![]() |
| Tag denboralea (4) | 1/4 |
Getxoko Ereaga hondartzan grabatutako irudi hauetan itsasoak utzitako zaborrak ikus daitezke. Badirudi itsasoak nahi ez zuena bota egin digula.
Eguraldia zela eta, itsaso zakarra espero nuen Ereagan. Olatu handiak ikusi nahi nituen, baina horren ordez itsasoak hondartzan utzitako zabor piloa ikusi eta grabatu egin dut, ikusgarria benetan.
Ereagakoa ez da normalean garbi-garbi egoten den hondartza bat, baina gaurkoan ohiz ikusten ez den moduan zegoen.
Egilea: Ana Belen Gomez
Kategoriak: Kalez kale
Tags: getxo ereaga denboralea zaborra
Iruzkinak: 0
Denboraleak elur gutxi utzi du Bilbon, baina txingorra barra-barra izan dugu. Noizean behin botatzen zuen, eta autoak eta espaloiak zuritzeko adina bota du. Euriak, hala ere, segituan urtzen zuen.
Egilea: Manu Gimenez
Kategoriak: Kalez kale
Tags: bilbao txingorra denboralea
Iruzkinak: 0
Hotza eta euria batzen direnean, normalean, hotza handia bada, elurra ere egin dezake. Elurra ikusteko asmoarekin igo naiz Artxandara, baina elurra urruti ikusi dut, inguruko mendietan.
Noizbehinka kazkabar pixka bat erortzen zen, baina elurrik ez. Hala ere, Bilbo inguruko mendi zenbait txuri-txuri eginda zeudela ikusten zen.
Gainera, paisaia beldurra emateko modukoa zen. Laino ilunek denboralearen etorrera iragartzen zuten. Euriteek ez zuten Bilbo baino haratago ikusten uzten.
Egilea: Alaitz Mendiguren
Kategoriak: Kalez kale
Tags: bilbo artxanda denboralea elurra
Iruzkinak: 0
Haizeak gogor jo du Bakion: sekulako olatuak izan dira eta hainbat gauza eraman ditu aurretik; egunkarietako kioskoaren teilatua ere bai.
Egilea: Patxi noarbe
Kategoriak: Kalez kale
Tags: haizea ekaitza bakio kioskoa denboralea
Iruzkinak: 0

Inprimatu





