Tag azoka (2)1/2
2008/05/04

Mungia jendez bete zen “Bildumazaleen VI. Azokan”. Urtero gertatzen den bezala, Antonio Lopez, “Bitxikiak" Mungiako bildumazaleen elkartearen zuzendaria, oso urduri zegoen azoka inauguratzeko 10 minutu falta zirenean.

Izan ere, urte batean zehar prestakuntzak egiten egon ondoren azokaren eguna heltzeko irrikarekin zegoen. Aurtengo edizio hau oso jendetsua izan zen, zifra ofizialek diotenez 10.000 pertsona baino gehiago hurbildu ziren Mungiara.

  

Arantza del Valle. Bildumazaleak, eguraldi txarraren aurreikuspenen erruz jende asko etxean gelditu zela esan zuen. Baina Mungiara bertaratu zenak eguraldi eguzkitsua aurkitu ahal izan zuten. Izan ere, asteburu osoan zehar eguzkiak indarrez jo zuen.

Honi esker bertaratuek oso eroso bisitatu zituzten Mungian zehar zeuden erakusketa guztiak. Mungian barrena hiru gune nagusi bereizi ziren, Andra Mari elizako karpa, bertan jende pila batek haien bildumak elkartrukatzen zituzten. Bigarrenik Mungiako foru enparantzan bi karpa ezarri ziren salerosketa egin ahal izateko.

Erakusketei dagokienez, Mungiako frontoia, Agirre jauregia eta Torrebillela kultur etxean zehar banatuta zeuden. Frontoian sortu bezain laster jendearen joan etorria izugarria zen. Bertan itzelezko bildumak aurkitu zitezkeen, koloretsuak, zaharrak, klasikoak, umeentzakoak edo oso bitxiak zirenak. Hauen artean Nieves Urbanejaren kanpaitxoen edo Alfredo Gonzalezen labanen bildumak ziren aipagarrienak.

Frontoitik oso pozik irten ondoren bisitariak Agirre jauregian zegoen munduko bolen erakusketa ikustera joaten ziren. Bertan Roberto Herbosa bisitariak esan zuenez “bilduma ikusgarri, koloretsua eta oso ondo azaldua da hau”. Izan ere, Monik, munduko bolen bildumazaleak, gidatutako bisita bat egiten zuen, bola guztien historia ezagutu ahal izateko.

Baina bildumazaleen azoka honetan erakusketak ez ziren garrantzitsuenak, izan ere, aurtengo edizio honetan trukea eta salerosketa garrantzia hartu dutela azaldu digu Cristina Mayorek, "Bitxiak" bildumazaleen elkarteko kideak. Hau baieztatzeko ez zen salerosketako gunera joan baino gehiago behar.

Bertan jendearen joan etorria izugarria zen. Bertaratutakoen artean Zorione Bazterra, Ana Correa, Dani Espiga eta Javi Peña zeuden. Guzti hauek gauza bera esan zuten, bertan aurkitu ahal ziren materialak kalitate handikoak zirela.

Azkenik Andra Mari elizan zegoen trukaketa gunera jo beharra zegoen. Bertan sartu bezain laster 200 pertsona baino gehiago zenbatu zitezkeen, hauen artean, Miren Billelabeitia, euskarazko irakaslea, Jon Kortazar, idazle ezaguna, Begoña del Val, Xabier Salegi edo Marie Pierre eta bere Frantziako familia.

Azoka igandean, apirilak 13. Eguerdiko ordu bietan itxi egin zen, kritika oso onak jaso ondoren, izan ere, aurtengoa edizio erakargarria izan da, 60 bilduma baino gehiago, salerosketako 30 postu eta asteburu osoan zehar txistulariek eta trikitilariek girotu zuten urtero ospatzen den Bildumazaleen VI. Azoka.



Egilea: Iñaki Lauzirika
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: bildumazaleen azoka vi bitxikiak
Iruzkinak: 0


2007/10/06

42. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragarriko duen kartela lehiaketa bidez aukeratu dute aurten Gerediaga Elkarteko kideek.

Bartzelonan bizi den Igotz Ziarreta meñakarrak egin du kartel irabazlea. "Jantzi euskara" izenburuarekin aurkeztu du lana eta Olentzeroa biluzik ipini du liburu eta disko artean. Guztira, 45 lan aurkeztu dira lehenengoz antolatu den kartel lehiaketara.

Lan guztiak urriaren 21era arte San Agustin Kultur Gunean ipini duten erakusketan ikusi daitezke.

 Informazio gehiago: www.durangokoazoka.com www.gerediaga.com www.igotza.org www.deabruk.com

Egilea: izaskun ellakuriaga
Kategoriak: Kalez kale
Tags: azoka durango liburu disko olentzero
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu