![]() |
| Tag artibai (1) | 1/1 |
Maskota berri batek umeei Lea Artibaiko eskualdea hobeto erakusteko balioko du: "Kalatxo" kaioa. Azaro Fundazioak eskualdeko datu orokorrak ikertu eta jaso ditu, eta formatu erakargarriago batetara pasatzea proposatu zion Aitor Urkiola, "Brontxe", marrazkilari ondarrutarrari.
Fundazioak "Lea Artibai Ezagutzen" izeneko liburuxka kaleratu du umeek euren eskualdea hobeto ezagutu dezaten. Bertan, "Kalatxo"-k eskualdeko datu ekonomiko, soziologiko eta demografikoak azaltzen ditu. Batetik Lea Artibai eskualdeko gazteen artean sustapen kultura eta kultura honen atzean dauden baloreak zabaldu, eta bestetik, Lea Artibaiko gazteak euren eskualdea hobeto ezagutzea ahalbidetzen du liburuaren protagonistak.
Urkiolak eskualdean oso ohikoak diren hegazti batzuetan iradokiz sortu du "Kalatxo"-ren pertsonaia, kalatxoria edo kaioa hain zuzen ere. "Kalatxo" protagonistatzat duen liburuxka dohain banatuko dute eskualdeko DBHko zentroetan. Arrakastatsua izango balitz, etorkizunean bideoa, web orrialdea, kotxerako pegatina edo mota honetako beste euskarri batzuetara pasatuko litzateke "Kalatxo"-ren irudia, baina oraindik goizegi da hori jakiteko.
Azaro Fundazioak, ekintza honetaz aparte, gazteei zuzendutako hurrengo ekimenak antolatzen ditu: idazlan lehiaketak, eskualdeko enpresetara bisita, negozio ideia baten deskribapena eta enpresa sortu berriei buruzko kasu praktikoak, besteak beste.
Egilea: Eriz Lotina Huerga
Kategoriak: gizartea
Tags: "lea artibai ezagutzen" liburua
Iruzkinak: 0

Inprimatu





