![]() |
| Tag armentia (1) | 1/1 |
Asteburu honetan Salamancako Unibertsitatean Herri Kazetaritzari buruz egiten ari den kongresuak erabiltzaileen parte hartzea eta albisteak promozionatzeko aupatu bezalako webguneak izan ditu eztabaidagai nagusitzat.
Jose Ignacio Armentia EHUko Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakaslea izan da parte hartzaileetako bat eta kazetaritza parte-hartzaileak Interneten izan duen bilakaerari buruz hitz egin du.
Armentiak erabiltzaileek hedabideetan parte hartzeko dituzten moduei buruzko gainbegiratua egin du. Irratiari, prentsa idatziari, telebistari eta Interneti buruz jardun du Armentiak, baina Sareko hedabideak azpimarratu ditu batez ere.
EHUko irakasleak egindako analisian iritziak, balorazioak eta albisteak kontuan hartu ditu, baita edukiak promozionatzeko aupatu.com bezalako webguneak ere. Herri kazetaritzari dagokion tartean, Armentiak esan du kazetaritzaren arlo horrek zalantza ugari sortzen dituela, gehienetan ez baitira hedabide tradizionalek eduki beharko lituzketen zorroztasun eta egiaztatze irizpideak errespetatzen.
Halere, onartu egin du aipatu hedabide tradizionalek irizpide egoki horiek jarraitzen dituztela beren edukiak garatzeko orduan.
Aupaturen gisako webguneak, berriz, hausnarketarako elementuak direla uste du, lehendabiziko aldiz erabiltzaileek ez dutelako hedabide handietara jotzen informazio bila, nahiz eta gune hauetako eduki asko erabiltzaileek berek hedabide handi horietatik nabarmentzen duten informazioa izan ohi den.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: gizartea
Tags: armentia salamanca herri kazetaritza
Iruzkinak: 0

Inprimatu





