Tag eta (4)1/4
2008/05/23

Igaro den ostiralean izan zen Emakumeen Liburu Azokaren lehenengo eguna, aurtengoa hirugarrengo aldia izan da eta sekula baino jende gehiago egon zen Azkoitiko plazan.

Arratsaldeko 14:30ean hasi zen eta ordurako plazako eskailerak gazteez beteta zeuden, azoka noiz irekiko zain. Aurtengo erakustaldi hau “...geure gelatik” izenarekin batailatu dute, Azkoitiko emakume eta gizonezkoen berdintasunerako kontseiluak eta Azkoitiko Udalak antolatutako ekimen berezia.

  

 Lehenengo eguna oso arrakastatsua izan zen, giro ezin hobea, jende pila bat eta liburu mordo bat saldu ziren. Eguna iluntzen joan zen neurrian, jendea desagertzen joan zen eta azokaren ateak itxi egin zituzten. Hurrengo egunean, goizeko 11:00etarako ireki zuten liburu-erakusketa eta koloreak ziren nagusi Azkoitiko enparantzan.

Emakume asko ikusten ziren eta oso dotore, hauetariko askok udaberriko soinekoak zeramatzaten jantzita. Gizonezkoak eta gazteak ere bazeuden, baina emakumeak ziren plazari bizitasuna ematen ziotenak. Emakume guzti hauek Torre Zurin egin zen aurkezpena entzuteko irrikitan zeudela nabaria zen, bi libururen aurkezpena hain zuen ere.

12:30ean zabaldu zituzten Torre Zuriko ateak eta bi minututan lokala jendez gainezka geratu zen. Aurkeztu zuten lehenengo liburua "Movimiento de mujeres, mujeres en movimiento" izan zen eta Begoña Zabalak egin zuen aurkezpena. Feminista honek urte asko daramatza lan honetan, eta gaur egun, Emakume Internazionalistak-en kidea dugu.

Aditu honen inguruan aipatu beharra dago, Euskal Herriko bilgune eta asanblea feministen historia txikia egin duela. Begoñak aurkezpena egiten amaitu zuenean, txalokatua izan zen modu ozen eta luze batez.

Ondoren, Bea Ugarte, Maider Gonzalezek eta Marije Apodakak, Bilgune Feministak atera berri duen "hezkidetza-gida"-ri buruz hitz egin zuten. Hauek argi eta garbi azaldu zutenez, gidaren bitartez hezitzaileei, hezkidetzan hezteko zein pauso eman behar diren azaldu nahi zaie. Honez gain, aurtengo gidarekin beste aurrerapauso bat eman nahi izan dutela ere aitortu zuten, gida praktiko bat eginez.

Jendearen arreta piztea lortu zuten hiru emakume hauek eta Begoña txalokatu zuten modura txalokatu zituzten hirurak. Aurkezle lanetan Azkoitiko Emakumeen Taldeko ordezkaria egon zen eta honek irribarre batekin eman zituen gai honi lotutako zenbait berri.

Hirugarren eguna eta azkena bereziena izan zen. Aurreko bi egunetan bezala, herritarrek enparantzari bizitasuna ematea lortu zuten euren presentziarekin, nahiz eta oraingo honetan sekula baino goizago hasi zen, goizeko 10:30ean.

Egun honen berezitasunaren zergatia, 12:45ean egin zen ekintzarekin lotuta dago. Izan ere, Zenbait hizkuntza ezberdinetan emakumeek idatzitako testuen irakurketak egin ziren. Zehatzagoak izateko, hamar hizkuntza desberdinetan idatzitako testuak irakurri zituzten hainbat emakumeek eta oso tarte polita izan zen honako hau.

Eguraldi eguzkitsuak eta jendearen alaitasunak aurtengo azoka gogoratzeko modukoa bilakatzea lortu zuten.



Egilea: Mirian Frances Garcia
Kategoriak: gizartea EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: azkoitia eta emakume feministak
Iruzkinak: 0


2008/05/16

“Población, desigualdades y Golbalización” izan zen Leioako Gizarte Zientzien fakultatean atzo eskainitako ekitaldia. Tomás Jiménez Araya izan zen mintzagai eta demografia izan zen bere gairik aipatuena berbaldiak iraun zuen ordu eta erdi horretan.

  

Zikloa sei emanaldi ezberdinetan dago banatuta eta atzokoa bosgarrena izan zen. Hitzaldi honetan, demografiak protagonismo izugarria izan zuen. Zenbait datu aipatu zituen, besteak beste, hemendik berrogei bat urtera 2.500 bizilagun gehiago izango garela bizi garen mundu honetan, aldi berean, haur kopurua jaitsi egingo dela baina emakume kopurua handitu.

Hau guztiaren ondorioz, ekonomia, gizartea eta demografiaren arteko interakzioa eta harremana ere azaldu zituen Tomas Jiménez Araya gaian adituak. Demografiaren dinamismoa eta aukeren ezberdintasuna aipatu ziren uneoro eta baita informazioa eta aukeren kostuak ere. “Win-win” emaitzak azaldu zitzaizkien publikoari, hau da, emaitza onak lortu izana globalizazioa eta demografiaren hazkuntzari dagokionez.

Biolentziaren aurkako segurtasun neurriek lehen planoa hartu dutela aipatu zuen hitzaldiari amaiera emateko.



Egilea: Mirian Frances Garcia
Kategoriak: denetarik EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: globalizazioa eta demografia
Iruzkinak: 0


2008/05/02

Sarrikoko Ekonomi eta Enpresa Zientzien Fakultatean guztia zegoen prest. Katamalo taldea eszenatokira irten bezain pronto hasi ziren txaloak. Arratsaldeko zazpi eta erdiak besterik ez ziren arren giroa paregabea zen jada. Kontzertua izango zenaren aurrekaria.

Argiak itzali ziren eta gora arte betetako areto hartan lehen abestiaren lehen notak entzun ziren. Zortzi instrumentu eta ahots ikaragarria harmonia perfektuan.

  

Nerea Urbizuren piano eta kaxak, Aintzina Lekueren biolinak, Gorka Mugarzaren soinuak, Alex Arregi eta Gorka Urbizuren ahots eta gitarrek eta Itsaso Etxebesteren baxuak, Gotzon Barandiaranek irakurritako poemei lagundu zieten. Katamalo, poesia eta musika batzeko asmoz

Larrabetzun sortutako musika-taldea da. Musika-taldea baino, proiektu bat dela esan dezakegu beraz, jada sortuta dauden letrekin lan egiten baitute, baina halere kantu propioak ere badituzte. Honezgain, Katamalo taldearen xede garrantzitsuena kontzertuak ematea den aldetik, diskoak saltzeko asmo berezia ez dutela esan dezakegu.

Gotzon Barandiaranek orduan, zazpi eta erdiak pasatuta, mikrofonoa piztu eta ahots paregabez “Ez dezala mikrofonoak agindu” poemari hasiera eman zion. Minimalismoz beteriko poemek, musikaren laguntzaz intentsitate eta indar berezia lortzen zuten. Publikoak bitartean, isiltasunean zirauen, eszenatokiari so, bilatzera joan zena aurkituko balu lez.

Tartean, kanta bat bukatu eta beste bat hasi baino lehen, Barandiaranen hitzek tristura eta poza sentiarazten zuten aldi berean. Lan-istripu edota genero indarkeriaren bezalako gai finak tratatu ziren, ikuspuntu berezi bat eskainiz, poesiaz estalirik.

Honen kontura, Irala kalean duela gutxi hildako Endurance gazte nigeriarra aipatu zuten, berriz ere oso era poetikoan, publikoaren barnean sentimendu desberdinak sentiaraziz. Zazpi kantuko diskoak, zuzenean gehiagorako ematen zuela zirudien.

