![]() |
| Tag deusto (3) | 1/3 |
Mungiako polikiroldegian jokatu da Bizkaiko Koparen lehenengo jardunaldiaren partida atsegingarria Pasadan asteko larunbatan, Mungiako polikiroldegian Deusto Boleibol Taldeak eta Mungia Boleibol Taldeak jokatu zuten kontran, Bizkaiko Koparen finalaurrekoan sartzeko asmoz.
Partida interesgarri baten ondorioz Deusto Boleibol Taldeak irabazi zuen. Normalean talde honek 3-0 irabazten du. Baina taldeko entrenatzaileak lankako jokalariak atera zituenez set bat galdu zuten.
Nahiz eta arratsaldeko 16:30 izan eta kiroldegi barruan jokatu, hasieran kanpoko hotza barrura sartu zen. Baina hau, denbora gutxi iraun zuen harmailetako jendea, gutxi izanda, itzelako beroa ematen zuelako haien adoreekin.
Partiduaren zatirik kilikagarriena bigarren seta izan zen, Deustok galdu zuena. Honetan 25-23 geratu ziren. Set honetan, Mungiako entrenatzailea beti bezala ez zen egon oso atsegina Deustuko taldearekin. Mungiako taldea denborak eskatzeko aukerarik gabe geratu zen, guztiak gastatu baitzituen. Baina horri aurre egiteko, argiak piztea proposatu zion Deustuko entrenatzaileari.
Hau egindako momentuan, kanpoko taldeak sake-denbora oso ona zuen eta apurtzea lortu zuen. Arruntena, Deustuko eskuordea kexatzea izango zen, baina ez zuen egin. Urte honetako Ligan, zelai horretan txartel horia jasan zuelako eta ez zuen nahi menturatzea. Txartel hau jasan zuen, Mungiako entrenatzaileari kasu egiteagatik.
Bestalde, bi taldeko jokalarien partidua aipatzerakoan esan behar da, zentralak lan ugari eduki zutela. Hauek baloi gehienak jo zituzten. Baina ezin da utzi komentatu gabe kolokatzaileak izandako lana ere. Sake sailak izateagatik edo egun ona ez edukitzeagatik, bi taldeko jokalariak ez zutenez ondo hartu baloia, kolokatzaileak itzelako lasterketak egin izan behar zituen.
Horregatik, baloi gehienak zentralei jarri zizkion. Baloi gehienak hirukoak jo zutenez, laukoek ez zuten izan ia aukerarik jotzeko baloiari eta puntuak egiteko. Baina laukoek jotzerakoan, beste taldekoek ez zeudenez prestaturik normalean puntu zuzena zen. Beste alde batetik , blokeotaz hitz egin behar da. Blokeoak, oso garrantzitsuak dira bolei partiduetan. Hauek liskarrak sortzen baitituzte partiduetan. Baina partidu honetan ez ziren egon horrelako askorik.
Gehienak jarraituak izan ziren, han zeudelako taldekoek laguntzeko. Baina bi taldeetako zentralak, Mazak, Salazarrek eta Atxurrak, lortutako gehienak egin zituzten. Kontutan izan behar da, Deustok taldea sortzeko bost jokalari gaztetxoak dituela. Aldiz, Mungiako taldeak bakarrik bi. Baina hau ez da oztopoa, betidanik gaztetxoak jokatu dutelako senior taldearekin. Deustuko Boleibol Taldea Bizkaiko Kopa irabazteko txartel gehienak dituela. Pasadan urtean ezin izan zuen eraman ez zelako presentatu, talderik ez baitzen sortu.
Baina urte honetan taldea sortu denez, ziur irabaziko duela. Urte honetako Ligan bigarren mailako B taldean dago, talde berria sortu denez eta beheko postutik hasi behar delako. Denboraldi osoaren ia partidu guztiak irabazi duenez, ligaz aldatu da eta igo da bigarren mailako A taldera. Aldiz, Mungia Boleibol Taldea bigarren mailako B taldean egon da denboraldi honetan. Baina ez duenez irabazi hainbeste partidu, maila berean geratuko da.
Egilea: Rakel Acebes Villares
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: bolei deustu deusto mungia kirola bizkaiko kopa
Iruzkinak: 0
Deustoko Ikastetxe Nagusiko finalera bosgarren pisukoak eta laugarren pisukoak iritsi ziren Urtero bezala Deustoko Ikastetxe Nagusiak futbol txapelketa antolatu zuen aurreko asteko ostegunean. Aurten gizonezkoen kategorian bosgarren pisukoak eta laugarren pisukoak iritsi ziren finalera. Hasieratik argi gelditu zen nor aterako zen garaile partiduan eta azkenean 5-3 irabazi zioten bosgarren pisukoek 4. pisukoei.
Eguraldia nahiko lainotuta zegoen arren gogo biziz atera ziren jokalariak futbol zelaira. Partidua arratsaldeko 7:00etan hasi zen eta ordurako futbol zelaia jendez inguratuta zegoen. Jendea irrikatan zegoen beren ekipoak animatzeko. Jokalariak zelaian sartzen ziren bitartean ikusleek jokalariak txalotu zituzten eta bi taldeko kapitainek eskua eman eta gero partidua hasi zen.
Bosgarren pisuko jokalariak oso indartsu hasi ziren. Partidua hasi eta denbora gutxira bosgarren pisuko Adrianek lehen gola sartu zuen. Hurrengo bi golak Ionek sartu zituen, bosgarren pisuko jokalariak ere. Momentu honetan laugarren pisuko jokalariak partiduari buelta ematen saiatu ziren eta bosgarren pisukoak despistatu zirenean, lehen zatia amaitu baino lehen, laugarren pisuko Manik sartu zuen gola. Partiduaren lehen zatia 3-1 amaitu zen.
Bigarren zatian bosgarren pisukoak gehiegi konfiatu ziren 4. pisukoak indartsu sartu ziren bitartean. Lehen hamar minutuetan aukera ugari eduki ondoren iritsi zen partiduaren berdinketa. 4. pisuko Carlosek gol bat sartu zuen eta gero Iñakik lortu zuen berdinketaren gola. Berdinketaren ondoren bosgarren pisukoak urduritu ziren eta aurrelariak indartsu erasotzen hasi ziren berriro ere.
Bosgarren pisuko Oñatik sartu zuen orduan gola eta denbora gutxira Adrianek sartu zuen bere partiduko bigarren gola. Partidu osoan zehar jendearen garrasiak entzuten ziren beren taldeak animatuz. Oso partidu hunkigarria eta animatua izan zen, golez josita. Hala ere, Adrianen azken gola eta gero bi pisuek golak sartzeko aukerak izan zituzten arren ez zuten golik sartu eta markagailua 5-3 gelditu zen. Hasieratik argi zegoen bosgarren pisukoak irabaziko zutela. Indartsu hasi zuten partidua eta nahiz eta momentu batean laugarren pisukoek berdinketa lortu berehala eman zioten buelta bosgarrenekoek partiduari.
Gainera, laugarren pisuko jokalariek lehenago saskibaloian jolasten aritu ziren eta nekatuta zeudela nabaritzen zen bosgarren pisukoak arinago ibili ziren bitartean. Partidua amaitu zenean, arbitroak txistua jo bezain pronto bosgarren pisuko jokalariak saltoka ospatu zuten beren garaipena. Gero animatzen egondako guztiak futbol zelaira sartu ziren korrika jokalariak zoriontzeko. Besarkada eta muxu artean irabazleei kopa eman zieten eta bosgarren pisukoak abesten hasi ziren garaipena ospatzeko.
Kopa eman eta gero argazkiak atera zituzten taldekide guztiek eta eguna amaitzeko Deustoko Ikastetxe Nagusiko gazteak afaltzera joan ziren.
Egilea: Elena Velasco Alvarez
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: deusto elena velasco futbola finala
Iruzkinak: 0
Virginiako (AEB) Unibertsitate Politeknikoan Hegokoreako gazte hiltzaileak egin zuen tiroketa grabatu egin zuen ikaskide batek sakelako telefonoarekin. Irudi horiek CNN-k zabaldu ditu eta ikusgai daude bere webgunean. Oso denbora gutxian milioika bisitari izan zuen webguneak, baina zalantza sortu dit dokumentu horiek zabaltzea etikoa den ala ez.
Horregatik, Bilboko Deustuko Unibertsitatera jotzea erabaki dut, bertako ikasleek gai honen inguruan zer deritzoten galdetzeko. Virginian gertatutakoaz zer pentsatzen duten galdetu baino gehiago; horren inguruko erantzuna argia da, inori ezin zaio ongi iruditu, Jamal Albarghouti-k bere mugikorrarekin filmatutako irudien inguruan galdetu dut.
Nire galderei erantzun zieten ikasle gehienak ados zeuden irudiak ez liratekeela zabaldu behar. Ez zaie etikoa iruditzen hain irudi gogorrak zabaltzea, batez ere, hildakoen lagun edo senitartekoei kalte handia egin diezaiekeela pentsatzen dutelako. Hala ere, froga judizial modura mugikorrarekin grabatutako irudiak baliagarriak izan daitezen eskatzen dute.
Galdeketan parte hartu zuten ia ikasle guztiek esan zuten mugikorrean argazki eta bideo kamera zutela. Baina aisialdirako bakarrik erabiltzen dutela aitortu zuten. Gainera, Virginiako unibertsitatean egongo balira, mugikorrarekin grabatzen hastea okurritu ere ez litzaiekeela egingo esan zuten, nahikoa izango luketela euren burua salbu mantentzen.
Egilea: Ana Belen Gomez
Kategoriak: gizartea
Tags: bilbo deusto jamal virginia mugikorreko telefonoa
Iruzkinak: 0

Inprimatu





