![]() |
| Tag eskola (3) | 1/3 |
Hezkuntza arloan Europa mailan gertatzen ari den titulu bateraketa dela eta (Bolonia unibertsitate giroan, adibidez) Escuela Oficial de Idiomas arriskuan dago. Zergatik? Espainiako Lege Organiko batek Hizkuntza Eskolako mailako tituluen balioa jaitsi nahi dutelako.
Honela, ingelesean, orain arte Advanced baten baliokide izan den 4.maila, hemendik aurrera B2.1 maila izango da, B2.2 mailaren azpikoa. B2.2 maila First Certificate-en baliokide izango da. Eta guzti hau guztiz zentzugabea da, Advanced tituluaren balioa First Certificate-ren gainetik baitago.
Azken finean, Hizkuntza Eskolako egungo mailetan lortzen den tituluen balioa asko jaitsi nahi dute. Aldaketa honetan Hizkuntza Eskolako ikasleok (Euskal Herrian milaka eta milaka pertsonen egoera) galtzen ateratzearen arrazoietako bat zera izan daiteke: Europako gainontzeko herrialdeetan hizkuntzaren ezagutza pribatua dela eskola garaitik aurrera eta Espainia dela 18 urtez gorakoei instituzio publiko batean ikasteko aukera ematen dien herralde bakarra. Ez da erraza egoera ulertzen, oraindik ere xehetasun gehiago baitaude.
Hauetako bat, Hizkuntza Eskolan B2.2 mailatik aurrera erakutsi ahal ez izatea da (Hizkuntza Eskolan lortu ahal litekeen titulu maximoa First litzateke, 6 maila pasa ondoren, ulergaitza). Euskararen kasua beste bat da, C1 irakatsia izan daitekeen hizkuntza bakarra, gainera Hizkuntza Ekolako azterketarik gabe (EGA egin beharko liztateke).
Laburtuz, sekulako kakanahastea egin da Europako insituzioek Hizkuntza Eskolen egoera ez dutelako kontutan izan. Ez da erraza guzti hau idatziz azaltzen eta horregatik gustatuko litzaidake informazioa bildu eta honi buruzko erreportai bat egingo bazenute, egunean dagoen kezka bat baita eta gainera milaka euskaldunoi zuzenean eragiten diguna.
Milesker aldez aurretik eta laster arte, Unai Lizarazu
Egilea: Unai Lizarazu Zabaleta
Kategoriak: denetarik
Tags: hizkuntza eskola
Iruzkinak: 0
Egilea: Unai Lizarazu Zabaleta
Kategoriak: gizartea
Tags: hizkuntza eskola publikoa
Iruzkinak: 0
Bideo hau EiTBko profesionalek grabatu eta ekoiztu dute, baina ikusle batek eskatutakoa da.
Sondikako aireportu zaharrean oraindik hegazkinak dabiltza gora eta behera. Pilotu izateko ikasten ari diren gazteek erabiltzen dituzte, Aero Link pilotu eskolako ikasleek, alegia. Bidaiariak eramateko hegazkin-titulua eskuratzeko Euskal Herrian dagoen eskola bakarra da.
Ikasketak bi arlotan daude banatuta, teorian eta praktikan. Teoriari dagokionez, besteak beste, zuzenbidea, medikuntza eta psikologia ikasten dituzte, hainbat gaixotasuni aurre egiteko ezagupenak izan behar baitituzte pilotuek. Horrez gain, mekanika gaiak ere ikasi behar dituzte, motorrak nolakoak diren, turbinak eta hegazkinen osagarriak. Ingelesa ere ezinbestekoa da, baita eguraldiaren mapak irakurtzen jakitea ere.
Simulagailua ere badaukate Sondikan, ikuspenik gabeko egunetan bakarrik hegazkinaren tresneriari esker gidatzen ikasteko. Eskola honetara etorri diren ikasle guztiek amets bera izan zuten txikitan, pilotu izatea. Baina, orduak egin behar izaten dituzte airean, ordu gehien egiten dituztenek besteek baino errazago eta aukera gehiago izango dute lana edozein konpainian lortzeko.
Zeure proposamena egin nahi baduzu, egin iruzkina blog honetan.
Egilea: eitb24 eitb24
Kategoriak: Erabiltzaileek proposatutako bideoak
Tags: aireportua sondika aero link eskola
Iruzkinak: 0

Inprimatu





