizionalekin araba kultural eta musikalki berpiztu zuten

Amaia Gartzia / Agurain

Jose Angel Peñagarikano, Andoni Egaña, Amets Arzallus eta Jon Maia. Izen hauekin lehenengoa izan den Lautadako Udaberri Jaialdia laburtu ezin badaiteke ere, ekitaldiak eskeini zuen kalitatearen ideia bat egiteko nahikoak eta soberakoak dira.

Izan ere, egia da gaurko bertsolaritza panoramako izen entzutetsuenek eskeini zuten laguntza ezin estimagarriagoa izan zela jaialdiari euskal jaien zapore eta sustraia bermatzeko. Hala, ikusleriak zerbait nabarmentzekotan laukotearen bertso saioa izan zela aitortu zuen.

  

Agurain ondoko Araiakoa den Kora Madinabeitia Ezkurrak iritzi beretsukoa zela adierazi zuen: “Merezi izan du kontzertuak baino lehenago hona bertaratzea eta honen mailako bertsolariak entzutea”. Horrela izan baitzen; kontzertuak hasi baino pare bat ordu lehenago lau gipuzkoarrek utzitako inpresioa ona baino hobeagoa izan zen.

“Bazkaloste ezin hobeago baten modukoa” Joseba Zubiak Ermuako bizilagunak bere koadrilakoen barreen artean aitortu zuen bezala. Egiazki, Arabar lurraldeko hainbat herritako jendea etorri bazen ere, hurren kokatzen den Sakanako lagunak ere egon ziren; Altsasu, Olazti eta Etxarrikoak bereziki.

Ordu eta eskas iraun zuen bertso emanaldiak – Oihane Pereak aguraingo bertsolariak aurkezturik – Aguraingo Bertso Eskolako partaide batzuen sarrera izan zuen, herriko ume bakoitzak bertsolarietako baten aurkezpena eginez. Aitortu beharra dago ere, honek ikusleagoaren gogoa biztu zuela, bertsolari hasiberrien letra ahazte eta desafinatze zenbaitek geroago beteranoek haien bertso irudimentsuekin sortu zituzten barre algarei hasiera eman baitzien.

Dudarik gabe, bertso saioaren azken buelta izan zen ikusleriaren aurpegian irribarrea marraztu zuena gai pikante baterantz bideratzean eta Peñagarikanok Maiak “zeukana” ikustera gonbidatu zuenean. Azken honek jaso zuen barre zaparrada, “kilometrikoa, kilometrikoa” erantzuterakoan, saioan zehar ere eragin zituen irribarre dezenteak ahaztu gabe.

Ekitaldirako Sebastian Lizaso etortzea pentsatua bazegoen ere – iragarkietan ere jakitera eman zen – Maia oholtzara igotzen ikustean askok izan genuen ezuste gozoa saioa aurrera joan ahala konfirmatu egin zen eta bere presentziaren erabaki egokiaz gozatu ahal izan zen.

Hala ere, jaialdiaren lehenengo parte honek jendarte zertxobait eskasa izan zuen zoritxarrez. Kontzertuek izan zuten dudarik gabe ohiartzun handiena eta gaueko hamarretarako hasita zegoen hauei hasiera eman zien 6kafes talde burgostarraren kontzertua. Lehenengo bien – 6kafes eta Escuela de Odio Asturiarrak – emanaldiak hurrengoetarako postu ona ziurtatu nahi zuten grinatsuez egon zen “beteta” batez ere.

Dena dela, hirugarren taldearen unea iristean nabaritu zen Aniturri Institutuko polikiroldegian ikuslegoaren aregotzea. Duela pare bat hilabete euren bigarren lana kaleratu duen aguraingo Sioux taldeak euren zuzena gaueko indartsuena zela erakutsi zuen eta hirugarren abestirako giroa nahiko berotua bazegoen ere Zigor abeslariak bere keinu karakteristiko bati omen eginez kamiseta gainetik kendu zuenean gauean zehar luzatu zen klimaxari hasiera eman zion.

Taldeak disko berriko eta aurreko kantuak jo zituen etengabe mugitzen zen 14 eta 30 urte arteko publiko baten aurrean. Gaueko adierazgarrietako bat kontzertuak bata bestearen atzetik gertatzea izan zen. Horrela bada, Siouxen agurraz konturatzerako ikusleria Euskal Herriko Ska bandarik mugituenaren – Skalariak nafartarren baimenaz – erritmora dantzatzen zegoen jadanik.

Betagarrik jarri zion doinua kontzertuko une jendetsuenari haien “La chica del Batzoki” eta “Bidea gara” kantak gehien abestuenak izanik. Gasteizko taldearena izan zen gehien itxarondako agerraldia. Bukatzeko Segismundo Toxicomano eta Katapunk taldeak izan ziren jaialdiari errematea eman ziotenak. Aurreko rock taldeek ipinitako maila inolaz ere jeitsi gabe Katapunkek azken akordea jo arte ez zen polikiroldegia hustu nahiz eta azken talde honek besteek bezain ikuslego jendetsua ez izan.

Segismundok ere jaialdiaren azkenean jo arren publiko leial baten aurrean izan zen, gasteizko punk taldeak ibilbide luze bezain arrakastatsua izan baitu duela hamaika urte lehen diskoa atera zutenetik. Lau eta erdiak aldera amaitu ziren kontzertu guztiak eta ordurako txosna bakarrak edari falta nabarmena zuen, herriko beste taberna bati bi ordu geroago gertatu zitzaion berdina.

“Sei eta erdietarako argiak eman behar izan genituen hainbat edari bukatu zitzaizkigulako. Inoiz ez zait hau gertatu” Roberto Nuñez Ortzi Tabernako jabeetako baten hitzetan. Euskal kultura bultzatzea Jaialdi berri honen ideia Aguraingoak ere diren Kepa Leza – Sioux taldeko baterijolea - eta Angel Luis Benitok izan zuten, bereziki Euskal Herriko kultura tradizionala Lautadan berreskuratzeko eta bertako Rock taldeak ere laguntzeko asmoarekin.

Izan ere Aguraingo herria erreferente bat da aspaldidanik Arabako Rock & Roll-ari dagokionez. Bertan sortu izan dira Evaristo famatu egin zuen La Polla taldea, Kaotiko, Kaos Etíliko – Zigor eta Kepa Leza anaien aurreko taldea - eta Sioux bera, beste hainbaten artean. Bistan da helburua lortu zela.Ez edari faltak, ezta arabar hotzak ere, ez zuten ezer zapuztu.

Estreinaldi paregabea alkohola ahitu eta Egañak hotzarengatik txanoa jantzi zuen egun hartakoa.



Egilea: Amaia Gartzia Payo
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: agurain lautada udaberri jaialdi araba
Iruzkinak: 0


2008/03/04

Informazioa eta gonbitea:

1.FINALERDIA

NON: Ondategiko Zigoitia Aretoan

NOIZ: Martxoak 9, igandea, arratsaldeko 17etan

GAIJARTZAILEA: Irati Lotina

BERTSOLARIAK: Asier Otamendi Oihane Perea Manex Agirre Felipe Zelaieta Iñaki Viñaspre Serapio Lopez

Arabako Bertsozale Elkartea  Tel: 945 010505 - 675707971

e-posta: araba@bertsozale.com



Egilea: Lierni Altuna Ugarte
Kategoriak: Kalez kale gizartea
Tags: bertso araba
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu