![]() |
| Tag ereaga (2) | 1/2 |
2007/03/21
Getxoko Ereaga hondartzan grabatutako irudi hauetan itsasoak utzitako zaborrak ikus daitezke. Badirudi itsasoak nahi ez zuena bota egin digula.
Eguraldia zela eta, itsaso zakarra espero nuen Ereagan. Olatu handiak ikusi nahi nituen, baina horren ordez itsasoak hondartzan utzitako zabor piloa ikusi eta grabatu egin dut, ikusgarria benetan.
Ereagakoa ez da normalean garbi-garbi egoten den hondartza bat, baina gaurkoan ohiz ikusten ez den moduan zegoen.
Egilea: Ana Belen Gomez
Kategoriak: Kalez kale
Tags: getxo ereaga denboralea zaborra
Iruzkinak: 0
2007/03/06
Ez da oso arrunta Ereagako hondartzan olatu handiak eta indartsuak topatzea. Bizkaian, Sopelanako edota Aizkorriko hondartzek fama handiagoa dute eta surflariek nahiago izaten dituzte azken hauek euren kirola praktikatzeko. Gainera, uraren egoera kaxkarrak ez du batere laguntzen. Biana gaur ostera, olatu dotoreak egon dira Ereagako hondartzan. Metro eta metro eta erdi inguruan ibili dira. Aukera bikaina izan dute Algortako surflariek metroa ez hartzeko eta hain hurbil duten hondartzan gelditzeko.
Egilea: iratxe uria quevedo
Kategoriak: Kalez kale
Tags: ereaga olatua surflariak
Iruzkinak: 0
Berria igo

Inprimatu





