![]() |
| Tag eraistea (2) | 1/2 |
Barakaldoko Sefanitro fabrika eraisteari ekin diote gaur goizean. Hainbat urteko tirabiren ostean, fabrika bota egingo dute lurzoru horretan etxebizitzak eraikitzeko.
Bederatzi hilabete inguru iraungo dute eraiste eta lurzoruaren garbitze lanek. Izan ere, fabrikak urteetan pilatu dituen hondakin toxikoak kentzen lan handia izango dute.
Barakaldoko Lutxana auzoko paisaia erabat aldatuko da fabrikaren eraistearekin batera. Tximini handi eta luzeetatik ez da ke pilarik berriro aterako. Gainera, 2.000 etxebizitza inguru eraikiko dituzte fabrika zegoen lekuan eta zonalde berdeekin apainduko dute ingurua.
Lutxana auzoaren eraberritze lanak oraintxe hasi dira, hauteskundeen atarian, kasualitatea ote? Barakaldoko alkatea fabrikaren ondoan larrosak banatzen zebilen...
Egilea: Manu Gimenez
Kategoriak: Kalez kale
Tags: barakaldo lutxana sefanitro eraistea
Iruzkinak: 0
Sopelako Arriatera hondartzan urteetan egon diren bi eraikin botatzen hasi dira duela gutxi. Makinak jo eta ke ari dira paretak puskatu eta hondakinak kentzen.
Hondartzako itxura kaxkarragoa da egunotan Sopelako Arriateran. Kamioiak eta eraiste makinek naturaltasuna kentzen diote inguruari. Hotsek ere ez dute giroa alaitzen.
Baina jendeak berdin berdin pasiatzen jarraitzen du itsasertzean. Gaur eguraldi ederra zegoen eta asko animatu dira Arriateran buelta bat ematera, txakurra pasiatzera, korrika egitera edo oinak uretan bustitzera.
Azken urteotan negozio desberdinak egon dira botatzen ari diren eraikin bietan. Taberna bat egon da, surf taulak alokatzeko denda, etab. Ateak itxi zituen azkena surf taulena izan da.
Dena den, aspaldian utziak zeuden bertan lokal asko eta probetxua ateratzeko ari badira lan egiten, denboraldi bateko kalteak etorkizuneko onura ekar lezake.
Egilea: Alaitz Mendiguren
Kategoriak: Kalez kale
Tags: arriatera hondartza sopela eraistea
Iruzkinak: 0

Inprimatu





