Tag asanblada (1)1/1
2007/04/29

Iurretako Gazte Asanbladako kideek gaur goizean egindako prentsaurrekoa bidali digute e-mail bidez. Lehendabizi, eskerrik asko.

Dena den, herritarrek euren txokoa badute gure artean eta horixe Zu Kazetari da, zure esku albisteak bidaltzeko jarritako tresna bat da honako hau.

Honako hau da Gazte Asanbladak bidalitako testua:

  

Gaur, apirilaren 29an, abadetxea erre zenetik ia 4 hilabete betetzen direnean, Iurretako Gazte Asanbladak udaletxeak gazteonganako izan duen jarrera salatu nahi du. Izan ere, udaletxeko zinegotzi bat bera ere ez da guregana etorri harremanetan jartzera. Eduki ditugun bilerak guk eskatutakoak izan dira, eta asko kostata emanikoak. Pasotismo itzelarekin, lehen batzarra egiteko eskaera sartu eta handik hilabete edo gehiagora hartu gaituzte udaletxean, batzuetan 3 eskaera berdin sartzeko punturaino iritsiz.

Pasotismoa eta jarrera negatiboa. Behin bilduta egon garenean, ez dugu ezer onik jaso. Gure eskaerei ezezkoa eman zaie, alkatearen ahotik entzun dugu ez digutela ezer emango, eta ez digute konponbiderik eskaini. Konponbide hau gainera, ez dugu guk bakarrik eskatu, 600 herritarrek baino gehiagok eskatu diote udalari firmen bidez.

Herriak esan du Iurretak gaztetxe bat behar duela. Izan ere, gaztetxe bat leku publikoa izan behar da gure ustez, eta beraz, leku publiko hori herriko administrazio publikoak eman behar du. Udalak, eskaerei itxaron beharrean, gazteentzako ekintzak eta azpiegiturak naturalki eskaini behar ditu.

Okupaziora behartuak. Soluziorik eman ez digutenez, okupatzera behartuak gaude. Txapisteria zaharrera sartu ginen, urteetan hutsik egondakoa eta udalak laster erosi beharrekoa. Desalojatu gintuzten eta epaitegitik ere pasa ginen. Orain frontoi alboko etxolan gaude, eta berriro ere salaketa bat dago gure kontra. Argi esan nahi dugu okupazioarekin ez garela eraikinen jabe egiten; eraikin huts hauek herriari zabaltzen dizkiogu.

Udalbatzako kideei eta batez ere alkateari jarrera aldatzeko eskatzen diegu.



Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Kalez kale gizartea denetarik
Tags: gazte asanblada abadetxea
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu