Tag belar (1)1/1
2008/05/13

Espainiako 18 urtez azpiko belar hockeyko nesken taldeak hirugarren postua lortu du.

Lau Herrialdeen Txapelketan Maialen Goñi Mannheim Belar hockeyko espainiar selekzioak lehengo urteetan baino emaitza hobeagoa lortu zuen Aste Santuan Alemanian jokaturiko Lau Herrialdeen Txapelketan.

Giro hotzari eta elurrari aurre eginez, hirugarren lekuan sailkatu ziren 18 urtez azpiko neska gazteak. Hasierako partiduak galduta, azkeneko bi norgehiagoketetako berdinketak eta garaipenak eman zien brontzezko domina.

Emaitzarekin gustura itzuli ziren neskak etxera, Mannheim hiriko hotzetik tenperatura epelagoetara bueltatzeko irrikaz. “Lau taldetatik hirugarrenak geratzeak ez du merezimendu berezirik normalean, baina gure kasuan emaitza ezin hobea da” esan zuen pozik Olatz Goñi Espainiako taldeko jokalari euskaldunak. Gainontzeko taldekideak ere Herbehereen eta Alemaniaren joko ona goraipatu zuten, beraiek baino gehiago “matxakatzearen” ondorioz lorturikoa. Izan ere, kirol honek jarraitzaile gehiago ditu bi herrialde hauetan gure inguruan baino.

Angel Lasok zuzenduriko taldeak ez zuen laugarren postua baino emaitza hobeagorik lortu orain arte, eta horregatik aurten gogorrago eta kontzentrazio maila altuagoz prestatu ziren. Hala ere, neskek elkarrekin eginiko saio falta agerian geratu zen zenbait partidutan. Alemaniaraino animatzera joandako senide apurrek ere beraien arteko elkarkidetza falta nabaritu zuten. Guraso katalan batek esan zuenez, “ez ditugu espainiar koloreak sentitzen, baina ahal dugun ongien animatzen saiatuko gara!”. Pixkanaka gorantz Martxoaren 21ean Herbehereen aurka izan zuten lehen norgehiagoka, eta emaitzak berak adierazten zuen bezala (talde laranjak lau puntuko aldeaz irabazi zuen), espainiarrak izozturik geratu ziren zelaian.

Lehengo zatian nahiko ongi eutsi bazuten ere, azken minutuan penalti kornerrez sartu zieten golak min egin zien. “Gora neskak, ez gaitezen atzean gelditu!” behin eta berriz errepikatzen zien Carlos Cuenca prestatzaile fisikoak, baina bigarren zatian ezin izan zioten markagailuari bueltarik eman, eta buru-makur itzuli ziren hotelera. Hurrengo egunean egoera bera errepikatu zen, etxekoen aurkako partiduak zaletu gehiago erakarri zituen arren. Ehun pertsona inguruk babestu zuen talde garailea. Harmailetatik ozen oihukatu zieten eta beren banderak zintzilikatu zituzten zelai ertzeko hesietan. Hori-gorriek, aldiz, beren doinua entzun bitartean argi ikusi zen bezala, ez zuten beren arteko adostasunik lortu, eta 3-1 galdu zuten.

Hirugarren partiduan Ingalaterraren aurka lorturiko berdinketak, aldiz, azken aurreko postuagatik lehiatzeko aukera eman zien. Norgehiagoka hori ere talde beraren aurka jokatu zuten, eta honezkero hotzera ohiturik zeudenez, barruko indarrak aterata garaipena lortu zuten. Hasieratik eraso ugari egin zituen espainiar selekzioak, eta bigarren zatiaren hasieran taldeko kapitain Carlota Pechamé katalanak sarturiko gola aski izan zen brontzezko domina lortzeko.

Txapelketan parte hartu zuten taldeak bi kategoriatan banatu ziren, 16 eta 18 urtez azpikoetan. “Adin hauetan badakigu ezin dugula mirarik egin; diziplina pixka batekin eta umore onez, ongi pasa dezaten nahi dugu” adierazi zuen Raúl Gómez atezainen entrenatzaileak. Lehenengo egunetako gogo faltaren ordez, kideen arteko giro ona eta hotzari aurre egiteko animoa nabarmendu zituen. Horrela lan egiteak “gustua ematen du”, gaineratu zuen prestatzaileak.

Datorren udaberrian Olinpiadetarako sailkapen txapelketa jokatuko dela-eta, Aste Santuko partidu horiek jokalarien maila erakusteko balio izan zuten. Gainera, Pekingo Olinpiar Jokoen atarian, begirale eta entrenatzaileak gustura izatea garrantzitsua zen jokalarientzat. Beharbada, bertan parte hartzeko lekutxoren bat egingo diete onenei. “Amets bat beteko litzaidake Pekinera joango banintz” esan zuen irribarrez María López atzelari asturiarrak. Gazteegiak direla-eta zaila duten arren, esperantza ez da inoiz galdu behar.



Egilea: Maialen Gońi Balenziaga
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: belar hockeya
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu