![]() |
| Tag bilbo (13) | 11/13 |
2007/03/27
Bilboko Uribitarte Kaletik Mazarredora joatea ez da lan erraza izango gurpildun aulkia darabilten ezinduentzat. Isozaki Atea inauguratu zutenean, ezindu fisikoek protestak egin zituzten haientzako pasabiderik egin ez zutelako.
Orain, Bilboko udalak, protesta horiek saiheste aldera, Isozaki dorreetako plazatik Mazarredoko aldapetara doan zubixka bat ireki berri du. Aurrera begira, udaletxeak baditu proiektuak ezinduei bidea erreztuko dien igogailuak jartzeko, baina bitartean erdibideko neurri hau hartzea erabaki dute.
Ez al zen hobeto izango dena batera egitea, hasiera-hasieratik ezinduak kontutan hartuz? Igogailu horiek egin bitartean, Isozaki dorreak eta Mazarredo lotu dituzte ezinduek egiteko moduko bide batekin, baina ez da batere erosoa haientzat. Izan ere, aldapetan gora ibili beharko dira alperrik metro asko eginez Mazarredora iristeko.Egilea: Ana Belen Gomez
Kategoriak: gizartea
Tags: bilbo uribitarte mazarredo ezinduak
Iruzkinak: 0
2007/03/20
Zoritxarrez oraindik tenperatura baxuak jasan behar ditugu nahiz eta udaberria gero eta hurbilago egon. Orain dela bi aste bezala, eguzkia hodeien atzean ezkutatu da eta euria protagonista bilakatu da Euskal Herri osoan.
Atzo eta gaur euria bortizki ari du eta batzutan txingorra ere ikus daiteke. Honen ondorioz, Bilboko itsasadarraren emaria asko igo da azken orduetan eta oso altu dago bideoan ikus daitekeen moduan
Egilea: jose garia alkiza
Kategoriak: Kalez kale
Tags: bilbo itsasadarra gainezkatu
Iruzkinak: 0
2007/03/20
Hotza eta euria batzen direnean, normalean, hotza handia bada, elurra ere egin dezake. Elurra ikusteko asmoarekin igo naiz Artxandara, baina elurra urruti ikusi dut, inguruko mendietan.
Noizbehinka kazkabar pixka bat erortzen zen, baina elurrik ez. Hala ere, Bilbo inguruko mendi zenbait txuri-txuri eginda zeudela ikusten zen.
Gainera, paisaia beldurra emateko modukoa zen. Laino ilunek denboralearen etorrera iragartzen zuten. Euriteek ez zuten Bilbo baino haratago ikusten uzten.
Egilea: Alaitz Mendiguren
Kategoriak: Kalez kale
Tags: bilbo artxanda denboralea elurra
Iruzkinak: 0
Berria igo

Inprimatu





