![]() |
| Tag barakaldo (3) | 1/3 |
Nazioarteko musika talde bat Bilbon, sarrera guztiak salduta… kontzertuak itxura ona zuen. Sarrerak ez ziren oso merkeak (27€) baina, 1.600 gazte baino gehiago batzea lortu zuten Simple Plan-eko mutilek. Ez ziren bakarrik egon, bi talde zituzten telonero gisa: Falling Kids madrildarrak eta No Way Out bartzelonarrak.
Arratsaldeko zazpiak laurden gutxi ziren Barakaldoko Rock Star Live kontzertu aretoaren atean sekulako oihuak entzun zirenean. Simple Plan talde kanadarraren taldekideak bere jarraitzaileak agurtzen atera ziren. Hamasei urteko neskek izugarrizko zarata sortu zuten.
Kontzertua Under 18 izenpean antolatu zen eta marketin estrategia bezala adin txikiko baten konpainia derrigortzen zen. Eskerrak marketin estrategia baino ez zela izan, bestela gehiengoa kanpoan geratuko litzatekeelako.
Behin barruan, kamisetak erosi kontzertuan egon zinela ikustera emateko(gainera kamisetak taldearen lagun min batek saltzen zituen, Patrickek, jarraitzaile guztiek ezaguna zutena) eta zortzietan (puntualak izan ziren) Falling Kids eszenatoki gainean zeuden. Ez dira oso famatuak baina pare bat jarraitzaile sutsu aurkitu zituzten mutilen artean, haien kontzertu laburraz (20 minutu eskas) gozatu zutenak.
No Way Out giroa prestatzeko talde aproposa izan zen. Hasierako problema teknikoaz aparte, jendea animatu eta parte hartzera bultzatu zuten. Hilabete honetan aterako den disko berriaren bi abesti eta aurreko diskoko hainbat abestu zituzten, beti publikoaren koroarekin, gehiagoren gogoekin geratu zirenak.
Bederatzi t’erdietan, luze egin zen egotaldi baten ondoren, Generation abestiaren lehen akordeak entzun ziren eta Pierre eta bere lagunak jarraitzaileen abesti gustukoenak jo zituzten, hauen artean: The end, When I’m gone eta Your love is a lie disko berritik eta Welcome to my life, Addicted eta I’d do anything bere aurreko diskoetatik.
Neska guztiak bereganatzen zituzten gazteleraz hitz egiten saiatzen ziren bakoitzean (“muchas chicas guapas”) eta I can wait forever abestiarekin ( “a song for all the chicas, the señoritas”).
Lehenengo geldiunearen ostean, Pierre, abeslaria, DJ mahai gainean agertu zen Untitled abesteko bere taldekideen aurrean eta oparitxo batzuk (puak) banatzeko han atzean zapalduta zeudenen artean. Amaitzeko taldekideek ikurrina bat atera zuten Bilboko Athletickeko ezkutuarekin fan guztiak agurtzeko eta ordu t’erdi baino gehiago iraun zuen kontzertuari bukaera eman zioten.
Nahiz eta backstage-ean egon zirenen jarraitzaile askotariko bat ez izan, izugarri ona izan zen kontzertua gozatu zuten Bizkaiko gazteek.
-Noiz: Apirilak 10 (19:30 ateak zabaldu – 20:00 kontzertua)
-Non: Rock Star Live (Megapark – Barakaldo)
-Gonbidatuak: Falling Kids eta No Way Out
-Simple Plan dira: Pierre Bouvier (abeslaria), David Desrosiers (baxu-jotzailea), Chuck Comeau (bateria), Sebastien Lefebre eta Jeff Stinco (gitarristak)
Egilea: Janire Quintairos Ojanuren
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: simple plan no way out falling kids rockstar live barakaldo kontzertua apirilak
Iruzkinak: 0
Barakaldoko Sefanitro fabrika eraisteari ekin diote gaur goizean. Hainbat urteko tirabiren ostean, fabrika bota egingo dute lurzoru horretan etxebizitzak eraikitzeko.
Bederatzi hilabete inguru iraungo dute eraiste eta lurzoruaren garbitze lanek. Izan ere, fabrikak urteetan pilatu dituen hondakin toxikoak kentzen lan handia izango dute.
Barakaldoko Lutxana auzoko paisaia erabat aldatuko da fabrikaren eraistearekin batera. Tximini handi eta luzeetatik ez da ke pilarik berriro aterako. Gainera, 2.000 etxebizitza inguru eraikiko dituzte fabrika zegoen lekuan eta zonalde berdeekin apainduko dute ingurua.
Lutxana auzoaren eraberritze lanak oraintxe hasi dira, hauteskundeen atarian, kasualitatea ote? Barakaldoko alkatea fabrikaren ondoan larrosak banatzen zebilen...
Egilea: Manu Gimenez
Kategoriak: Kalez kale
Tags: barakaldo lutxana sefanitro eraistea
Iruzkinak: 0
Barakaldo erdi-erdian jarri zuten Parke Botanikoa izugarri polita dago udaberria hasi zenetik. Eskertzekoa da horrelako lorategi dotoreak jartzea hiriaren erdian, asfalto eta eraikin handietatik isolatzen laguntzen baitu.
Barakaldoko San Bizenti auzoan Ramon Rubial Cavia Lorategi Botanikoa asko hobetu da jarri zutenetik. Egun, ehundik gora landare eta zuhaitz mota daude.
Gainera, lorezainak lan eta lan ari dira denbora guztian, loreak zainduz eta parkeari itxura ona emanez. Landare usaintsuak ikus daitezke: ezkaia, menda, mendafina, etab. Bertako zuhaixka eta loreak ere badaude, noski: haritza, olaia, izeia, kerizaitza... Eta landare bitxiak ere ez dira falta, hala nola, Pekingo sahatsa, Washington palma, papiroa, aloe-a...
Ondo zainduz gero, Barakaldoko biztanleentzako paraje polita da denbora pasa egoteko. Betiko hiriko paisaia alde batera utzi eta hiriguneko oasian gozatzeko.
Egilea: Antonio Prieto
Kategoriak: Kalez kale
Tags: barakaldo parke-botanikoa oasia ramon rubial cavia
Iruzkinak: 0

Inprimatu





