Tag bilbo (12)1/10
2008/04/29

Neska mutil asko zeuden Sarrikoko EHUren canpus barruan arratseko zazpi t’erdietan aula magnako ateak noiz irekiko zain. Bihotz Bakartien Klubeko partaideak ere prest zeuden Katamalo proiektua taularatzeko. Ateak ireki bezain laster, aretoko aulki guztiak ikaslez bete ziren; asko Gorka Urbizu abeslariak abesten zuelako soilik gerturatu ziren, beste batzuk,ordea, Katamalo proiektuko olerki eta kantuez gozatzeko.

Argiak itzali eta taldeko 7 partaideekin batera metronomo bat zegoen, aurkezpeneko doinuari ukitu berezi bat emanez, sarritan musikarien etsaia den tresna lagun bihurtuz. “Katamaloak astiro hurreratu dira” hasi zen Gotzon Barandiaran olerkariaren ahotsa. Momentu hartatik aurrera, ikusleak mundu goxo eta intimo batean barneratu ziren, kantuz kantu gero eta gehiago gozatuz.

Jarraian etorri ziren “Ostondu sakon poza” bezalako kantuak eta baita Alex Arregik ahotsa jartzen dion “Zerbait garrantzitsua” kantua ere. Ikusleak adi-adi eta lasai zeuden, kantu ezagunenak jotzen hasi ziren arte. “Etzi datorren egunaren ostean etorriko naiz esan zenidan” dio “Gurarika” kantuaren estribiloak eta momentu hartatik aurrera ikusleen ahots lotsatiak entzun ziren etengabe.

  

Kantuen tartean, Gotzon Barandiaranek bere eserlekuko lanparatxo gorria piztuz olerkiak errezitatu zituen: Sarrionaindiak idatzitako “Ariane”, Endurance izeneko emakume baten heriotzaren ingurukoa beste bat, presoei buruzkoa… betiere, bere ahots goxoaz ikuslea maiteminduz. Aintzina Lekue bere bibolinarekin kantu baten sarrera jotzen hasi zenean bizitu zen momenturik bereziena.

Ikuslegoa bere eserlekutik emozioz betetzen hasi zen, ongi baitzekien “Iruntzi dana” kantua zetorrela, taldearen lehen singlea. Hain arrakastatsua izan den kantuaren unean ezin jendea kantatu gabe egon, eta Gorka Urbizuren ahotsaren azpitik neska ahots koroak entzun ziren. Honela agur esan zuten, nahiz eta denek espero beste bat oihukatu ondorengo kantu parea.

Eta halaxe izan zen. Gotzon agertu eta olerki bat irakurri ondoren, Gorka eta Itxaso Etxebeste baxujolea taularatu ziren Berri Txarrak taldeak 18/98ren aldeko CDrako konposatu zuen “Min hau” kantuaren bertsio akustikoa jotzera. Hau ere emozioz beteriko unea izan zen.

Azkenik, taldekide guztiak igo ziren, Gotzon, Gorka, Alex, Itxaso, Aintzina, Gorka Mugarza akordeoijolea eta Nerea Urbizu teklatu, ahots eta kaxa-jolea, eta Maialen Lujanbio bertsolariak idatziriko kopla batzuekin eginiko mexikar doinua zuen kantua kantatu zuten; aurreko kantu guztiek sorturiko egoera lasai eta ametsezko horretatik esnatzeko ezinhobea, erritmoz betea, dantzagarria… kontzertua bukatzeko kantu aparta.

Bukatzeko, metronomoaren laguntzaz,berirro ere, Gotzonek amaierako testua irakurri zuen, bertan argi utziz, beraiek ezagutu nahiz izanez gero, zein diren jakin nahi izanez gero, ez ditugula jainko, izar.. bezala ikusi behar; gu bezalako pertsonak bezala ikusi behar ditugula, soilik orduan jakingo baitugu zein diren. Katamalo proiektu oso interesgarria da, ez galdu euren olerki eta kantuez gozatzeko aukera!



Egilea: Lide Agirrezabala Goņi
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: katamalo bihotz bakartien kluba bilbo sarriko
Iruzkinak: 0


2007/11/26

Sukabi dugu Otxarkoaga auzo bilbotarraren alternatiba eta pizgarri berria. Jai giroa lagun, abenduak 1ean, Ugarte Plaza parean kokaturik dagoen Sukabi Gazte Lokala aurkeztuko da eguerdiko 12:00etan. Ekitaldia, aurresku zein zuzeneko musikaren eskutik hasiko delarik.

Otxarkoagak badu zer ospatu larunbat honetan. Izan ere, leiho bako etxebizitza bi kultur iturri bihurtzekotan dira bertako gazteon ekimenez. Etxeko zein ingurukoen parte hartzea bultzatuz, ehundaka pertsona hurbilduko dira Sukabiri ongi etorria emateko asmoz.

Egitarauari dagokionez, musika ikuskizunak, herri bazkaria eta argazki erakusketa aipagarri dira. 14:30etan indabada herrikoia izango da gurean. Barazkijaleak betiere gogoan, bi menu izango direlarik eskuragai. Ikus-entzunezko zein musika emanaldiek girotuko dute lagunarteko bazkalostea. Azkenik, Alde Zaharreraino parranda poteoa izango dugu orkestrarekin batera.

Sukabi dugu Otxarkoagako Gazte Lokal autogestionatu berria, non dinamika, jarduera zein borroka guztiek bere txokoa duten. Hori dela eta, abenduaren 1ean burutuko dugun aurkezpenera gonbidatu nahi dugu euskal gazteria. Gazte, ospakizun erraldoi honetan parte hartzera atseginez gonbidatzen zaitugu. Etor hadi gurera!

Harremanetarako: sukabi@topagunea.com



Egilea: Sukabi Gazte Lokala Sukabi Gazte Lokala
Kategoriak: Kalez kale gizartea denetarik
Tags: gazte gazteria aurkezpen herri bazkari jai giro bilbo auzo kultura euskara tailerrak poteoa
Iruzkinak: 1


2007/06/11

Igande honetan familia osoa izan gara Bilboko Doña Casilda Iturrizar parkean ospatu den Betizu Jaian.

Urtero bezela ekitaldi ugari izan dira umeentzako: magia, ipuin kontalariak , tailerrak, musika, erraldoiak , aerobika…..beraz denok (umeak eta nagusiak ere) ederto batean igarotzeko aukera izan dugu.

Dena den, jaitik uste baino lehen alde egin behar izan genuen eguraldi ero honengatik.



Egilea: Raul Rodriguez
Kategoriak: Kalez kale gizartea
Tags: bilbo betizu jaia dona casilda iturrizar
Iruzkinak: 0


2007/05/17

ELA, LAB, STEE-EILAS eta FETE-UGT sindikatuko irakasleek Jaurlaritzaren aurreakordioa gutxietsi dute eta lan-baldintza hobeak eskatu dituzte, Bilboko Kale Nagusi osoa zeharkatu duten manifestaldian.

Grebako hirugarren eguna dute gaur irakaskuntza publiko ez unibertsitarioko irakasleek. Asteartean Gipuzkoan egin zuten greba, eta atzo Araban. Gaur, bizkaitarren txanda izan da eta ehunka irakasle eta sindikatuko ordezkarik parte hartu dute manifestaldian eta greban.

Jon Urrusolo LABeko ordezkariak argi azaldu du manifestaldian bildutako lau sindikatuen eskakizuna zein den, Jaurlaritzak CC.OO.ekin sinatu zuen aurreakordioa arbuiatzea.



Egilea: Manu Gimenez
Kategoriak: gizartea
Tags: bilbo manifestaldia lab irakasleak
Iruzkinak: 0


2007/04/24

Hezkuntza eskubideen aldeko astearen barruan ekintza polita burutu dute gaur Bilboko udaletxearen aurrean. Ehundaka ikasle gaztetxo bildu dira Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatu duen giza-katean parte hartzeko.

  

Ikastetxe ezberdinetako ikasleak bildu dira, baita adin ezberdinekoak ere. Gaztetxoenak 6 urte ingurukoak eta koxkorrenak 14 bat urtekoak. Adinak eta ikastetxeak desberdinak, baina helburua bakarra: hezkuntza eskubideen alde egitea.

Munduan hainbat eta hainbat gazteek hezkuntzara heltzeko dituzten zailtasunak salatzeko asmoarekin antolatu du Alboan GKE-ak ekitaldia. Antolatzaileak azaldu duenez politikariei ere deia egin die neurriak har ditzaten, Azkuna alkatea ere bertaratu da.



Egilea: Antonio Prieto
Kategoriak: gizartea
Tags: bilbo hezkuntza-eskubideak alboan
Iruzkinak: 0


2007/04/24

Liburuaren egunaren harira dendek hamaika postu zabaldu dituzte Bilboko kaleetan, %10eko deskontuaz irakurleek liburuak eros ditzaten. Gran Via inguruan jende pila bat zebilen liburuak eskuratzeko asmoarekin, gainera, liburua erostearen truke salmahai askok larrosa bat oparitzen zuten, liburuaren eguna izateaz gain larrosarena ere badelako.

  

 

El Corte Ingles, Topbooks, Elkar, La Casa del Libro, Gatazka... denek zuten posturen bat liburuak saltzeko. Liburuaren eguna aitzakia hartuta, irakurgai asko kalean saltzera atera dira saltzaileak.

Denetik topa zitekeen salmahaietan. Duela gutxi argitaratutako liburuak, best-seller-ak, klasikoak, komikiak, bigarren eskuko liburuak, aktak... Liburu jakin baten bila joaten ez denak badu non begiratu eta aukeratu.

Liburuak saltzen zituzten postuez aparte, liburuzaletasunaren usaina hartzen zitzaion Bilbori. Jendea eskuratu berri zituen liburuekin pasioan eta beste batzuk edozein txoko baliatu dute liburua irakurtzeari ekiteko; kaleko jendetzaren joan-etorrie kasurik egin gabe irakurgaiean murgilduz.



Egilea: Ana Belen Gomez
Kategoriak: denetarik
Tags: liburuaren eguna liburua bilbo
Iruzkinak: 0


2007/04/19

Gaur goiz osoan A8 autobian egon diren autoilarak direla eta, Bilboko Termibus-ean jende asko zegoen autobusaren zain. Gehienek ez zuten informaziorik autobusa noiz iritsiko zen jakiteko. Autobus gidariek ezin zuten ulertu nola gerta daitekeen horrelakorik.

Autobusak ez ziren iristen, iristen zirenak oso berandu iristen ziren eta oraindik beranduago irteten ziren. Jendeak ez zekien zer egin, norengana jo azalpenak eskatzera. Termibuseko langileek ez zuten argibiderik ematen arazoen inguruan.

Denek bazekiten autoilara larriak zeudela A8an, baina ez zekiten zenbat luzatuko zen autobusaren zain egon beharreko denbora. Gidariek normalean baino ordu bete gehiago egin dute betiko ibilbidea egiteko. Erabiltzaileak berandu iritsi dira joan beharreko tokietara eta itzulera noiz egingo zuten ere ez zekiten.

Benetan txarra izan da eguna Bilboko errepidean eta ingurukoetan, autoilarak hainbat kilometroko luzeerakoak izan baitira.



Egilea: Manu Gimenez
Kategoriak: errepideak
Tags: bilbo a autobidea autoilarak
Iruzkinak: 1


2007/04/18

Virginiako (AEB) Unibertsitate Politeknikoan Hegokoreako gazte hiltzaileak egin zuen tiroketa grabatu egin zuen ikaskide batek sakelako telefonoarekin. Irudi horiek CNN-k zabaldu ditu eta ikusgai daude bere webgunean. Oso denbora gutxian milioika bisitari izan zuen webguneak, baina zalantza sortu dit dokumentu horiek zabaltzea etikoa den ala ez.

  

Horregatik, Bilboko Deustuko Unibertsitatera jotzea erabaki dut, bertako ikasleek gai honen inguruan zer deritzoten galdetzeko. Virginian gertatutakoaz zer pentsatzen duten galdetu baino gehiago; horren inguruko erantzuna argia da, inori ezin zaio ongi iruditu, Jamal Albarghouti-k bere mugikorrarekin filmatutako irudien inguruan galdetu dut.

Nire galderei erantzun zieten ikasle gehienak ados zeuden irudiak ez liratekeela zabaldu behar. Ez zaie etikoa iruditzen hain irudi gogorrak zabaltzea, batez ere, hildakoen lagun edo senitartekoei kalte handia egin diezaiekeela pentsatzen dutelako. Hala ere, froga judizial modura mugikorrarekin grabatutako irudiak baliagarriak izan daitezen eskatzen dute.

Galdeketan parte hartu zuten ia ikasle guztiek esan zuten mugikorrean argazki eta bideo kamera zutela. Baina aisialdirako bakarrik erabiltzen dutela aitortu zuten. Gainera, Virginiako unibertsitatean egongo balira, mugikorrarekin grabatzen hastea okurritu ere ez litzaiekeela egingo esan zuten, nahikoa izango luketela euren burua salbu mantentzen.



Egilea: Ana Belen Gomez
Kategoriak: gizartea
Tags: bilbo deusto jamal virginia mugikorreko telefonoa
Iruzkinak: 0


2007/04/11

Bilboko La Peña auzoan mural ikusgarri bezain dotoreak egin dituzte. Hamar bat irudirekin auzo horrek XIX. mende bukaeran eta XX. mendearen hasieran zuen itxura erakusten du. Garai hartan auzoak zuen itxuraren berri ematen digu muralak.

  

Denboraren joan-etorrian auzoak izan duen aldaketaren erakusgarri da artelana. Tren zaharrak, burgesak, emakumeak arropa ibaian garbitzen, haurrak ibaian bainu hartzen... Izugarria benetan! Ibaian bainu hartzen! Nola aldatu diren garaiak...

Bertako bizilagunek harridura aurpegiarekin eta pozarren begiratzen diote murlari. Adinekoek, gainera, haiek ezagututako La Peña ekartzen diete gogora eta miresmen handiarekin begiratzen diote artelanari.

Benetan omenaldi polita egin diote La Peña Auzoari, Abusu kalean ezarritako muralarekin.



Egilea: Alaitz Mendiguren
Kategoriak: Kalez kale
Tags: bilbo la pena murala
Iruzkinak: 0


2007/03/27
Bilboko Uribitarte Kaletik Mazarredora joatea ez da lan erraza izango gurpildun aulkia darabilten ezinduentzat. Isozaki Atea inauguratu zutenean, ezindu fisikoek protestak egin zituzten haientzako pasabiderik egin ez zutelako. Orain, Bilboko udalak, protesta horiek saiheste aldera, Isozaki dorreetako plazatik Mazarredoko aldapetara doan zubixka bat ireki berri du. Aurrera begira, udaletxeak baditu proiektuak ezinduei bidea erreztuko dien igogailuak jartzeko, baina bitartean erdibideko neurri hau hartzea erabaki dute. Ez al zen hobeto izango dena batera egitea, hasiera-hasieratik ezinduak kontutan hartuz? Igogailu horiek egin bitartean, Isozaki dorreak eta Mazarredo lotu dituzte ezinduek egiteko moduko bide batekin, baina ez da batere erosoa haientzat. Izan ere, aldapetan gora ibili beharko dira alperrik metro asko eginez Mazarredora iristeko.

Egilea: Ana Belen Gomez
Kategoriak: gizartea
Tags: bilbo uribitarte mazarredo ezinduak
Iruzkinak: 0




Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Lekittoko Saihesbidia - Naroa - 2008-01-23 09:34:14
Sukabi gazte lokal berria Bilboko Otxarkoaga auzunean - Sukabi Gazte Lokala - 2007-11-27 14:55:15
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu