![]() |
| Tag domotika (1) | 1/1 |
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Etxeko berogailua lantokitik irteterakoan martxan jarri, ur jarioa denean sakelakoan mezua jasotzea eta energia aurrezpena, eraikuntzan gero eta gehiago ezartzen ari den sistemaren ezaugarriak dira, domotikarenak, alegia.
Iker Larre Sukiako ingeniariaren esanetan, "aplikazio garrantzitsuenetako bat segurtasunaz aparte erosotasuna da. Aukeretako bat" telefonoaren bidez "tenperatura mugitu ahal izatea da. Horrek konforta ematen du, etxera iristen ari zarenean bero aurkitu nahi baldin baduzu, dei bat egiten duzulako eta tenperatura markatzen duzulako".
Baina segurtasuna etxean nahi dugun elementurik garrantzitsuenetarikoa da. Sistema horiekin ur jarioa izanez gero "bai sukaldean eta bai komunean sentsore txiki batzuk dauzkagu lurretik bi milimetrora kokatuak eta horrek ura nabaritzen baldin badu, seinale bat bidaltzen du ditugun elektro balbuletara. Seinale horrek elektro balbula horiek itxi egiten ditu eta, orduan, etxe barruan ura moztu egingo litzateke", azaldu du Larrek.
"Eraikin honek sistema zentralizatu bat dauka, energia aurrezteko modu bat delako. Gainera, eguzkiaren energia aprobetxatu daiteke ur hori berotzeko", eguzki-energiako plakak erabiltzen baititu.
Domotika sistemak dituzten etxeak garestiak direla uste du jende gehienak, baina Larrek ez deritzo hori. "Seriez jartzen ari garena jendeari erosotasuna, segurtasuna eta energia aurreztea laguntzen dion sistema bat da. Gure ustez etxetik kendu ezin den elementua da, ulertzen dugulako jendeari ematen zaion konfort hori edo segurtasun hori beharrezkoa dela". Eta horren harira "automozio munduan ikusiko bagenu krisia zegoela, ez genuke ulertuko auto batek aire egokitua edo airbag bat ez edukitzea" adierazi du.
"Gure ustez gaur egungo etxeek domotika eduki behar dute eta hemendik etorkizunera eduki beharko lukete", bukatu du Larrek.
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: domotika onati sukia etxe bizitza
Iruzkinak: 0

Inprimatu