Tartean tartean Berri Txarrak taldeko kide den Gorka Urbizuk talde horretako kanturen bat abestuz eta esandako Barandiaranen hitzak tartekatuz, kontzertu luze bezain atsegina ematea lortu zuten Katamalo taldeko kideek.



Egilea: Aitor Gametxo
Kategoriak: gizartea EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateako ikasleek bidalitako albisteak
Tags: katamalo bihotz bakartien kluba poesia joseba sarrionandia maialen lujanbio sarriko ekonomi eta enpresa zientzen fakulta
Iruzkinak: 0


2007/05/07

Horrela du izena Bilboko Udalak zabaldu duen erakusketa berria. Bertan, 40 eta 50 hamarkadan, gerra zibila ondoren, bilbotarrek tarte librea igarotzeko erabiltzen zituzten formula eta formak azaltzen dira.

Erakusketa Bilboko Zabalguneko merkatu ohian dago, eta gure gurasoen edo amona-aitonen bizimoduari buruz gehiago jakiteko aukera bikaina da.



Egilea: ander hurtado quevedo
Kategoriak: gizartea
Tags: “bilbo oroimenean eta zu zertan zenbiltzan”
Iruzkinak: 0


Berria igo
Helbide elektronikoa: Pasahitza:



Zer da hau?
Zure esku jarritako tresna bat da honako hau. Bi aukera daude: - Gai bat proposatu EiTBko profesionalek landu dezaten. - Zure albisteak zuzenean bidali. Testuak, argazkiak, bideoak eta audioak. Egunerokotasuna, gertakizunak, hurbileko kontuak, edo urrunekoak,... Gainera ETBko albiestegietan atera daitezke. Animatu eta kontutan izan arau hauek:

1)Titularrak letra xehez bidali. Letra larriz idaztea oihu egitearen baliokidea da Interneten.

2)Testuetan albisteak kontatu. Gogoratu hau herritarrek egindako kazetaritza dela. Iritziak emateko tartea ondoan daukazu. Albistea publikatutakoan, hortxe plazaratu ahal izango duzu iritzia.

3) Ekimen honen bidez, erabiltzaileei leiho bat zabaldu nahi diegu; albiste handi baten lekuko izan diren erabiltzaileei zein horren ohikoak ez diren berriak kontatzen dituztenei, edota politikaren eta horren ingurutik urrun dauden gaiak hurbiltzen dizkigutenei. Politika eta inguruko kontuak ez dira honen helburu, eta badute lekua taldeko komunikabideetan.

4) Ulergarriak ez diren titular eta testuak editatu ahal izango dira gainerako erabiltzaileek uler ditzaten.

5)Argazkiak ondo fokatuta bidali. Bideoei dagokienez, berriz, ez mugitu kamera batetik bestera, ahal duzun neurrian behintzat. Audioak, azkenik, entzuteko modukoak direnean bidali.
Bilatu
Bilatu tokia
Azken iruzkinak
Deustok BTk, irabazi dio Mungia BTari partidu luze eta interesgarri baten ondorioz - Olatz - 2008-05-21 00:33:36
“Aspaldikotik” emanaldiarekin kimu berriak sortu dira tradizioaren sustraietatik - itxaso onsalo - 2008-05-19 13:43:53
Ahots gazteari, gazteek omen - Garikoitzen fan bat..jajajaja - 2008-05-01 00:52:03
Asteburu honetan erabakita gelditu dira Arabako bertsolari txapelketako finalerdiak - pedro - 2008-04-01 20:08:12
Olibondoak Gipuzkoan - Urtzi Jauregibeitia Martinez - 2008-01-28 11:03:38
Kategoriak
Artxiboak
Hilean herri-kazetari aktiboena
Urtean herri-kazetari aktiboena
Hilean iruzkin gehien jaso dituztenak
Urtean iruzkin gehien jaso dituztenak
Blog hau sindikatu