Tag coca-cola (1)1/1
2008/05/09

“La alfombra roja de la publicidad” izeneko publizitateari buruzko XIV. jardunaldiak izan ziren martxoaren 11tik atzorarte Leioako Unibertsitateko kanpusean. Atzo Sylvia Lezama McCann publizitatea agentziako zuzendariordeak, “La Fábrica de la Felicidad” deituriko Coca-Colaren gabonetako kanpainari buruz hitz egin zuen campuseko Areto Nagusian. “La Fábrica de la Felicidad” kanpaina, McCann agentziak burutu zuen Wieden&Kennedy agentziak emandako hiru minutu eta erdiko laburmetraia batean oinarrituta. Lezamak azaldu zuenez, hau kontuan izanda, kanpaina filme baten estreinaldi baten formatu berean planteatu zuten hainbat euskarri erabiliz: telebista, irratia, kartelak, internet… McCanneko zuzendaria azken aspektu honetan zentratu zen gehien, hau da, interneten erabili zituzten baliabide guztiak azalduz. Azkenean hitzaldia kanpainaren marketin tekniketan eta haren emaitza onetan zentratu zen gehien bat, Lezamak gaineratu zuenez, izugarrizko arrakasta izan omen zutelako Gabonetan indar handia duten beste iragarkien gain. Modu honetan, Coca-Colaren iragarkien ezaugarri den sormen eta originaltasunari aipamenik egitea falta izan zen, hori baitzen entzuleen gehiengoak espero zuena. Hitzaldia 17:15etan hastekoa bazen ere, ordu laurden bat atzeratu zen arazo teknikoak bitarteko zirela. Hori zela eta, Sylvia Lezama bere azalpena ahalik eta arinen ematen saiatu zen aurrezarritako orduan bukatzeko eta ondorioz, hitzaldia azkarregia eman zuen.

Egilea: Ane de la Presa Urturi
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: la alfombra roja de la publicidad coca-cola
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu