![]() |
| Tag eguna (3) | 1/3 |
Emakumeen Egunaren inguruko hitzaldian sexu gutxituenaren aldeko hitzak izan zituen idazleak. Martxoaren 8ko ospakizunaren atarian, Literatur Nobel Saria jaso duten emakumezkoei buruz mintzatu zen Elisabete Tolaretxipi idazle, poesiagile eta itzultzailea.
Pearl S.Buck eta Doris Lessing emakume sarituak izan ziren protagonista. “Historikoki eta geografikoki hain urrun zeuden emakume hauen arteko lotura beren literatura da” gogorarazi zuen Tolaretxipik.
Orain arteko Nobel Sari femeninoak 11 direla eta, gizonezkoek ateratzen dieten “alde ikaragarria” salatu zuen. Buck, Literatur Nobel Saria irabazi zuen lehenengo emakume iparramerikarrak, emakume arruntak “heroitzat” azaltzen zituzten obrak idatzi zituela esan zuen Tolaretxipik. “Ameriketako Estatu Batuetan 1892an jaio bazen ere, Txinan pasa zuen bere bizitzaren zatirik handiena, eta hau izan zen bere obretako kokalekua” argitu zuen. “Ezagutzen dudan horri buruz idatziko dut” esaldiari jarriki gauzatu zuen Buck-ek bere lan guztia. Tolaretxipiren hitzetan, “Txinaren bilakaera historikoa ederki ezagutu daiteke emakume honek idatziriko nobelen bidez”. “Gai unibertsal eta ekintza borobilak” landu zituenez, obrak edonorentzako irakurterrazak direla adierazi zuen; “gainera, minak, poztasunak, ahuleziak eta nahigabeak kontatzerakoan erabiltzen diren zehaztasunen ondorioz, istorioek lehenengo pertsonan idatzirik daudela ematen dute”, gehitu zuen.
Doris Lessing-i aldiz, 2007an eman zioten Literatur Nobel Saria. “1919an Pertsian jaio zen, eta arrazakeria, sexu bazterkeria, gizarteko arazoak eta gorabehera politikoak landu zituen bere idazki anitzetan”, azpimarratu zuen Tolaretxipik. Besteak beste, egunerokoak, kontaketa laburrak, ipuinak, antzerki gidoiak eta eleberriak idatzi zituela, eta horietako zenbait idazterako orduan Afrikan izaniko bizipenez baliatu zela esan zuen. “Bere obrek intentzio bikoitza dute”, azaldu zuen idazle eta poesiagileak, “munduko injustiziak salatzea eta giza sentimenduei buruz hitz egitea”. Lessing-ek irakurlea emozioetara erakarri nahi zuen, eta horretarako baliabide eta tresna ugari erabili zituen. Besteak beste, arrazakeriaz ohartarazteko ez zuela ekintza bera gaitzesten, honek ondoren ekartzen zituen ondorioetan murgiltzen zela aipatu zuen; “Afrikan bizitzea abantaila zen berarentzat obrak idazterako orduan, kontaketa bertatik zuzenean emateko aukera ematen baitzion”.
Biak bateratuz alde nabarmenak baztertuta, idazle hauek historiako emakume ezezagunei hitza eman izana erabili zuen Tolaretxipik biak batzeko arrazoi gisa. Bere ustetan, emakume protagonistak “heroi modura” azaltzea ez da saria emateko fundamentuzko arrazoia, hau “barregarria” iruditzen baitzaio. Horren ordez, kontuan izanda emakumezko Nobel saridunak oso gutxi direla, beren lan “Viento del este, viento del oeste” edota “El cuaderno dorado” gomendatu zituen, eleberrien kalitateagatik.
Egilea: Maialen Goñi Balenziaga
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: literatur nobel saria emakumeak elisabete tolaretxipi emakumeen eguna buck lessing
Iruzkinak: 0
NAZIOTASUN EGUNA 07-ren aurkezpena burutu da gaur iluntzean Laudioko Udal areto batean BAI EUSKAL HERRIARI herri ekimenak buruturiko jendaurreko agerraldian. V. NAZIOTASUN EGUNAren nondik norakoak eta kokapenaren inguruan mintzatu zaigu Alfonso SANZ BAI EUSKAL HERRIARIko eleduna eta beste aldetik Josu ZABALA Laudioko BAI EUSKAL HERRIARI ekimeneko partaideak eguneko egitaraua azaldu digu.
Maiatzaren 8an, Laudioko Udaletxean aurkeztu zen NAZIOTASUN EGUNA 07. Hemen sakatuz agerraldiko informazioa ikus dezakezue.
Zestoan aldiz, ezkil dorretik behera ziztu bizian jaitsitako eskalatzaileek bezain besteko abiadurarekin, laugarren urtean Balmasedako harri zulatzaileek egin zuten bere lana. Ibarran amona Mariak ekin zion EHNA tramitatzeko apustuari, Ondarroan Karmentxu izan genuen, Zestoan apustua berak bultzada ikaragarria izan zuen hainbat urte sorterritik eta etxetik kanpo eman ostean: Hainbat herritarrek oholtzara igo eta beraien konpromisoa adierazi zigutenean: Euskal Herrian EHNArekin bizitzeko konpromisoa hain zuzen!
Aurten Araban, Laudion egitea erabaki dugu. Eta Laudion egingo dugu Balmasedako harri zulatzaileen erritmoari jarraikiz dantzariek ongi etorria emango digutelako. Laudion egingo dugu bertako Bai Euskal Herriari taldeak oso lan txukuna egin duelako eta herriko eragile askorekin elkarlanean arituz, gure herriaren etorkizuna egunero eraikitzen ari direlako.
11etan DIANA txistulari eta trikitilarien eskutik. 11:00 - HASIERA EKITALDIA burutuko da herriko plazan eta jarraian, EHNAren tramitazio bulegoa eta Haurren Txokoa irekiko dira. 11:30 - DANTZA IKUSKIZUNA 11:30-13:30. Graffiti erakusketa. 11.30 - AZOKA PLAZA. Nekazarien eta artisauen azoka ikusgai izango da goiz guztian zehar. 13:00-13:30. BERTSOLARIAK. 13.30-14:30. EKITALDI NAGUSIA 14:30-15:00. KANTU-TRIKI POTEOA.
14:30 - HERRI BAZKARIA. Bazkariko txartelak, Laudioko tabernetan salgai edo naziotasuneguna@baieuskalherriari.org helbidera mezu bat bidaliz erreserbatu ditzakezu. 16:30 - HERRIA KANTUZ ikuskizun parte hartzailea. 17:30 - HERRI KIROL EXTREMOA ikuskizun parte hartzailea. 18:00-20:00. KARAOKEA umeentzat. XURDIN taldearen eskutik. 18-00-20:00. Ekitaldi kulturala Basalarrina kultur elkartean. Momentuan erabakitzeke. 20:00 - DANTZALDI ERROMERIA. PATXI ETA BATBIRU taldearen eskutik.
INFORMAZIO GEHIAGO www.baieuskalherriari.org
Egilea: prentsa bulegoa BAI EUSKAL HERRIARI
Kategoriak: denetarik
Tags: naziotasun eguna ehna bai euskal herriari alfonso sanz euskal herria nazio bat gara herria festa
Iruzkinak: 0
Liburuaren egunaren harira dendek hamaika postu zabaldu dituzte Bilboko kaleetan, %10eko deskontuaz irakurleek liburuak eros ditzaten. Gran Via inguruan jende pila bat zebilen liburuak eskuratzeko asmoarekin, gainera, liburua erostearen truke salmahai askok larrosa bat oparitzen zuten, liburuaren eguna izateaz gain larrosarena ere badelako.
El Corte Ingles, Topbooks, Elkar, La Casa del Libro, Gatazka... denek zuten posturen bat liburuak saltzeko. Liburuaren eguna aitzakia hartuta, irakurgai asko kalean saltzera atera dira saltzaileak.
Denetik topa zitekeen salmahaietan. Duela gutxi argitaratutako liburuak, best-seller-ak, klasikoak, komikiak, bigarren eskuko liburuak, aktak... Liburu jakin baten bila joaten ez denak badu non begiratu eta aukeratu.
Liburuak saltzen zituzten postuez aparte, liburuzaletasunaren usaina hartzen zitzaion Bilbori. Jendea eskuratu berri zituen liburuekin pasioan eta beste batzuk edozein txoko baliatu dute liburua irakurtzeari ekiteko; kaleko jendetzaren joan-etorrie kasurik egin gabe irakurgaiean murgilduz.
Egilea: Ana Belen Gomez
Kategoriak: denetarik
Tags: liburuaren eguna liburua bilbo
Iruzkinak: 0

Inprimatu





