Tag ehu (13)1/10
2008/06/02

Etxe honetan bizi direnek kale gorrian geratzeko arriskua dute, eta, beraz, etxebizitza eskubidea aldarrikatzen dute Pasaiako eskola publiko bakarra Trintxerpen aurkitzen da, baina eraikina ez da oso egoera egokian aurkitzen.

Hezetasun handia dago beheko solairuan eta pitzadurak agertzen hasi dira. Horrez gain, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako haurrek oso zonalde mugatua dute jolastoki gisa. Arazo honi irtenbidea eman nahian, Hezkuntza Sailak egun maisu-maistren etxea aurkitzen den orubea eskatu du, jolastokia handitu eta eskola-eraikin berri bat eraiki ahal izateko.

  

Eskaera horrek, maisu-maistren etxea eraitsia izatea dakar. Baina, hainbat familia bizi dira bertan, eta eurak bizi diren eraikina bota ezkero, ez dute nora joan. Haietako batzuk, Manoli Ribadulla bezalakoek, 26 urte daramatzate etxe horretan. Garai bateko udaletxeak denbora batez (Herri Batasunaren agindupean zegoena) bertan bizitzeko eskubidea eman zien, euren egoera ekonomiko zailari irtenbidea bilatu nahian.

Maisu-maistren etxea, ondoko eskolan lan egiten zuten irakasleentzat izaten zen frankismo garaian. Dena den, arrazoi ezberdinak zirela medio, pisu horiek Hezkuntza Sailarenak zirenak, hutsik geratzen hasi ziren, irakasleak erretiroa eskatu edota beste norabait joaten zirelako.

Beraz, Udalak desafektazioa ematea eskatu zuen, etxe horiek herriaren esku geratuz. Garai bateko udaletxeak, beraz, hainbat familia sartu zituen pisu huts horietan pertsona horiek aurrera atera zitezen. Hala ere, egun, eraikinean bizi diren guztiak ez zirela modu berean iritsi bertara diosku Manolik. 62 urteko emakumea da eta bere senarrarekin bizi da maisu-maistren etxean udaletxeak, garai batean, “aho bidezko baimena” eman eta gero.

Bere bizilagunetako bati giltza ere eman ziotela argudiatzen du. Gainerako gehienak joan-etorrian dauden okupak direla azaldu zuen. Haietako batzuk etxea utzi behar dutenean ezagunei giltza pasatzen diete, bertan gera daitezen, besteak beste.

Baina, urteetako jabego arazoa aurten azaleratu da gehienbat gizartera. Hezkuntza Sailak eskola berri bat eraiki behar dela dio eta Trintxerpen eraikitzeko lurra oso mugatua denez, behin Eusko Jaurlaritzarenak ziren “etxe horiek bueltatzea” eskatzen dute udalari, EAEko eskola teknikariak azaldu zuenez. Data jarrita dago dagoeneko.

Uztailaren 21ean hondeatzaile makinak maisu-maistren etxe aurrean egongo dira. Hauek, ordea, ez dute bertatik alde egiteko asmorik. Realojatuak izatea eskatzen dute, pisuen merkatuak dituen prezioak ikusiz ezin baitute etxebizitza bat ordaindu.

Eztabaida abian da, zeren egungo Udalak (ANVko Maider Ziganda buru duela) eskola berria egiteko baimena eman duen arren, epaileak okupek realojatuak izateko eskubidea dutela badio, udaletxeak ezingo lukeela ekonomikoki epailearen esanak bete esaten dute.

Hortaz, bertan bizi direnen etorkizuna Hezkuntza Sailari dagokiola diote. Arazoak, ordea, aurrera jarraitzen du. Eraikina egin ahal izateko, berriz, Udalak makinak iristen direnerako leku hori kargurik gabe utzi behar duela baitiote beste aldekoek. Etxe horiek herritarren diruarekin eraikiak izan ziren, eta, beraz, barrutian zehar ere zabaldu da eztabaida. Iritzi ezberdinak entzun daitezke kalean.

Hala ere, Trintxerpeko bizilaguna den Mari Carmenek maisu-maistren etxeetan bizi direnek “aldez aurretik bazekiten ezingo zutela bizitza osoa bertan eman” eta hortaz, “euren bizitzak hobeto antolatzen jakin beharko lukete” esan zuen. Izan ere, “ orain oso erraza da etxebizitza berri bat eskatzea, baina gure seme-alabek ere zailtasun berdinak izan dituzte bizitzan pisu bat eskuratzeko” eta zorionez aurrera atera direla dio.

Batzuk garbi dute eta erabakia jada hartuta dago. Uztailak 21ean makinak prest egongo dira. Eskola berria egingo da Trintxerpek dituen behar horiei aurre egin ahal izateko. Hala ere, garbi oraindik ez dagoena maisu-maistren etxeetan bizi direnen etorkizuna da.



Egilea: Goiatz Uaika Maruri Olasagasti
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: ehu upv trintxerpe
Iruzkinak: 0


2008/06/01

Diageo elkartearen bi partaidek eraman dute aurrera ekitaldia Leioako kanpusean Iñaki Errasti- Eibar Ricardo Tejedor eta Maria José Barrera, JB eta Cacique elkarteen nazioarteko marketingaren arduradunek, elkarreraginezko publizitatearen inguruko hitzaldia eskaini zuten Martxoaren 8an, Leioako Unibertsitatearen areto nagusian.

EMediak eta Euskal Herriko Unibertsitateak aste osorako antolatu dituen "La alfonbra roja de la publicidad" zikloen barne dago hitzaldia. Hitzaldian JB eta Cacique elkarteen marketingaren azken urteotako bilakaera eman zuten aditzera.

  

 

Ricardo Tejedorrek azaldu zuen lez, Whisky markaren akzioak babesteko web gunea sortuz geroztik, jendea erakartzeko hainbat kanpaina antolatu dira. 2005. urtetik aurrera, kontsumitzailearekiko kidetasunaren bila ekitaldi masiboak eraman dira aurrera, oro har, itsas untzietan festak edota hotel ezberdinetan ekintzak.

Maria Jose Barrerak ere, publikoarekin konexioa lortzeko erabilitako metodoak erakutsi zituen. Hauei esker, Cacique Añejo Ron marken artean liderra da, munduko lau honenetarikoen postua lortu duelarik. Aro Digitalaren indarra Ricardo Tejedorrek plataforma digitalak publizitatean izan duen eragina azpimarratu nahi izan zuen.

“Plataforma digitala komunikabide guztien erregea dela uste dugu”, azaldu zuen JBren marketinaren arduradunak “Digitalizazioaren bidez, ikus-entzunezko publizitate neurgarria, merkea eta azkarra lortu da”.



Egilea: iñaki Errasti Muñoa
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: leioa ehu upv publizitatea diageo elkarreraginezko
Iruzkinak: 0


2008/05/30

“La Alfombra Roja de la Publicidad” deitutako jardunaldia ospatzen ari da EHUko Areto Nagusian, Emedia Comunicación eta Gizarte eta Komunikazio-Zientzien Fakultateak antolatuta. Marka batzuek erabilitako publizitatea aztertuko dute zenbait adituek.

Atzo Ricardo Tejedor eta Maria José Barrerak publizitate interaktiboari buruz hitz egin zuten 12:00etan eta gaur, martxoak 13, Jon Lavin eta Jesús Revuelta ariko dira 15:30ean. Ricardo Tejedorrek, Espainiako J&B-ren marketin digitalaren arduraduna, eta Maria José Barrerak, Espainiako Cacique markaren marketinaren arduraduna bi hitzaldi eman zituzten atzoko 12:00etatik 13:30etara.

  

“Publicidad interactiva”-ren izenarekin aurkeztu zuten marketin internazionalaren arduradunek prestatutako berbaldiak. Biek “Diageo” enpresa erraldoian lan egiten dute. “Baileys, Cacique, J&B, Smirnoff edo Cuervo dira Diageoren produktu esanguratsuenak” –azaldu zuen Ricardo Tejedorrek. “Diageo” edari alkoholdunen enpresa aitzindaria da, esate baterako, “Smirnoff” vodka markaren 26 mila kutxa baino gehiago kontsumitzen dira mundu osoan.

Publizitatea marka komertziala eta kontsumitzailearen arteko bitartekaria dela azaldu zuten. Mundu digitala bitartekorik aproposena da harreman interaktiboak gauzatzeko, azken finean publizitatea komunikazioa baita. “Mundu digitala- adierazi zuen Tejedorrek- bidirekzionala, masiboa, berehalakoa, azkarra eta merkea da”.

Mintzaldiaren gaia eta helburua argitu ondoren, Ricardo Tejedorrek J&B markak erabilitako publizitatea nolakoa den azaldu zuen. “J&B Nightology boat” deituriko kanpaina antolatu zen 2005 eta 2006.urteetan eta “Electric Hotel” publizitate ekinaldia joan den urtean.

Tejedorrek amaitu zuen hitzaldia J&B 1749.urtean Ingalaterran sortu zela esanez eta markaren bilakaera azalduz. Maria José Barrerak hitzaldi xeheagoa eman zuen. “Caciqueren kanpaina laburmetrai batean oinarrituta dago eta munduko laugarrena izan da”-esan zuen. Laburmetraia erakutsi ostean, ohiko publizitatea eta gaur egungo publizitatearen arteko ezberdintasunak xehatu zituen.

Cacique ron edariaren liderra dela argitu zuen ere bai. “Blackville hiria asmatu zen- adierazi zuen Barrerak- kontsumitzaileak erakartzeko”. Hitzaldiak harrera ona izan dute lehenengo bi egunetan. Horrez gain, bi kreditu eskuratzeko balio du bihar amaitzen den hitzaldi ziklo honek.



Egilea: Mario Díez Monteserin
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: hitzaldiak ehu publizitatea
Iruzkinak: 0


2008/05/26


Kreatibo-eskola berri bat sortzeko ideia duela esan du Ander Mendibilen laguntzarekin.

Aitor Lobato – Bilbo

Jon Lavinek bukaera eman zien atzo EHUk eta EMedia Comunicacionek antolatutako publizitate-jardunaldiei. Leioako Campuseko Areto Nagusian izan zuen toki Lavinen hitzaldia "La Alfombra Roja de la Publicidad" izeneko jardunaldietan sartzen zena. Gasteiztarra gonbidatu guztien azkena izan zen eta publizitateak dituen bitxikeriak azaldu zituen ikasle gazte askoren aurrean.

Jon Lavin DDB agentzian lan egiten du zuzendari kreatibo lez eta bere lan horrek dakarren esfortzua ezagutarazi zuen. Publizitate eta Harreman Pubikoetan lizentziatua da eta DDBn lan egin aurretik Bassat Agility eta Contrapunto publizitate-agentzietan lan egin zuen. Azken honetan zegoenean DigitalPluserako '¡Pues va a ser que no!' publizitate kanpaina famatua sortu zuen.

  


Berrogei spot baino gehiago egin zituzten esaldi horrekin. "Kokoteraino amaitu genuen. Iragarki askotan esaldiak ez zuen zentzurik baina sartu behar zen" aitortu zuen Lavinek. Jon pertsona langile eta zorrotza bezala aurkeztu zen eta iragarkiak egitea maite duela esan zuen nahiz eta lan oso gogorra izan, "nahiko zaila da lana, kanpotik erreza iruditu arren." Gainera, bidaiak egitea oso gomendagarria dela azaldu zuen, bestela ideiak errepikatzen direla dirudielako. Aretoan zeuden ikasleei zalantzak argitzen saiatu zen eta kreatibo izateko karpeta bat beharrezkoa dela aipatu zuen Lavinek.

