Tag aurkezpena (2)1/2
2008/04/07

Bilboko Fnac dendan aurkeztu zuen Antonio Villanueva Edok bere nobela berria, atzo arratsaldeko zazpiretan. El médico fiel izena du lanak eta Bilbon girotua dago, kolera garaian, karlistaden guduarekin batera.

Antonio Villanueva bilbotar medikua da eta ideia nola bururatu zitzaion galdetu ziotenean argi azaldu zuen medikuntzaren historia aztertzen aritzen dela eta kolera Artxandako karlistaden guduarekin topatzea trama eder bat izan zitekeela pentsatu zuela.

Aipatzekoa da, liburuak historia eta fikzioa ongi uztartzen dituela eta bertaratutako askok azpimarratu bezala oso ondo dokumentatutako lana dela, besteak beste, benetako leku historikoak oso ongi azaltzen ditu, Bilbo inguruko mendialdea ere garai hartakoa bezala deskribatzen du eta hizkera aldetik ere lan handi bat egin du, gaur egun erabiltzen ez diren termino ugari aurkitzen dira El médico fiel lanean.

Jendeak Bilbo eta gerraren inguruko gauza berriak ikasi dituela liburua irakurtzean adierazi zuten aurkezpenera bertaratutako pertsonek.

Nobelaren izenburua

Izenburuaren nondik norakoez ere galdetu zitzaion Antonio Villanueva Edori. Berak, hasiera batean, “Negro, rojo y azul” izena pentsatu zuela adierazi zuen, hurrenez hurren, heriotza, gerra eta itxaropena isladatzen dituzten koloreak.

Baina berehala, editoreak protagonistaren izena, edota nolakotasuna aipatzen zuen izenburu bat egokiagoa zela esan eta halaxe sortu zen “El médico fiel”. Lan berri hontako protagonista Agustin Ovando izeneko mediku gazte bat da. Alcalá de Henaresetik Bilbora datorrena 1832an mediku ezagun baten ikasle izatera.

Baina kolera garaia da eta karlistadak ere iristear daude. Bilbotarrentzat bi zoritxar handi izandakoak biziko ditu medikuak. Ovandok ohiturak, laguntasuna.. ezagutzen ditu.



Egilea: Lide Agirrezabala Goņi
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: nobela aurkezpena bilbao antonio villanueva
Iruzkinak: 0


2008/04/06

El médico fiel Bilbon oinarrituriko historia eta fikzioa uztartzen dituen nobela da Bilboko Fnac dendan aurkeztu zuen Antonio Villanueva Edok bere nobela berria, atzo arratsaldeko zazpiretan.

El médico fiel izena du lanak eta Bilbon girotua dago, kolera garaian, karlistaden guduarekin batera. Antonio Villanueva bilbotar medikua da eta ideia nola bururatu zitzaion galdetu ziotenean argi azaldu zuen medikuntzaren historia aztertzen aritzen dela eta kolera Artxandako karlistaden guduarekin topatzea trama eder bat izan zitekeela pentsatu zuela. Aipatzekoa da, liburuak historia eta fikzioa ongi uztartzen dituela eta bertaratutako askok azpimarratu bezala oso ondo dokumentatutako lana dela, besteak beste, benetako leku historikoak oso ongi azaltzen ditu, Bilbo inguruko mendialdea ere garai hartakoa bezala deskribatzen du eta hizkera aldetik ere lan handi bat egin du, gaur egun erabiltzen ez diren termino ugari aurkitzen dira El médico fiel lanean.

Jendeak Bilbo eta gerraren inguruko gauza berriak ikasi dituela liburua irakurtzean adierazi zuten aurkezpenera bertaratutako pertsonek.

Izenburuaren nondik norakoez ere galdetu zitzaion Antonio Villanueva Edori. Berak, hasiera batean, “Negro, rojo y azul” izena pentsatu zuela adierazi zuen, hurrenez hurren, heriotza, gerra eta itxaropena islatzen dituzten koloreak. Baina berehala, editoreak protagonistaren izena, edota nolakotasuna aipatzen zuen izenburu bat egokiagoa zela esan eta halaxe sortu zen “El médico fiel”. Lan berri honetako protagonista Agustin Ovando izeneko mediku gazte bat da. Alcalá de Henaresetik Bilbora datorrena 1832an mediku ezagun baten ikasle izatera. Baina kolera garaia da eta karlistadak ere iristear daude. Bilbotarrentzat bi zoritxar handi izandakoak biziko ditu medikuak. Ovandok ohiturak, laguntasuna.. ezagutzen ditu. .



Egilea: Lide Agirrezabala Goņi
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: antonio villanueva liburua aurkezpena bilbao
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu