![]() |
| Tag eibar (4) | 1/4 |
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoitzi dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Alfak, Eibarren josteko makinak egiten zituen enpresa mitikoak, salmenten krisiari irtenbidea eman zion produkzioa beste arlo batzuetara bideratuta. Alfako galdetegian egindako piezak nolanahikoak dira, besteak beste, Swatch erlojuentzakoak, Audi edo Volkswagen autoentzakoak eta Euskal Herriko artista entzutetsuen lanak irten dira bertatik.
Altxorra du Alfak bihotzean gordeta: Alfa Arte. Bertan, ikusgai dira, esaterako, Oteizaren 23 artelan eta Nestor Basterretxea, Remigio Mendiburu, Jose Ramon Anda, Salazar, Pello Irazu, Jose Ramon Amondarain aritsten artelanak.
Baina, nondik datorkio Alfari artearen grina? Jon Ander Buenetxea Alfako zuzendari nagusiaren esanetan, "1993an Alfa oso epoka zaila bizitzen zegoen eta, orduan, zuzendariak eta bere taldeak ikerketa egin behar izan zuten, apustua zein arlotan edo zein negoziotan egin behar genuen pentsatzeko".
"Zalantza horien artean agertu zen aukera bat: Betiko Alfaren eta Eibarren izan diren tradizioak, armak eta damaskinatuak, Alfa Artera pasatzea, gaur denera, alegia. Galdetegiko eskulturak eta arkitektoak behar dituzten produktuak" egitera, alegia, zehaztu du Buenetxeak.
Kontua da, eraikin berean ibilbidea eginda Swatch erlojuentzako piezak, Audirentzat edo Volkswagenentzat egindakoak, burdina etengabe urtzen, zarata, beroa, isiltasuna eta bazter guztietan artearen izpiritua aurkitzen ditugula. Etorkizuneko erronkei begira, indarrez begiratzen zaie, Alfa ez baita alferrik Gipuzkoako bosgarren industria handiena.
Istorio asko gordetzen ditu Alfak bere baitan: 1921 urtetik hemen lan egin duten gizonen eta emakumeena, hemen egin den lanarena eta hemendik aurrera historia egiteko jartzen ari diren zutabeena. Baina horiek, beste istorio batzuk dira.
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: alfa artea eibar
Iruzkinak: 0
Baserritar jantzia sustatzeko asmoz, Eibarko GASTE Elkarteak "Miss eta Mister Baserritarra I. Lehiaketa" antolatu du. Euskal jantzi tradizional bat jantzirik doan edonork har dezake parte.
Azaroaren 30ean izango da, San Andres egunean. Sariak:
-90 €ko txekea Eibarko Dendarien Elkarteko kide diren dendetan gastatzeko.
-Baserritar zapi erraldoia. -Txapela (mister) eta otarra (miss).
-GASTEko kideekin afaria.
Partehartzaile guztiek gabonetako otarren zozketan parte hartuko dute, eta sagardoa izango dute doan. Parte hartu barik, baserritarrez jantzita doazen guztiek txorizoa izango dute doan arratsaldeko 5,30etan.
Arratsaldeko 7etan, berriz, Kaikuren bainilazko irabiatuak banatuko dira. Arratsalde osoan zehar sagardo kupela egongo da plazan. Ekimen hauek Eibarko San Andres jaien baitan antolatu ditu GASTEk.
Informazio gehiago: http://www.sanandr.es
Egilea: Josu Mendicute Rodriguez
Kategoriak: Kalez kale gizartea denetarik
Tags: jaiak eibar baserritar-jantzia sanandresak festak untzaga gaste gazte txapela
Iruzkinak: 0
Pasa den ostiral gauerako antolatuta zeuden autobusak, bertan behera geratu ziren.
Ondorioz, ehundaka eibartarrek oinez egin behar izan zituzten, gaueko ordu txikitan, Santutegia eta hiria banatzen duten 8 kilometroak.
Beste askoren senideek autoa hartu behar izan zuten, eta animosoenek gaupasa egitea erabaki zuten.
Egilea: Josu Mendicute Rodriguez
Kategoriak: gizartea
Tags: arrate jaiak garraioa garraio-publikoa euskotren udala eibar
Iruzkinak: 1
Egilea: evaitor Perez
Kategoriak: errepideak
Tags: txorierri eibar getxo elurra inbernala
Iruzkinak: 1

Inprimatu