Horretaz gain, 'trainee' (hasiberri) baten bilatzen duena "gogoak izatea eta era berean harritzea" da. Kreatibo on bat izateko jarraitu beharreko aholkuak hurrengoak dira: Alde batetik, ideia handiak pentsatzea eta ez grafikoak; ideia irtetzen ez bada, metodoz aldatzea komeni da.

Bestetik, ideia horiek jende askori erakutsi behar direla aipatu zuen, pertsona "objetiboak" badira hobeto. Proiektu berri bat esku artean Amaitzeko, Ander Mendibilen laguntzarekin, Bilbon kreatiboentzako eskola bat zabalduko duela iragarri zuen, Euskal Herrian ez baitago mota horretako eskolarik. Bertan, bezero errealak hartuko dute parte (adibidez, Médicos sin Fronteras edo Comercio Justo GKEak) eta ikasleek eurek kanpainaz kanpaina proposatuko dituzte.

Egilea: aitor lobato
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: jon lavin ehu publizitate leioa hitzaldi
Iruzkinak: 0


2008/05/17

Arratsaldeko 19:30ak inguru ziren eta hitzartuta zegoen bezala, denbora gehiagorik galdu gabe, ekin zion ekitaldiak. Aretoa lepo beteta zegoen ordurako eta argiak itzali bezain pronto hasi ziren gitar hotsak entzuten.

Horri kaja batu zitzaion, baxua ondoren, akordeoiak jarraitu zion eta biolinarekin batera lehen abestia entzun zitekeen aretoan barrena. Talde bizkaitarra abian zen jada. Katamaloak hasiera eman zion eta nahikoa ondo koordinatuak zeuden planta eman zuten musikariek ilunpetan.

  

Lehenengo txalo-sortek ez zuten gehiegi itxaron eta kanta bukatu bezain lasten entzun ziren. Jendea motibatzen hasia zen bigarren abestiarekin, aretoko berotasunarekin batera. Musikak jarraitzen zuen. Berri Txarrak taldeko Gorkaren abesteko ordua zen, baina sarrera debalde zela-eta, pertsona gehiago sartu ziren gelara.

Hala ere, ez zegoen guztientzako adina leku, eta, ahal zuten moduan, sartu-berriak aretoan zehar barreiatu ziren, olerkiz eta musikaz osatutako abesti horiek entzuteko. Txalo zaparradak areagotzen joan ziren emanaldian zehar.

Batzuk, txaloen bidez, erritmoa markatzera ere ausartu ziren. Horrez gain, Bihotz Bakartien Klubekoek ikuslea emanaldian aktiboki parte-hartzera gonbidatu zuten euren abestietako batean. Umoretsu zeudela ziruditen Katamalo taldekoek.

Hausnarketara gonbidatzen zuten kantak entzun zitezkeen gelan zehar. Hala ere, hark ez zuen luzaroko pinta. Musikariek erretiratzeko itxura egin zuten, ohi duten moduan. Dena den, ikus-entzuleek “beste bat” oihukatzen zuten txalo eta txistuen artean, eta, beraz, beraien errepertorio guztia abestera animatu eta ohol gainera igo ziren berriz.

Azken kanta iritsi zen eta “gero arte” baterako erritmo ezin hobea zuen doinua jotzen hasi ziren. Mexikoko musika tipiko horietako bat zirudien melodia hark, alaia benetan! Aurreko abestietan lortutako melankolismoa uxatzeko eta festa giroari ongi etorria emateko erritmo bikaina benetan.

Nahiz eta abestiaren esanahia ondo ulertu ez. Hori bukatuta esku-zarta izugarria etorri zen. Katamaloak aurkeztu egin ziren, eta zarata artean eta irribarre bat ezpainetan zutelarik, agur esan zuten. Nabaria zen, bai, unibertsitarioek emanaldian zehar jarritako atentzio eta gogoa eskertu zutela.

Behin kanpoan, melankolia alde batera utziz, ikasleak alai zeuden. Lehendik ezagutzen zutenek geroz eta hobeak zirela zioten bitartean, estreinakoz talde hau entzuten zutenek oso inpresio ona eraman zuten etxera.

Hala ere, inpresioa ez zen etxera eraman zuten gauza bakarra izan, zeren eta Katamalo liburua saltzen ari zenak ere bere negozioa egin zuen.



Egilea: Goiatz Uaika Maruri Olasagasti
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: upv ehu katamalo sarriko
Iruzkinak: 0


2008/05/04

Katamalo taldeak doinu erakargarri eta lasaiez bete dute asteazken arratsaldea

Zazpiak aldera hasi zen betetzen Sarrikoko Unibertsitateko Aula Magnaren kanpoaldea, kontzertua hasteko zain zeuden unibertsitarioez gehienbat. Ordu erdi geroago, eszenatokia ilundu eta Bihotz Bakartien Kluba agertu zen txalo artean.

Talde hau Alex Arregi, Gotzon Barandiaran, Itxaso Etxebeste, Aintzina Lekue, Gorka Mugarza, Gorka Urbizu eta Nerea Urbizuk osatzen dute, eta Barandiaranen poemei musika eman diete, Arrakalak ikuskizunarekin egin zuten bezala.

  

Metronomoaren ardatza oinarri hartuta, Gurarika, Iruntzi Dana eta Ukatu Egin Behar Nizun Zoriona bezalako kantek ikusleria bidai liriko batean murgildu zuten, kanta bakoitzaren aurretik Barandiaranen interpretazioekin batera: sarrera poetiko txikiek kantei irekitzen zioten lekua, eta etenaldirik gabeko emanaldia aurrera jarraitzen zuen, beti ere argien eta erritmoaren menpean.

Nabaria izan zen Gorka Urbizuren presentzia, Berri Txarrak taldeko abeslaria izanda txalorik gehienak hark abestutako kantetan entzun baitziren; gainerakoak Alex Arregi kitarrak, Nerea Urbizuk (teklatua eta kajoia) eta Barandiaranek berak abestu zituzten, tematika handia jorratzen zituztenak: gai sozialak, gizakien arteko harremana, biolentzia generoa…

Izan ere, Katamalo izenak bizkaieraz ‘maskara’ esan nahi du, eta kontzeptu hau izan da poemetan uztartzen dena, faltsukeriaren eta gezurraren presentzia, eta hauek ezagutzera eramatearen beldurra. Askotan kantak ikusleriaren txaloek lagunduta abestu zituzten, hauen inplikazioaren eta gozamenaren seinale; momentu berezia izan zen Min Hau kanta, Peru Aranburuk idatzitako eta Berri Txarrak taldeak 18/98 Auzolanean diskarako abestutako kanta alegia.

Amaiera atsedenaldi baten ostean, ‘katamaloak’ eszenatokira itzuli eta kanta pare bat abestu zituztenean etorri zen, metronomoaren hotsak isilunea sortu zuen arte; amets batean bezala, Aula Magna husten hasi zen, gehiago entzuteko gogoarekin gelditu zirenak kanpora atera zirenean.



Egilea: Leire Alvarez Gomez
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: katamalo kontzertua sarriko ehu
Iruzkinak: 0


2008/05/04

Jon Lavin “DDB” publizitate agentziako sormen zuzendariak hitzaldia eman zuen bere kanpaina ezagunenei buruz Leioako EHU-ren Campusean, Areto Nagusian, “Emedia Comunicación” taldeak antolatutako “La alfombra roja de la Publicidad” ekitaldiaren jardunaldietako batean.

Jardunaldi hauek antolatu ziren ikasleak informatu nahian. Sortzaile gasteiztarrak “Digital +” plataformaren “Pues va a ser que no” kanpaina ospetsua bideratu zuen “Contrapunto” agentzian lan egiten zuenean.

  

Hitzaldiaren aurkezpenean Lavinek bere ikasketei eta lan ibilbideari buruz hitz egin zuen. Hau esan ondoren bost puntutan banatu zuen hitzaldia. Lehenik eta behin “Pues va a ser que no” kanpainaren inguruko xehetasun guztiak eman zituen eta “uste baino gehiago luzatu zen” kanpaina adierazi zuen Lavinek.

Ondoren bere profilari buruz hitz egin zuen eta honi atxikita “Contrapunto” taldekoei aurkeztutako curriculum vitae berezia proiektatu zuen. Jarraian ikasleei aholku batzuk eman zizkien, etorkizunean kontuan hartzekoak. Hau eta gero Toyota-k kontratatutako agentziak Smart-ek kontratatutakoari (Jon Lavinek momentu hortan lan egiten zuen agentzia) egindako plagioaz hitz egin zuen.

Amaitzeko datorren ikasturteari begira Bilbon publizitate eskola bat irekiko duela aipatu zuen. Horren izena “La Elite Agencia” izango da eta benetako agentzia baten funtzionamendua emulatuko duela jakinarazi du publizitategile gasteiztarrak. Euskal Herriko lehendabiziko publizitate eskola



Egilea: Iosu Ganuza Garcia
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: ehu
Iruzkinak: 0


2008/04/30

“ Unibertsitatea beroketa besterik ez da, benetako karrera amaitzean dator “

Jesus Revuelta publizitate sortzaileak atzo eman zuen hitzaldia EHUko Leioako kanpuseko gela nagusian. Hitzaldi hau aste honetan zehar unibertsitatean bertan antolatutako “La alfombra roja de la publicidad” jardunaldien parte da. Euskal Herriko Unibertsitateak EMedia enpresarekin batera antolatu ditu publizitate jardunaldi hauek, unibertsitateko ikasle eta irakasleei zuzenduta.

Duela 4 urte besterik ez zituen bere publizitate ikasketak amaitu Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean. Jesus Revuelta publizitate sortzaileak ikasketak hasi eta gaur egun arte bizitako esperientziak kontatu zizkien bertara gerturatu ziren ikasle eta irakasleei, hainbat aholku eta gida emanez.

Hitzaldia bi zatitan egituratu zuen: lehenengo,10 aholku sinple eman zituen, publizitatean arrakasta izan nahi duen orok jarraitu beharrekoak. Horien artean zeuden adibidez lotsa galtzea, aukera guztiak aprobetxatzea edota ingelesa ikastea. Aholku guztiak esperientzia pertsonaletatik ateratako ondorioak dira, hitzaldian berak kontatu zuenez. Bigarren zatian berriz, publizitatearen munduak gaur egun sufritzen dituen aldaketez mintzatu zen, hala nola publizitatearen digitalizazioaz. Azaldutako puntuetako asko, adibideen bitartez jantzi zituen, hainbat iragarki erakutsi eta azalduz.

Sortzaile polemikoa

Jesus Revuelta pertsona ezaguna da bere publizitate sortzaile lanagatik baina horrez gain badu beste ospe iturri bat. Ikasten ari zela agindu zioten lan baten ondorioz bere espermatozoideak saldu zituen internet bidez. Honek ospea eman zion estatu mailan, polemika altxatu zuen gaia izan zelako.



Egilea: Izaro Apraiz Argintxona
Kategoriak: denetarik EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: hitzaldia ehu
Iruzkinak: 0


2008/04/23

EHUko areto nagusian “Alfonbra Gorria” ekitaldiaren beste hitzaldi bat eman zuten. Jon Lavinek, titular publizitarioetaz hitz egin zuen. Horretarako iragarki batzuk erabili zituen, atzo. Ekintza hau, EMedia Comunicaciónek antolatu zuen. Honen helburua publizitatea bultzatzea zen, gaiari buruzko mota askotako informazioa emanez. Urtero bezala, udaberria hasi baino lehen, publizitatearen “Alfonbra Gorria” ekitaldia antolatu zuten. Urte honetako edizioa XIV.a izan zen. Jardueren artean hitzaldiak eta Donostiako Sol Festibalaren bideoak eman zituzten. Jon Lavinek “Pues va a ser que no” kanpainaren egilea bere hitzaldia hasteko publizista on baten profilaz hitz egin zuen. Horren ondorioz, aholku batzuk eman zituen. Jarraitzeko plagioetaz hitz egin zuen. Bestalde, bere ekitaldia jarraitu zuen telebistako iragarkiak jarriz eta iragarki grafikoak aztertu zituen. Bere jardunaldiari amaiera emateko sortuko duten eskola bati buruz hitz egin zuen. Eskola hau irailean sortuko da, Bilbon. Honela publizitatea ikasten jarraitu nahi dutenek, ez dute behar izango Madrilera joatea. “Alfonbra Gorria”-ren ekitaldi guztietara joan zutenak eta 22€ ordaindu zituenak bi kreditu jasotzeko aukera izan zuten.

Egilea: Rakel Acebes Villares
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: leioa alfonbra gorria ehu
Iruzkinak: 0


2008/04/14

Jesus Revuelta, publizitatean aditua eta EHUko ikasle izan zena, bere lanbidearen egoera aztertu eta sektorean ibiliko diren gazteei aholku batzuk emateko etorri zen Leioako areto nagusira.

 “Hazte famoso” lehiaketan izan zuen parte hartzea azaldu zuen eta bere bizitza profesionaleko zenbait pasarte kontatu zituen. Hitzaldi hau “La alfombra roja de la publicidad” ekitaldiaren parte bat izan da. Hiru egunez iraun du ekitaldia eta 12 aditu parte hartu dute.

 Guzti hau EMedia Comunicación enpresak antolatu du. Hasteko “un espermatozoide creativo”, hitzaldiaren izenburua, azaldu zuen. “Hazte famoso” lehiaketan parte hartzeko bere ideiatik dator. Bere esperma interneten subastatu zuen eta lau egunetan TVEko albistegian atera zen, famatua bilakatzen oso denbora gutxian eta lehiaketa irabazten.

Ondoren ikasleentzako 10 aholku aipatu zituen: adi egon, ez denbora galdu inporta ez zaizkizun klaseetan, ingelesa ikasi, “book” bat egin … Baina benetan garrantzitsua dela mugitzea, kontaktuak egitea eta lotsarik ez izatea azpimarratu zuen. Gero parte “inspiratzailearekin”, berak deitu zuen bezala, hasi zen.

Publizitatearen egoera aztertu zuen eta iragarki nahiko on batzuk erakutsi zituen, haien artean: “Dove, por la belleza real” kanpaina Banco Gallego edo Diesel arropa markarena. Beste aholku batzuk ere eman zituen, adibidez, plan bat egiteko, ez kanpaina bat eta publizitatetik zerbait erreala egitea.

Hitzaldia gehienbat kreatiboen munduan ibili zen eta azalpen eta aholkuez gain interneteko baliabide batzuk aipatu zituen:

www.komunika.info (EHUren publizitateari buruzko bloga)

www.linkedin.com (lana bilatzeko eta kontaktuak egiteko)

jesus.reuelta@doubleyou.com (bere emaila)

www.viendovideos.blogspot.com (bere bloga)



Egilea: Janire Quintairos Ojanuren
Kategoriak: EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: publizitate hitzaldi kreatibo leioa upv ehu
Iruzkinak: 0




Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu